Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 19 de diciembre de 2010

Bedian gabon jai beroa Arratia aldeko familiak

Titular ezbardinak erabili daikeguz Bediako familia arteko gabon jaia azaltzeko orduan:

Frontoi bete familia
Umeen beroak arrasti hotzari irabazi
Izarra galdu arren Jesus umea aurkitu eta baietz esan deutsagu!
Edo antzeko batzuk.

Danen gainetik, hango giro gozo beroa gogoratuz, batez ere eskerrik asko esan behar dogu.





Eskerrak Arteatik soka ekarri euskuen gurasoei eta Areatzako ama alaiei jolasak animatuz.
Eskerrak Zeanuriko antzerki talde gazteari Jaunaren Berbea ausnartzeko aukera agurkotua eskeintzeagaitik.
Eskerrak Dimoztarrei gabon haurtxo bat jaio da hain polito antzeztearren.
Eskerrak Lemoako gaztetxoei herri otoitza hain ederto prestatzearren.
Eskerrak Igorre eta Arantzazukoei, liburu trukea hain ederto antolatzeaigaitik. 202 liburu igaro ziran esku batetik bestera, eta batutako diru guztia Caritas Arratiari emongo jako.
Eskerrak Bibiñe bar Hamelin profeta andreari, ume bila hain ederto laguntzearren eta Herodes eta Pilatosi, ustekabea arren euren paperak hain ondo egitearren.
Eskerrak Bediakoei, detaile guztietan ekinean: frontoia, tsiki trixa, otoitzaldia, txokolatea, argazkiak… Eskerrak Bedaiko Udalari frontoia berogailu eta guztiz ixteagaitik.
Eskerrak Caritas Arratia taldeari bidezko merkataritza postuagaz presente egiteagaitik.
Eskerrak zortzi parrokietatik etorritako familia guztiei: aitita, amama, guraso eta ume.
Eta eskerrak, batez ere, Jesus umeari, bere inguruan Arratia osoa batu eta bere barri onaz esperantzaz jantzi geinkelako:

Gizakiaren alde
Gabonak diona:
eskuzabaltasuna,
borondate ona,
hobea izateko
gauza da gizona.


Jarrai dezagun luzatuz
Gaboneko abiada;
Gabonez gauza ederra dena,
gerora ere ona da:
elkarrentzako onginahia ta
laguntzazko egitada.

Bihotz banaren jabe da
gizakiaren bularra.
Nori ez zaio gauza mingarri
edonoren ezbeharra?
Uxa ditzagun giza mundutik
nahigabea ta negarra.

Gabonetan on bagara,
gaitezen on gero ere;
on egitea behar genuke
elkarren arteko lege:
batak bestea onartuz, zabal
egin nornahiri mesede.


No hay comentarios: