Sinodaltasunaren bidea
Frantzisko aita santuaren arabera, "Jainkoak hirugarren milurteko elizatik itxaroten dauan bidea da". Sinodok elkarrekin ibiltzea esan nahi du.
Bataiatu guztiak iragartzeko,
ospatzeko eta munduan Ebanjelioaren lekuko sinesgarri izateko arduradun eta
erantzunkide izango diren eliza bat.
Eliza ez da piramide-formako gizarte
batera mugatzen, non batzuek agintzen duten eta beste batzuk obeditu, batzuk
irakatsi egiten duten eta beste batzuk ikasi; batzuk ospatu egiten duten eta
beste batzuek lagundu (EP 120). Bataioaren bidez kristau guztiok duintasun bera
dugu, inor ez da beste inor baino gehiago, nahiz eta bide eta ministerio ezberdinak
egon. Nolanahi ere, "Elizako funtzioek ez dute ematen batak bestea baino
gehiago izatea". Horregatik, sinodaltasuna, bataiatu guztiek modu
arduratsuan eta bereizketa eginik bide lez
ulertuta, "Elizaren dimentsio eratzailea" da. Helburu horretarako, espirituak
gotzainen ministerioa eta ordenatutako beste ministerioak sortzen ditu kristau elkartean,
ordenaren sakramentuaren bidez ematen direlako (diakono eta abadeak).
Historiari begira: bidea da helburua
Nolabait, lehen kristau komunitateen
modus operandia berreskuratzen du,
erakundea boteretsu eta eragingarri bihurtu aurretik erabili zena. Hasieran,
erabaki guzti-guztiak elkarrekin hartzen ziren. Jerusalemgo kontzilio
deritzaguna dugu abiapuntuan (Eginak 15).
Bidean, Frantziskok Vatikanoko II.
Kontzilioan planteatutako ideia bat sakontzen du. Aita Santu Paulo VI.ak (1897-1978)
Gotzainen Sinodoa sortu zuen 1965ean, mundu osoko gotzain-ordezkariak batzeko
aldizkako topaketa bat.
Ordutik, 29 topaketa egin dira,
ohikoak, ezohikoak eta eskualdekoak. Sinodo berriaren azken topaketa 2024ra
arte luzatu da, baina aurkeztean, Frantziskok berak deitutako bost sinodoetatik
lehenengotik bilatzen dabilen zeozer erradikalizatu dau: komunitateen
parte-hartzea. "Batzar sinodal berri honetan, garrantzitsuena ez dira
ondorioak izango, eliz entzute eta parte-hartze prozesua baino". Bidea da
helburua. Hola laburtzen du Espejak prozesu hau.
Baita be:
Sinodoa 01
Abendualdia? Sinodala!

No hay comentarios:
Publicar un comentario