Welcome to Gernikaldea 2023/24

lunes, 18 de diciembre de 2023

Heldu da Gernikara Belengo Bakearen Argia

 


Domeka gabaz heldu zan Gernikara Belengo Bakearen Argia. Bilbon banatu zan Bizkaiko hainbat talderen artean. Bertan egon zanKosnoaga asti taldeko ordezkaria ere. Asteon Kortezubiko etxe baten egongo da, barikuan, San Francisco Elizan zabaldu arte, arrastiko 5:15etan izango dan ospakizunean.

Aurten, gerra egoera larrian, hamabi urteko neskatxi batek hartu eban argia Belengo basilikan. Egoera larri honetan, kazetari batek hartu eta atara eban handik autoz. Alboko estatu batetik, Vienara eroan zan.

Holan, herriz herri, bakearen mezua aldarrikatuz, Gernikalderaino heldu da.

Belengo bakearen

argia heldu da

bertatik datorrela

ezin izan duda.

Belendik Gernikara

gaur gabon kantu da:

Bakeari baietza

sobran dago guda!

El domingo llegó a Gernika la Luz de la Paz de Belén. Se repartió en Bilbao entre varios grupos de Bizkaia. También estuvo presente el representante del grupo Kosnoaga Asti taldea. Esta semana estará en una casa de Kortezubi, y el viernes, se hará su reparto en la Iglesia de San Francisco, en una celebración que tendrá lugar a las 17:15 horas.

Este año, por motivos bélicos, una niña de doce años recogió la luz en la basílica de Belén. Ante la grave situación de este año, un periodista la recogió y la trasladó en coche a un país vecino. Y desde aquí a Viena.

Así, pueblo a pueblo, reivindicando el mensaje de la paz, ha llegado hasta Gernikaldea.


Kaixo, bariku honetan 17:15etan San Francisco parrokian Katekesiko Gabonetako ospakizuna izengo da. Ospakizunean, Kosnoaga taldearen gazteek eramango dute Beleneko Bakearen Argia nahi duenarekin elkarbanatzeko. Argia eramateko beharrezkoa izango da farolillo bat edo zeozer kandela ez itzaltzeko. Eskerrik asko.

Hola, este viernes a las 17:15  tendrá lugar la celebración de la Navidad de Catequesis en la parroquia de San Francisco. Durante la celebración, los jóvenes de Kosnoaga llevarán la Luz de la Paz de Belén para compartirla con todo el que quiera. Quien desee llevársela deberá llevar un farolillo o algo parecido para que la luz no se le apague. Muchas gracias


No hay comentarios: