Ene alaba, ez ahaztu nire irakaspena
eta izan gogoan nire aginduak,
bizitza luze eta zoriontsua emongo deutsue-eta;
ez eizuz galdu ontasuna eta leialtasuna,
eroaizuz beti zeurekin, ezarri barru‑barruan.
Onespena eta harrera ona izango dituzu
Jainkoaren eta gizakien aldetik.
Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza
Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan,
eta berak eroango zaitu bide zuzenetik.
Zorionekoa zuhurtzia lortzen dauena,
zentzu ona bereganatzen dauena.
Zilarra eskuratzea baino hobe da,
urrea baino errentagarriago.
Koralak baino bikainagoa da,
gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko;
Ez ukatu mesederik behar dauenari,
zure esku baldin badago egitea.
Behar dauena baldin badaukazu, ez esan inori:
<<Zoaz eta itzuli, bihar emongo dautsut>>.
Ez pentsatu gaizki egiterik
zurekin lasai bizi dan lagunari.
Ez zaitez indarzalearen inbidiaz bizi,
ez eta haren biderik hartu ere.
Gaiztoaren etxea madarikatzen dau Jaunak
eta zintzoaren egoitza bedeinkatzen;
harroputzei iseka egiten deutse
eta apal diranei babesa emoten.
(Esaera zaharrak 3, 1-34. aukera)
Otoitza
Jauna, zure inguruan talde bat osotzen dogu,
Arantzazuko jubilatuen taldea.
Zeu zara gure talde hau talde alkartu bat egiten dozuna.
Zure maitasuna, zure poza eta zure indarra dira
gure alkarte honetan agiri diranak,
eta alkarte batu bat osotzera bultzatzen gaituenak.
Jauna, guk alkar maitatu nahi dogu inor kanpoan itzi barik.
Pozik bizi nahi dogu
eta egun pozgarri bat alkarrekin pasatu nahi dogu.
Ez daitela gure artean inor baztertuta gelditu,
ez daigula inor gure artean despreziatu.
Triste eta arduraturik aurkitzen danari
danon artean laguntzen ahaleginduko gara,
Zeu zarealako guztiok alkartzen gaituzuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario