Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Bideoak.
JAUNAREN JAIOTZA
Abenduak 25 Eguneko Meza
(ABC)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Gabon jai zoriontsuak!
Gaur
Jainkoa Ume samur lez agertzen jaku. Mariaren Semeak,
Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakusten deusku. Gure historian lagun izatera
etorri da, gutariko bakotxarekin ibiltera. Gaur, Jaungoikoa gizaki egin jakula ospatzen dogu,
Jainkoak lortu dauala gurekin eta gu lez bizitzea.
Prestatu daigun gure bihotza.
Zabaldu deioguzan gure bizitzako ateak eta gugan ipiniko dau bere etxea.
Abestu dagigun gogotsu.
"Zatoze, kristauak..."
BATZAR BURUAREN AGURRA
Anai-arrebok:
Gaur
salbatzailea jaio jaku: Mesias, Jauna.
Bere grazia,
maitasuna eta bakea,
egon beitez
zuekin.
DAMU
OTOITZA
Jesus Salbatzailetzat autortzen
dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak dakarskuzan grazia eta parkamena.
Belenen jaioaz
gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.
Belenen jaioaz
Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.
Belenen jaioaz
Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.
"AINTZA"-ren aurrean
Goratu dagigun Jauna, zeruko
aingeruekin eta Belengo artzainekin batean.
HITZAREN LITURGIA
Is 52, 7-10
Pakearen mezularia hor datorela oihuka diño Isaias profeteak eta entzuteko
esaten deusku
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Abestu deiogun poztasunez
beterik gu salbatzera jatorkun
Salbatzaileari
"Ikusi dabe lur muga danak gure
Jainkoagandiko salbamena."
Eb 1, 1-6.
Era askotara eta sarritan berba egin
eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun
lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.
Jn. 1, 1-18
Alaitasunez beterik, goratu daigun
Jauna, eta onartu dagigun Jaunagandik jatorkun BERBEA "Aleluia" abestuz.
Homili ondoren…
Gabonak eta urte barria
aurten ere berton dira,
zelan ospatu zalantza asko
sartu jat bihotz erdira
pastore eta aingeru bako
Jaiotza bati begira.
Herrian jarri dabe jaiotza
benetan oso dotore,
tamalez bertan ez da ageri
inor egiten fabore:
Haur pobreari erdu laguntzen:
izango zara pastore?
Jaiotza eta gure mundua
patroi gabeko traineru,
Jauna gugana makurtu dala
kanta lurra eta zeru,
gure alde da: aintza kantatzen
izango zara aingeru?
Doinua: Imanol, Ilun ikarak
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko
hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun
Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten
deutsaguz.
·
Behartsuenek, baztertuek, gaixoek, etorkinek,
langabetuek, bakarrik dagozanek eta sufritzen dabenek ere Gabonen misterioa
ospatu eta behar daben alkartasuna aurkitu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Munduko eta gure herriko bakearen alde: Belengo Umeak,
“Bakearen Mezulariak”, aldatu daizala gure bihotzak; gure berbak eta keinuak
egin daizala alkartasunaren eta senidetasunaren ezaugarri. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi daitezala
eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Gure kristau alkarteak
eta munduko bazter guztietan Kristoren jaiotza ospatzen diharduan Elizeak pozez
bizi dagigula Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.
Amaren maitasunaz gu guztiok
zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, ,
jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta
anai maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB
BAKEA EMOTERAKOAN
Jesusek bere bakea ekarri deusku.
Onartu daigun bake hori eta geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan.
AZKEN AGURRA
Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen
antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.
Bedeinkapena emon ondoren, monitoreak honako hau irakurriko dau:
Salbatzera datorren gure Jesus
umeagana banan banan urreratuko gara.
Burua makutuz gurtu eta eskertuko dogu.
JAUNAREN JAIOTZA
Abenduak 25 Eguneko Meza
(ABC)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Gabon jai zoriontsuak!
Gaur
Jainkoa Ume samur lez agertzen jaku. Mariaren Semeak,
Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakusten deusku. Gure historian lagun izatera
etorri da, gutariko bakotxarekin ibiltera. Gaur, Jaungoikoa gizaki egin jakula ospatzen dogu,
Jainkoak lortu dauala gurekin eta gu lez bizitzea.
Celebremos con inmensa alegría la
eucaristía. Acojamos al que nos ha nacido. Acojamos a aquellos en quienes se
nos hace presente y en los que quiere nacer hoy, en los sin techo, los pobres,
los excluidos...
Prestatu daigun gure bihotza.
Zabaldu deioguzan gure bizitzako ateak eta gugan ipiniko dau bere etxea.
Abestu dagigun
gogotsu.
"Zatoze, kristauak..."
BATZAR BURUAREN AGURRA
Gure
salbamenerako jaio dan Kristogan agertzera emon jakuzan gure Jaungoiko Aitaren
bakea eta maitasuna egon beitez zuekin.
DAMU
OTOITZA
Jesus Salbatzailetzat autortzen
dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak dakarskuzan grazia eta parkamena.
Belenen jaioaz
gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.
Belenen jaioaz
Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.
Belenen jaioaz
Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.
"AINTZA"-ren aurrean
Goratu dagigun Jauna, zeruko
aingeruekin eta Belengo artzainekin batean.
Como los ángeles lo
hicieron con los pastores, cantemos nosotros ahora al mundo entero, que Dios nos ha enseñado su
gloria al enviarnos a su Hijo amado.
HITZAREN LITURGIA
Is 52, 7-10
Pakearen mezularia hor datorela oihuka diño Isaias profeteak eta entzuteko
esaten deusku
El mensajero anuncia la paz; su
grito es contagioso y debe llenar la tierra.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Abestu deiogun poztasunez
beterik gu salbatzera jatorkun
Salbatzaileari
Cantamos con gozo al Dios que viene
a salvarnos.
"Ikusi dabe lur muga danak gure
Jainkoagandiko salbamena."
Eb 1, 1-6.
Era askotara eta
sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan
berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.
En Jesús, Dios se nos entrega. En
Jesús toda la humanidad purificada, vuelve al Padre.
Jn. 1, 1-18
La Palabra que se ha hecho carne no
es extraña al mundo. La Palbara, Jesús, nos hace hijos de Dios; todo viene de
su plenitud y todo conduce a El.
Alaitasunez beterik, goratu daigun
Jauna, eta onartu dagigun Jaunagandik jatorkun BERBEA "Aleluia" abestuz.
Homili ondoren…
Gabonak eta urte barria
aurten ere berton dira,
zelan ospatu zalantza asko
sartu jat bihotz erdira
pastore eta aingeru bako
Jaiotza bati begira.
Herrian jarri dabe jaiotza
benetan oso dotore,
tamalez bertan ez da ageri
inor egiten fabore:
Haur pobreari erdu laguntzen:
izango zara pastore?
Jaiotza eta gure mundua
patroi gabeko traineru,
Jauna gugana makurtu dala
kanta lurra eta zeru,
gure alde da: aintza kantatzen
izango zara aingeru?
Doinua: Imanol, Ilun ikarak
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko
hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun
Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten
deutsaguz.
·
Behartsuenek, baztertuek, gaixoek, etorkinek,
langabetuek, bakarrik dagozanek eta sufritzen dabenek ere Gabonen misterioa
ospatu eta behar daben alkartasuna aurkitu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Por todos aquellos que viven en penumbra y en
situaciones de conflicto, para que en esos rincones se haga la luz, y la Buena
Noticia sea proclamada con fuerza y verdad. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Por la paz en el mundo y en nuestro pueblo, para que
el Niño, “Mensajero de la Paz”, transforme nuestros corazones, convierta
nuestras palabras y gestos en signos de unidad y fraternidad. Eskatu
deiogun Jaunari.
·
Gure kristau alkarteak
eta munduko bazter guztietan Kristoren jaiotza ospatzen diharduan Elizeak pozez
bizi dagigula Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.
Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen
gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizaki guztiok familia
bakarra osotu dagigula bakean, eta maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB
BAKEA
EMOTERAKOAN
Jesusek bere bakea ekarri deusku. Onartu daigun bake hori eta
geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan.
Jesus nos trae su paz. Que sepamos
acoger su paz y seamos constructores de paz.
AZKEN AGURRA
Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen
antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.
Para los ojos abiertos a la fe, siempre hay un Belén donde encontrar al
Niño. Acerquémonos a Él y dejémonos llenar por el amor infinito y
gratuito que Dios nos tiene.
Bedeinkapena emon ondoren, monitoreak honako hau irakurriko dau:
Salbatzera datorren gure Jesus
umeagana banan banan urreratuko gara.
Burua makutuz gurtu eta eskertuko dogu.
Joan eban izena. Autormenerako etorria zan: argiaren
autormena egitera, haren bidez guztiak sinistu egien.
Bera ez zan argia, argiaren autormen egin behar ebana
baiño. ).Berbea zan mundura etorritako gizon guztiak