Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 27 de diciembre de 2019

Familia santua

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.












                                  

FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE (A)
Familiaren eguna: «Familia, santutasunerako eskola eta bide»

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren Eguna ospatzera etorri zarenoi egun on:
          Familia Santuaren jaia ospatzen dogu gaur. Jesus besteen zerbitzuan eta Jaungoiko Aitaganako  uste onean hazi zan familiarena.
          Egun egokia dogu gure familiakaitik Jaungoikoari eskerrak emoteko eta Jaungoikoaren aurrean kristau familia izan gura dogula autortzeko; egun egokia, baita, Jaungoikoak gugandik zer itxaroten dauan ikusteko, Jaungoikoaren seme-alaben familia handia eraikitzen ahalegindu gaitezan.
            Hasi dagigun, Eukaristia  Belengo estalpean maitasun berotan ikusten ditugun Jesus, Maria eta Josegaz alkartuta.

            "Kanta dagigun danok, hau da egun alaia…."

AGURRA

          Espiritu Santuaren eraginez gizon egin zan Jesus Jaunagan azaldu jakun Jaungoiko Aita eta Ama izan bedi zuekin.


DAMU OTOITZA

Jaungoikoaren seme eta alaba garanez, eskatu dagigun gure pekatuen parkamena eta, era berean, eskeini dagigun parkamena anai-arrebei:

  -   Gurasoentzat eta familiakoentzat begirunea eukitera dei egiten deuskuzun Horrek. E. J.
  -   Gure inguruko guztiekin bakean bizi izatera dei egiten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.
  -   Herri bat eta familia handi bat egitera dei egiten deuskuzun Horrek. Erruki, Jauna.



HITZAREN LITURGIA

Sir 3, 3-7. 14-17a:

            Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.

Erantzun-Salmoa:  127. Salmoa

            Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana

 "Jaunaren bildur dan gizona..."

Kol 3, 12-21:

            Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.

Mt 2, 13-15. 19-23:

            Josek eta Mariak ardura haundiz zaintzen dabe Jesus umea. Maitasunak eraginda, neke asko leporatuko ditue ume arriskuetatik onik ataratzeko.

            Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Orain, apaltasunez eta uste osoz zuzenduko gajakoz Jainko Aitari geure otoitza onartu dagian, honako hau esanez: Zaindu gagizuz, Jauna, zure maitasunean!

- Gure Ama eta Irakasle dan Elizearen alde, gizatasunean jakintsu izan daiten eta beste guztiei begirunea izaten irakatsi deigun. Egin dagigun otoitz.

- Gutariko familia bakoitzaren alde. Bizitzaren balioa irakatsi deuskuen aita eta ama guztien alde. Jainkoak saritu dagizan. Egin dagigun otoitz.

- Kristau familien alde. Euren heziera zereginean, bihotz zabalak izan daitezan, eta maitasun eta zerbitzu testigantza emonez, euren seme-alabei lagundu deien, Elizan eta munduan Jaungoikoak egiten deutsen deia bilatzen eta aurkitzen. Egin dagigun otoitz.

- Maitasunik ezak, indarkeriak eta zuzentasunik ezak apurtuta dagozan familien alde. Itxaropenerako  eta maitasunerako arrazoiak aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz.

- Kristau alkarteen alde. Benetako familia izan gaitezala eta harrera, parkamena eta misinoa bizi daiguzala Jaungoikoaren Hitzaren argitan. Egin dagigun otoitz.

          Entzun, Jauna, gure otoitza eta zaindu gagizuz zure Maitasunean. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.


AZKEN AGURRA

            Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.

            "Zatoze kristauak….."






FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE (A)
Familiaren eguna: «Familia, santutasunerako eskola eta bide»

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren Eguna ospatzera etorri zarenoi egun on:

          Familia Santuaren jaia ospatzen dogu gaur. Jesus besteen zerbitzuan eta Jaungoiko Aitaganako  uste onean hazi zan familiarena.
          Celebramos hoy la fiesta de la Sagrada Familia de Nazaret, en la que Jesús creció practicando el servicio a las personas y la confianza en Dios Padre.
          Este día es propicio para dar gracias a Dios por cada una de nuestras familias y para renovar ante Dios nuestro como familia cristiana; pero también es un día importante para seguir descubriendo lo que el Señor espera de nosotros, en orden a construir la gran familia de los hijos de Dios.

            Hasi dagigun, Eukaristia  Belengo estalpean maitasun berotan ikusten ditugun Jesus, Maria eta Josegaz alkartuta.

            "Kanta dagigun danok, hau da egun alaia…."

DAMU-OTOITZA

            Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:

            - Jesus Jauna,  Maria eta Joseren ondoan,  gizon izaten ikasi zenduana.   ERRUKI, JAUNA
            - Tú, que nos llamas a vivir en concordia con todos los que nos rodean. KRISTO, E.
            - Jesus Jauna, gure familietako maitasunik-eza ikusten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Sir 3, 3-7. 14-17a:

            Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.
Todo amor nace de Dios. El amor supera todas las barreras. Darse sin medida es lo único que salva.

Erantzun-Salmoa:  127. Salmoa

            Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana
            El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la familia, la vida pacífica...
 "Jaunaren bildur dan gizona...

Kol 3, 12-21:

            Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.
            Todos somos pecadores y necesitados; no merecemos amor. Hemos sido llamados a la paz que supera todas las diferencias. La unidad familiar debe ser reflejo de la vida que Cristo desea para su Iglesia.

