Berrogei egun

lunes, 23 de mayo de 2022

Azken keinua El último gesto Jose Antonio Pagola

 


Errealista zen Jesus. Bazekien ezin eraldatu zuela gauetik goizera gizarte hura, zeinetan hainbat eta hainbat jendek sufritzen baitzuen. Ez du, ez botere politikorik, ez erlijiosorik aldaketa iraultzaile bat eragiteko. Soilik bere hitza, bere keinuak eta bere konfiantza handia sufritzen ari direnen Jainkoagan.

Horregatik du hain gustukoa onberatasun-keinuak egitea. «Besarkatzea» kaleko haurrak, umezurtz senti ez daitezen. «Ukitzea» lepradunak, herrixketatik bazterturik senti ez daitezen. «Harrera» egitea adiskidetsu bere mahaian bekatariei eta ezin desiratuei, mespretxaturik senti ez daitezen.

Ez dira keinu konbentzionalak. Mundua maitagarriago eta solidarioago egiteko borondatetik sortzen zaizkio, hartan jendeak batak besteari lagundu diezaion eta batak bestea zaindu dezan. Ez dio axola keinu txikiak izatea. Jainkoak kontuan hartzen du egarri denari ematen diogun «baso bat ur» ere.

Jesusek batez ere «bedeinkatzea» du gustuko. Bedeinkatzen ditu txikiak eta bedeinkatzen ditu, nagusiki, gaixoak eta ezbeharrak jotakoak. Haren keinua fedez eta maitasunez blai egoten da. Gehienik sufritzen dutenak bildu nahi izaten ditu bere gupidaz, bere babesaz eta Jainkoaren bedeinkazioaz.

Ez da harritzekoa, beraren agurra kontatzean, Lukasek Jesus honela deskribatu izana: besoak jaso eta ikasleak «bedeinkatzen». Bere azken keinua du bedeinkatzea. Jesus Jainkoaren misterio ezin atzemanean sartu da, eta ikasleak beraren bedeinkazioan bildurik gelditu dira.

Duela asko dugu ahaztua, baina Elizak munduan bedeinkazio-iturburu izan behar du. «Madarikatzea», gaitzestea, kalte egitea eta izen txarra ezartzea hain sarritakoak diren gure munduan inoiz baino beharrezkoagoa da «bedeinkatzen» dakiten, ongia bilatzen eta egiten duten, ongira erakartzen dakiten Jesusen jarraitzaileen presentzia.

Jesusi leial zaion Eliza, gizartea zur eta lur, harriturik, uztera deitua dago: ontasunaren jendaurreko keinuez, eskemak hautsiz eta estrategiak eta Jesusekin, jendea ontasunezko keinuz eta hitzez bedeinkatzen zuen Profetarekin, zerikusirik ez duten jarduera eta hizkuntza oldarkoiak alde batera utziz.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Jaunaren Igokundea – C (Lukas 24,46-53)


EL ÚLTIMO GESTO

Jesús era realista. Sabía que no podía transformar de un día para otro aquella sociedad donde veía sufrir a tanta gente. No tiene poder político ni religioso para provocar un cambio revolucionario. Solo su palabra, sus gestos y su fe grande en el Dios de los que sufren.

Por eso le gusta tanto hacer gestos de bondad. «Abraza» a los niños de la calle para que no se sientan huérfanos. «Toca» a los leprosos para que no se vean excluidos de las aldeas. «Acoge» amistosamente a su mesa a pecadores e indeseables para que no se sientan despreciados.

No son gestos convencionales. Le nacen desde su voluntad de hacer un mundo más amable y solidario en el que las personas se ayuden y se cuiden mutuamente. No importa que sean gestos pequeños. Dios tiene en cuenta hasta el «vaso de agua» que damos a quien tiene sed.

A Jesús le gusta sobre todo «bendecir». Bendice a los pequeños y bendice sobre todo a los enfermos y desgraciados. Su gesto está cargado de fe y de amor. Desea envolver a los que más sufren con la compasión, la protección y la bendición de Dios.

No es extraño que, al narrar su despedida, Lucas describa a Jesús levantando sus manos y «bendiciendo» a sus discípulos. Es su último gesto. Jesús entra en el misterio insondable de Dios y sus seguidores quedan envueltos en su bendición.

Hace ya mucho tiempo que lo hemos olvidado, pero la Iglesia ha de ser en medio del mundo una fuente de bendición. En un mundo donde es tan frecuente «maldecir», condenar, hacer daño y denigrar, es más necesaria que nunca la presencia de seguidores de Jesús que sepan «bendecir», buscar el bien, hacer el bien, atraer hacia el bien.

Una Iglesia fiel a Jesús está llamada a sorprender a la sociedad con gestos públicos de bondad, rompiendo esquemas y distanciándose de estrategias, estilos de actuación y lenguajes agresivos que nada tienen que ver con Jesús, el Profeta que bendecía a las gentes con gestos y palabras de bondad.

José Antonio Pagola

Ascensión del Señor – C (Lucas 24,46-53)

No hay comentarios: