Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 23 de diciembre de 2023

Gabon hitzak: Xabier Lete



Mundua oro soinu denean
zantzu galduen oihartzun
isiltasun bat nagusitzen da
harrigarrien erantzun.

Piztu argi bat gau ilunean
haurra onetsi dezagun
salbamenaren aro berrian
bihotzak bakez ditzagun.

Jaio zen jaio itxaropena
ekialdeko herrian
Jainko urrunen seme kuttuna
giza itxura berrian.
Izarrak sabai, gela estalpe
behartsuen  atzerrian
biluztasunez jantzirik diren
izaki denen erdian.

Aintza zeruan, aintza lurrean
errukitsuei onsari
haur jainkotuak eman dezaion
atsedena bihotzari.
Begietatik begietara
ixur bakea elkarri
gure barnea bihur ez dadin
gizagabetuen harri. 

Iturria: Oskarbi: Xirimiri diskan, Elkar 2012.


Diska honetan bertsio musikala Iñaki Maritxalar eta Oskarbiren izenean dator.
Hala ere, zortziko nagusiaren doinuz lagundurik ere ederto kantatu daiteke.
Ea gustukoa dozuen! 

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso gabon kanta ederra