Mt 2, 13-15. 19-23:

            Josek eta Mariak ardura haundiz zaintzen dabe Jesus umea. Maitasunak eraginda, neke asko leporatuko ditue umea  arriskuetatik onik ataratzeko.
            Cumplir la voluntad de Dios, a veces es fuente de dolor  para los que aman.  Jesús se manifiesta. Su pobreza y humildad abren el camino hacia el misterio de su persona. Sólo la acogida silenciosa y humilde de la Madre nos señala el camino para el encuentro.
            Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:

- Gure Ama eta Irakasle dan Elizearen alde, gizatasunean jakintsu izan daiten eta beste guztiei begirunea izaten irakatsi deigun. Egin dagigun otoitz.

- Gutariko familia bakoitzaren alde. Bizitzaren balioa irakatsi deuskuen aita eta ama guztien alde.Jainkoak saritu dagizan. Egin dagigun otoitz.

    - Por las familias cristianas, para que en la tarea educadora y con el testimonio de                    generosidad, amor y servicio, ayudemos a nuestros hijos e hijas a descubrir la vocación a la que  Dios les llama en la Iglesia y en el mundo. Egin dagigun otoitz.

 - Por las familias rotas por el desamor, la violencia y la injusticia, para que encuentren     razones para la esperanza y consuelo en el amor. Egin dagigun otoitz.

-- Kristau alkarteen alde. Benetako familia izan gaitezala eta harrera, parkamena eta misinoa bizi daiguzala Jaungoikoaren Hitzaren argitan. Egin dagigun otoitz.

            Entzun, Aita, gure eskariak. Eta emoiguzu zure seme-alaba eta Jesukristoren anai-arreba izateko behar dogun guztia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.
El sufrimiento y el dolor fueron huéspedes en la Sagrada Familia, como en las nuestras; pero allí hubo amor. Amor que soporta, que perdona, que olvida, que crea novedad cada día, que anima a seguir  viviendo a pesar de todo, que rompe el egoísmo, fuente de dolor.
            Para que el amor reine entre nosotros, recibamos la bendición de Dios.

"Zatoze kristauak..."







FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE

Jaunaren bildur danak
goratzen ditu bere gurasoak.

Siraken liburutik (Si 3, 3-7. 14-16.17b)

Jaunak seme-alaben gainetik
ohoratzen dau aita,
eta amaren aginpidea ezarten
bere umeen gainean.
Aita ohoratzen dauanak
bere pekatuak ezabatzen ditu,
eta ama goratzen dauanak
ondasunak pilatzen.
Aita ohoratzen dauanak
poza izango dau bere seme-alabengan,
eta otoitz-egunean entzun egingo deutso Jaunak.
Aita ohoratzen dauana luzaro biziko da,
eta Jaunari obeditzen deutsonak
atsegin emoten deutso amari.
Ene seme, zaindu aita zahartzaroan
eta ez emon nahigaberik bizi dan artean;
burua galtzen badau ere,
izan parkabera
eta ez gutxietsi bizi dan bitartean;
aitari emondako laguntza ez da ahaztuko,
pekatuen ordaina izango dozu.
Atsekabealdian
gogoan izango zaitu Jaunak.

Erantzun-salmoa Sal 127, 1-2. 3. 4-5

Dohatsu Jaunaren bildur dana,
haren bideetan dabilena!

Dohatsu Jaunaren bildur dana,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana dozu-eta jango,
zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/.

Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe barruan;
zure seme_alabek badirudie olibo-kimu,
zure mahai inguruan. R/.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia,
Jaunari bildur deutsona.
Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,
Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala. R/.


Familiako bizitza Jaunagan bizia.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 3, 12-21)

         Senideok: Jantzi zaiteze bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, otzantasunez, eroapen onez, Jainkoaren herri aukeratu, santu eta maitea zareen ezkero. Eroan egizue ondo alkar eta parkatu batak besteari, inork inoren aurka ezer baleu. Jaunak parkatu eutsuen lez, parkatu zuek ere.
         Eta guzti horreen gainetik, izan maitasuna, hori da-eta alkartasun betearen lokarria.
         Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzetan, bake horretara deituak zareen ezkero gorputz batean, eta izan esker oneko. Bizi bedi oparo zuekan Kristoren berbea; irakatsi eta aholkatu jakituria osoz; kantatu Jainkoari bihotzez eta esker onez salmoak, gorazarreak eta abesti inspiratuak. Edozer esaten nahiz egiten dozuela, egizue dana Jesu Kristo Jaunaren izenean, Beraren bidez Jainko Aitari eskerrak emonez.
         Emazteok, zagoze zeuen senarren menpean, Jaunaren jarraitzaileei jagoken  lez. Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, eta ez izan gogor hareekin.
         Seme_alabok, egin zeuen gurasoen esana gauza guztietan, hori nahi dau-eta Jaunak.
         Gurasook, ez sumindu zeuen seme-alabak, gogoa galdu ez dagien.


Hartu umea eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 2, 13-15. 19-23)

         Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan Joseri eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes umea hil nahian ibiliko da-eta».
         Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta ama gauez, eta Egiptora joan zan. Han egon zan, Herodes hil arte. Holan bete zan Jaunak profetearen bidez esandakoa: «Egiptotik etorteko dei egin neutson neure semeari».
         Herodes hil zanean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan Joseri Egipton eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama eta zoaz Israel lurraldera, hilak dira-eta umeari bizia kendu nahirik ebilzanak». Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta ama, eta Israel lurraldera bihurtu zan.
         Baina, Herodesen ondoren, Judean ere haren seme Arkelao egoala jakinik, bildur izan zan hara joateko. Eta, amesetan albistea harturik, Galileara jo eban. Hara heldu zanean, Nazaret deritzon herrian gelditu zan bizitzen, profetek esan ebena bete zedin: «Nazaretarra deituko deutsoe».



                                                                                                   

No hay comentarios: