Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 10 de mayo de 2022

Pazkoako 5. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.







           


           

PAZKOAKO V. DOMEKEA (C)

 
SARRERAKO OHARRA

          Pazko giroan, egun on guztioi:

          Pazko aldia alaia da,  baita gure alkarte bizitza sendotzeko aldia ere. Alkarte barik gure fedea ito egiten da eta gure egiteko misiolaria ezerezean geratzen da. Jesusen jarraitzaile izaten jarraitu nahi badogu, alkarte bizitza behar beharrezkoa dogu.

          Maitasunaren agindua bizi dauan kristau alkarteak erakusten dau Jaungoikoaren ametsa; hau da, heriotza, negar eta samin bako zeru barria eta lur barria.

          Bi arrazoi ditugu Joseba Gotzainaren alde otoitz egiteko. Aste honetan ospatu dau bere urtebetetzea, eta lehenengo urtea, Aita Santuak gure Gotzai izendatu ebana. Espirituak gidatu dagiala bere bizitza eta Bizkaiko eliza, eskatu dagigun eleizkizun honetan.

 

SARRERAKO ABESTIA  “Abestu dagigun danok misterio...”

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Gure bihotzak maitatzera bultzatzen dituan Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Elizkizun honen hasieran, gure bateoa dakargu gogora behin eta barriro.

 

URAZ bedeinkatzea

 

Abestia: Hartuko dogu ura...     Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

__________________________________________

 

(Ondorengo formulea nahiago bada...)

 

§  Zure berbizkundeagaz pekatua eta heriotza menperatu dozuz. Erruki, Jauna.

§  Zure berbizkundeagaz kreazino osoa barritu dozu. Kristo, erruki.

§  Poztasuna emoten deutsezu biziei, eta bizia hildakoei. Erruki, Jauna.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 14, 20b-26:

 

            Apostoluen Eginetatik hartutako irakurgai honetan, Elizearen lehenengo antolaketa edo organizazinoa agertzen jaku: apostoluek alkarte bakotxean arduradunak jarten ditue.

 

 

 

Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa

 

            Goratu dagigun gure Jauna, hain samurra eta ona dalako.

 

 "Jauna, zure maitasuna..."

Apk 21, 1-5a:

 

            Irakurgai honetan, barri pozgarri bat entzungo dogu: Jaungoikoak gauza guztiak barri egiten dituala.

 

Jn 13, 31-33a. 34-35:

 

            Prestau gaitezan, orain, Jesusen berbak entzuteko. Gaur eta datorren domekan entzungo ditugun Ebanjelio zatiak Jesusen testamentua lez dira.

 

            Abestu dagigun.  "Aleluia"

 

Gogoeta amaieran

 

Iturriak emon ura

elizak gardendu gura

emakumeak deika dituzu

Joseba Segura

 

Emakume zein gizona

bila dabil zoriona

gure Elizak zabaldu behar

Kristau  barri ona

 

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Borondate oneko gizon eta emakume guztiekin bat eginda, aurkeztu daioguzan Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak:

 

§  Josebaren alde eta Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde, gure kristau alkarteetan, hasierako Elizeak izan eban gar ebanjelizatzailea izan daigula. Egin dagigun otoitz.

 

§  Familietako gurasoen alde: euren eginahal guztiak maitasun erantzuna izan daiela, eta euren etxeetan maitasunaren, gorputz eta arima ekitearen, alaitasun eta batasunaren eredu izan daitezan. Egin dagigun otoitz.

 

§  Jesusen antzera, adierazo daigula makal eta behartsuenganako maitasuna. Egin dagigun otoitz.

 

§  Sakramentuak frutu ugari emoten eta alkarte ebanjelizatzaile lez hazten lagundu daiguela. Egin dagigun otoitz.

 

          Kristoren maitasunean batu gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta emon zure Espiritu Santua, zeru barria eta lur barria egi bihurtu daitezan gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

 

            AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Antiokiako Elizeak Paulo eta Bernabe bialdu zituan antzera, Eukaristia honek geu bialtzen gaitu gaur Jesusen Ebanjelioa iragartera; eta badakigu, Ebanjelioa iragarteko bide bakarra, maitasuna bizitzea dala.

 

            "Zeru-lurren Erregina.."


           








PAZKOKO V. DOMEKEA (C)

 
SARRERAKO OHARRA

 

          Pazko giroan, egun on guztioi:

          Pazko aldia alaia da,  baita gure alkarte bizitza sendotzeko aldia ere. Alkarte barik gure fedea ito egiten da eta gure egiteko misiolaria ezerezean geratzen da. Jesusen jarraitzaile izaten jarraitu nahi badogu, alkarte bizitza behar beharrezkoa dogu.

          Bi arrazoi ditugu Joseba Gotzainaren alde otoitz egiteko. Aste honetan ospatu dau bere urtebetetzea, eta lehenengo urtea, Aita Santuak gure Gotzai izendatu ebana. Espirituak gidatu dagiala bere bizitza eta Bizkaiko eliza, eskatu dagigun eleizkizun honetan.

 

          El tiempo de Pascua es tiempo de alegría y de testimonio, y también tiempo propicio para potenciar nuestra vida comunitaria. 

          Sólo desde una comunidad cristiana que vive el mandamiento del amor, es posible que vaya tomando cuerpo el sueño de Dios: un cielo nuevo y una tierra nueva, en la que no haya muerte, ni llanto, ni dolor.

 

SARRERAKO ABESTIA  “Abestu dagigun danok misterio...”

 

ABADEAREN AGURRA

          Gure bihotzak maitatzera bultzatzen dituan Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

          Elizkizun honen hasieran, gure bateoa dakargu gogora behin eta barriro.

 

URAZ bedeinkatzea

 

Abestia: Hartuko dogu ura...     Azkenean, abadeak dino:

         

          Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

__________________________________________

 

(Ondorengo formulea nahiago bada...)

§  Zure berbizkundeagaz pekatua eta heriotza menperatu dozuz. Erruki, Jauna.

§  Zure berbizkundeagaz kreazino osoa barritu dozu. Kristo, erruki.

§  Poztasuna emoten deutsezu biziei, eta bizia hildakoei. Erruki, Jauna.

 

 HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 14, 20b-26:

 

            Apostoluen Eginetatik hartutako irakurgai honetan, Elizearen lehenengo antolaketa edo organizazinoa agertzen jaku: apostoluek alkarte bakotxean arduradunak jarten ditue.

            La Palabra de Dios es para Pablo y Bernabé fuego que devora los corazones. Ellos tienen prisa de dar testimonio. Advierten en la asamblea, que el Reino de Dios que ellos quieren anunciar exige trabajo y esfuerzo, pero la oración les da fuerza para seguir fieles a su nombre de apóstoles.

 

Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa

            Goratu dagigun gure Jauna, hain samurra eta ona dalako.

            Unámonos a la oración del salmista que canta la bondad y la misericordia de Dios

 "Jauna, zure maitasuna..."

Apk 21, 1-5a:

 

            Irakurgai honetan, barri pozgarri bat entzungo dogu: Jaungoikoak gauza guztiak barri egiten dituala.

            Para sobrellevar el dolor, tantas veces superior a nuestras fuerzas, tenemos que mirar el fin: un Cielo nuevo y una Tierra nueva. Dios convive con nosotros y espera el final de nuestra noche en la tierra para llenarnos de alegría.

 

Jn 13, 31-33a. 34-35:

            Prestau gaitezan, orain, Jesusen berbak entzuteko. Gaur eta datorren domekan entzungo ditugun Ebanjelio zatiak Jesusen testamentua lez dira.

            Amar como Jesús amó es el único mandamiento cristiano. Cristo amó muriendo; el camino de los que quieran seguirle no puede ser distinto.    Abestu dagigun.  "Aleluia"

 

Gogoeta amaieran

 

Iturriak emon ura

elizak gardendu gura

emakumeak deika dituzu

Joseba Segura

 

Emakume zein gizona

bila dabil zoriona

gure Elizak zabaldu behar

Kristau barri ona

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Borondate oneko gizon eta emakume guztiekin bat eginda, aurkeztu daioguzan Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak:

 

 

§  Josebaren alde eta Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde, gure kristau alkarteetan, hasierako Elizeak izan eban gar ebanjelizatzailea izan daigula. Egin dagigun otoitz.

§  Que la paz del Resucitado arraigue con fuerza en nuestro mundo y se alejen de todos los pueblos el odio, la tortura, la violencia y las guerras. Egin dagigun otoitz.

 

§  Que concretemos en hechos nuestro amor a los demás, especialmente a los débiles y necesitados. Egin dagigun otoitz.

 

§  Sakramentuak frutu ugari emoten eta alkarte ebanjelizatzaile lez hazten lagundu daiguela. Egin dagigun otoitz.

 

          Kristoren maitasunean batu gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta emon zure Espiritu Santua, zeru barria eta lur barria egi bihurtu daitezan gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

            AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Antiokiako Elizeak Paulo eta Bernabe bialdu zituan antzera, Eukaristia honek geu bialtzen gaitu gaur Jesusen Ebanjelioa iragartera; eta badakigu, Ebanjelioa iragarteko bide bakarra, maitasuna bizitzea dala.

            Somos enviados por el Espíritu Santo, para anunciar la bondad de Dios, y la salvación que se nos da en Jesucristo. Sea la caridad, el signo de nuestra entrega a los hermanos.

            "Zeru-lurren Erregina."

           



         








PAZKOKO V. DOMEKEA

            Apostoluen Eginetatik, (14, 20b‑27)

     Egun hareetan, Paulo eta Bernabe Listrara, Ikoniora eta Antiokiara bihurtu ziran; Ikasleen gogoak bizkortzen ebazan bide batez, fedean sendo irauteko adorea emonez. «Larrialdi asko eroan behar dogu, esaten eutsen, Jainkoaren erreinuan sartzeko». Eliz alkarte bakoitzean arduradunak izendatu zituen eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunaren eskuetan izten ebezan.
     Ondoren, Pisidian zehar, Panfiliara iritsi ziren. Eta, Pergen mezua iragarri ondoren, Ataliara jaitsi ziren. Han ontzia hartu eben Antiokiarako, handik izan ziran‑ta bialduak, hain zuzen ere, Jaungoikoaren eginkizunerako.
     Heldu zirenean, alkartea batu eben, eta euren bidez Jaungoikoak egindako guztia azaldu eutsoen, baita zelan Jaungoikoak sinismen atea jentilei zabaldu eutsen ere. 

Erantzun--salmoa      Sal 144, 8-13

      Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa.

     Samurra da Jauna eta errukiorra,
Hasarre‑gatxa eta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
Errukior Berak egin dituenentzat.

     Jauna, zure lan guztiak ospatu zagiezala,
zure zintzoak bedeinkatu zagiezala.
Zure erregetza ze bikain dan autortu begie,
zure ahal-izateaz hitz egin begie.

     Ezagutuazo begie gizasemeei zure bizkortasuna,
zure erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure erregetza, mende guztietako erregetza,
gizaldiz gizaldi zure nagusitza.

Apokalipsia liburutik
Ap 21, 1-5a

Nik, Joanek, zeru barria eta lur barria ikusi nebazan, desagertuak ziran-eta lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta itsasorik ere ez zan.
Uri santua ikusi neban, Jerusalem barria, zerutik Jainkoagandik jaisten, andragaia bere senarrarentzat lez apaindua. Eta ahots handia entzun neban tronutik esaten: «Hona Jainkoaren bizilekua gizakien artean; hareekin biziko da. Hareek izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera izango dabe beragaz.
Begietako malkoak xukatuko deutsez, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua desagertua da-eta».
Eta tronuan jesarrita egoanak esan eban: «Hara, gauza guztiak barri egiten ditut». 

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik    (Jn 13, 31-35)

     Judasek afaltegitik urten ebanean, Jesusek honan esan eban: Oraintxe izan da goratua Gizonaren Semea, eta Jaungoikoa goratua izan da Haregan. (Jaungoikoaren aintza agertu dalako Haregan, Jaungoikoak Berak agertuko dau Gizonaren Semearen aintza; eta laster gainera).
         Ene semeok, orain ez nago luzarorako zuekin. Agindu barri bat emoten deutsuet: maite egizue alkar. Bai, Nik maite izan zaituedan lez, zuok ere maite egizue alkar. Honetan ezagutuko dabe guztiek nire ikasleak zareena: alkar maite badozue.






 

No hay comentarios: