Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 14 de mayo de 2022

Liturgia 6.0 ikastaroaren azken ekitaldia Arratian


Zapatuan, martxoak 14, Zeanuriko abadetxean, Liturgia 6.0 ikastaroak kurtso honetako azken ekitaldia ospatu dau. Oraingoan, gaia bikotxa izan da. Alde batetik, Joseba Segura gotzainak Garizuma eta Pazkoarako idatzi dauan eskutitza izango da, danon artean sakontzeko idazki horretan. 
Beste alde batetik, VI. PDE dala-eta, bialdu daben itaunketa erantzun da taldean. Laburpena egiterakoan, berton jarriko dogu erantzuna, beste taldeak be jakin dagien zer aztertu dan.
Amaitzeko, San Isidrotako azokara joan da taldea, ea ardi usain apur bat nahastatzen jakun gure Bizkaiko Eleizeraen aldeko gure lan boluntario honetan.
Honegaz amaitutzat emon dogu Liturgia 6.0 ikastaroa. 

Ikastaro hau, antolatzen dogun seigarren urtea da hau, horregaitik Liturgia 6.0 izena, Bilboko IDTP erakundeagaz alkar lanean antolatzen da. Parte hartzaileei erreztasuna emotearren, Arratian bertan emoten dira batzar presentzialak.

Ekitaldi honen gai ordena:

  • Eskutitza irakurrita ekarri etxetik.
  • Dudak argitu.
  • Zer botatzen dozu faltan? Markatzen dau norabideren bat?


Zapatuan, azaroaren 6an, Zeanuriko abadetxean, Liturgia 6.0 ikastaroko bigarren ekitaldi presentziala izan da. Gaia, oraingoan, Sinodoaren gaineko itaunketaren hiru atal erantzutea danon artean. Lukasen Ebanjelioari buruzko gogoetaren bigarren atala, beraz, urtarrileko ekitaldian landuko da.

Gaur, Urriaren 2an, zapatua, goizeko 10:00etan, Zeanuriko abadetxean izan da hitzordua. Arratiako ospatzaile eta liturgia laguntzaileak egon dira deituta. Lehengo urteotako esperientzia aintzat hartuz, parte hartzaileek aurten be aurrera egiteko asmoa agertu dabe. Hona egutegia eta gaurko gaia, lehena. 


2021/2022 egutegia

Zapatuak, 10:0etatik 11:30etara

Urriak 2, Zeanurin

Azaroak 6, Zeanurin

Urtarrilak 15, Igorren

Otsailak 12, Igorren

Martxoak 5, Igorren

Maiatzak 14, Zeanurin


Garizumako geografia

 (Jesusen Espirituaz erruki bila)



 

Garizumako geografia

hartu dagigun kontuan:

Espirituak gidatzen gaitu

ez jausteko pekatuan.

Gauzak pilatzen, aginte guran,

itxura huts famatuan,

ez geratzeko erakusten dau

Jesusek basamortuan.

 

Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

 

Lan gogorrean emoten dira

bizitzan ordu ugari,

egiten dogun ahalegin dana

ez da sarritan nabari,

fruitu eskasa edo ustela

nahiz agertu arbolari,

pazientzian maisu zu zara

izan zaitez gure sari.

 

Espirituak gaurkoan dakar

famili, etxeko giro,

babes lekua, aldi berean,

zenbat liskar ta enbido.

Errukiaren eredu dogun

Aitak azaltzen argiro:

senide hori epaitu orduko

zu zeu aztertu astiro.

 

Basamortua eta mendia,

Lan mundu, etxe barrena,

Espiritua agertzen jaku

tenplu barruan azkena.

Jesusen berba gozo hareri

gizaki hareik etena:

andra parkatuz, Jesusek jarri

errukiaren ordena.           


Gure bidea dan bide bat (Lk 24,13-35)

 

  

        

1.- Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Lukas osoa ere bai, era jarraituan.

2.- https://youtu.be/W-oX4DBhqbo helbidean dozu Lukasen ebanjelioari beste sarrera bat. Une egokia da hau haxe errepasatzeko.

 

 

Gurekin egon, gurekin, Jauna,

behar dogu ta hitz egin;

heldu da gaua, ilun iluna.

Gurekin egon, gurekin!

 

Zertaz diharduzue hitzegiten

bide guztian bihotz ilun?

Hara Jerusalemen gertatuaz:

Jesus hil dala, harañegun.

 

Kristok behar zituen jasan behar

horreik guztiok jasan behar.

Biztu ta halan eiten ospean sar

betiereko ospean sar.

 

Jesus Nazaretarra hitzez t´egitez

profeta hadi agertu zen

apaiz t´agintariek, kondenatuz,

gurutzean hil egin zuten.

 

Bai zuek buru gogor zaretela

profeta hitza sinisteko

Mesiak guzti hori jasan behar zuen,

aintzara iristeko.

 

Ez al geneukan sutan gure barrua,

idazleena azaltzean?

Ta berehala jaikiz, Jerusalema

itzuli zinen, itzuli.

 

 

 

Sarrera

 

“Ebanjelioaren ikasle misiolarik” izan zan Arratiako Elizak 2015 urtean martxan jarri izan gura eban planaren izena. Abade aldaketak eta gure parrokien joan etorriak ez eben itxi plan hau guztiz ebaluatzen. Hala ere, nire ustez, abiapuntu ona da oraindik be.

Guk jakin barik, Frantzisko aita santuak, Ebanjelioaren poza izeneko bere idazkian, 120. zenbakian holan dino:

120. Hartutako Bataioari esker, Jainkoaren Herriko kide bakoitza ikasle misiolari bihurtua izan da (ik. Mt 28,19). Bataiatu bakoitza, edozein izanik ere Elizan duen egitekoa edo fedean jantzia dagoen maila, eragile ebanjelizatzaile bat da, eta ez da egokia ebanjelizatzearen eskema bat irudikatzea, gai diren batzuk aurrera eramango dutena, gainontzeko fededunak horien egintzen hartzaile huts diren bitartean. Ebanjelizatze berriak bataiatu guztien protagonismo berri bat izan behar du berekin. Uste hau kristau bakoitzari egindako dei bihurtzen da, inork ez dezan geroko utzi ebanjelizatzearekin duen konpromisoa. Batek egiaz egin badu salbatzen duen Jainkoaren maitasunaren esperientzia, ez baitu behar prestaera aldi luzerik iragartzera joateko, ezin baitu egon ikastaro asko eta jarraibide luzeak hartu zain. Kristau oro da misiolaria Kristo Jesusengan Jainkoaren maitasuna aurkitu duen heinean; jada ez dugu esaten «ikasleak» eta «misiolariak» garela, beti «ikasle misiolariak» garela baizik. Argi ikusten ez badugu, begira diezaiegun lehenengo ikasleei, Jesusen begirada ezagutu eta berehala pozik ateratzen baitziren hots egitera: «Mesias aurkitu dugu!» (Jn 1,41). Emakume samariarra, Jesusekin izan zuen elkarrizketa bukatu bezain laster, misiolari bihurtu zen, eta samariar askok sinetsi zuten Jesusengan «emakumeak esandako testigantzagatik» (Jn 4,39). Paulo ere, Jesu Kristorekin topo eginda segituan «predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez» (Eg 9,20). Zeren zain gaude gu?

 

         Kakoa ez datza batzuk ikasle izatean, hartzaile hutsak, umeak, eta besteak misiolariak izatean, emoileak, fedean helduak. Guztiok, bateo egunetik aurrera, guztiok gara aldi berean ikasleak eta misiolariak, hartzaileak eta emoileak. Bakoitza gure zerbitzu edo ministeritzan.

 

         Hirugarren berbea da: Ebanjelioaren. Ebanjelioa da ardatza. Eta aurten Lukasen ebanjelioa kontuan hartu gura dogularik, holan esan daikegu: Gure bidea dan bide bat (Lk 24,13-35) Emauseko ikasleen bidea gure bidea da, euren misinoa, gurea.

 

         Bost puntu txiki errezetan ahaleginduko gara hau sakontzen. Prisa barik. Gure artean aberastuz. Eta hemen dakarrena eguneroko gure parrokia eta Arratiako Elizaren egoera errealagaz berbetan jarriz.

 

         Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Lukas osoa ere bai, era jarraituan.

 

 

 


01

Ikasle ibiltari honeek giza esperantza baino ez eben landu. Eta orain lur jota doaz, kurutzea eurentzat porrotaren ezaugarria baino ez da-eta. Eta horra hor Jesus, eurekaz batera bidean, buru makur adore barik dabilzan pertsona guztien ondoan dabil Jesus eta.

Frantzisko aita santua, 2017/05/24

 

Jesuseri begiratuz

-“Esperantzaren terapia” edo osasunbidea erakutsi eutsen bere ikasleei.

-Krisialdian eurekaz bat egiten dau.

-Itaundu, berba egiten itxi, entzun… egiten dauz ikasleak.

 

Gogoeta

-Ze ardura edo kezka daukat orain nire bizitza bidean?

-Egiten dot berba horreri buruz Jesus bidelagunagaz?

-Beste anai-arrebakaz praktikatzen dot esperantzaran terapia?

 

Egin otoiz

-Lagundu Jauna bizitza bidean, zu zara “bidea, egia eta bizia” (ikus Jn 14,6).

 

                    

 


02.

Ikasle hareek jakin baekien, baina oraindino ez eben sinistuten. Jesusengan “profeta ahaltsua” ikusi eben eta “Israelgo askatzaile” lez itxaron, baina ez zan eurentzat Jaun berbiztua. Parabolako (Lk 10,25-37) lebitar eta abadeari ere antzeko zeozer gertatu jaken: bizitza osoa eskaini eban Jainkoak bere herriagaz eukan Ituna mantentzen, baina ahaztu egin eben, Itunaren bitartez, pobreen ardurea eukan Jainkoa.

 

Jesuseri begiratuz

-Kultu hutsak edo itxura hutsak onartu ez eta errefusatzen dauz (Mt 23).

-Zapatuaren gainetik jartzen dau gizon emakumea.

-Jainkoari “Gure Aita” deitzeko dinosku.

 

Gogoeta

-Zelan dabilz nire fede, itxaropena eta maitasuna nire bizitza bidean?

-Zein punturaino gertatzen jat Emauseko ikasleei gertatutakoa, Jesusi buruz jakin dakit, baina nire bizitzaren Jaun lez ez dot jartzen?

 

Egin otoiz

-Sinisten dot, Jauna, baina handitu nire fedea.

Jarraituko dau...


Liturgia 5.0 ikastaroaren azken ekitaldia: Espiritu Santua gure alkarte eta liturgian

Abegi oneko kristau alkarteak jardun dau Ana Berrizbeitiak bere azalpenean. Zelan lortu eta indartu alkarte sena gure parrokia txiki eta euskaldunetan. Eta horregaz batera, zelan lortu abegitsuak izatea. Espiritu Santuaren oparia be bada hori, gure arduraz gain. Pista eta urrats zehatzak proponidu dauz, partaideekaz alkarrizketan.


Ezin badozu bideoa ikusi edo entzun klikatu hemen: https://youtu.be/VwW5YZqSUwU

Espiritu Santuaren dohaiak garu egun zelan eskatu eta eskertu, zelan gauzatu eguneroko bizitzan be izan da bere ardurea.

Kantu eta bertsoekaz batera, laster baten joan jaku heziketa saio hau, kurtso honetako seigarrena eta azkena. Ebaluazino bat geratu da pendiente, ea datorren urtean egin ala ez, eta egitekotan ze gai landu.


 

Liturgia 5.0 ikastaroa Arratian

Aurten Liturgia 5.0 ikastaroari jarraipena emongo deutsagu eta aurrez aurre, ahal dan bitartean. Zapatuan, Zeanurin, abadetxean, goizeko 10etan ikasturte honetako ekitaldi barri bat: seigarrena eta azkena, hain zuzen be. Gaia:
Espiritu Santua gure alkarte eta liturgian. Oraingoan laguntzailea Ana Berrizbeitia izango da, eta gai teorikoaz gain, kanta barriak ezagutzeko eta betikoak errepasatzeko aukerea izango dogu.

Ikastaro hau, antolatzen dogun botsgarren urtekoa, horregaitik Liturgia 5.0 izena, Bilboko IDTP erakundeagaz alkar lanean antolatzen da.

Hona aurtengo egutegia: Urriak 17, Zeanurin; Azaroak 21, Zeanurin; Urtarrilak 16, Igorren; Otsailak 13, Igorren; Marxoak 13, Igorren, eta Maiatzak 8, Zeanurin.

 

 

Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan

Gai honen apunteak gura badozuz irakurri klikatu izenburuan 

    Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.

 

 



 

Lehen batzar honetan, ikasturteko programa zehaztuz gain, gogoeta hau lantzen hasi gara: Asier Astigarraga: Euskal liturgia: elkarrizketak eta bakarrizketak, HEMEN 65 (2020) 83-95. orr.

Euskal liturgian erabilitako kantak eta bertan lan egin daben pentsalarien ekarpenak kontuan hartuz, hasi da Asier Astigarragak zuzendutako ekitaldia. Bertan interneteko baliapideak eta hitzaldiak tartekatu dauz, orain arte egindakoa ezagutu eta baloratu daigun. Aurrera begira ze erronka dogun eta zelan aurre egin eurei be, azterketa gaia izan da. Labur joan da ordu t'erdiko ekitaldia, bakarkako, taldekako eta plenarioak tartekatuz. Zortzi lagunek aurrez aurre jarraitu dabe ekitaldia hezitzailea, eta beste bostek etxean landuko dabez materialok, gaur egun bizi dogun osasun egoera kontuan izanik. Hurrengo ekitaldia, urtarrilak 16an, goizeko 10etan, Igorren. Gaia: Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan. Ekitaldia biribiltzeko Frantzisko aita santuaren Fratelli Tutti-ko otoitza abestuz amaitu dogu.

 

EuskalLiturgia: elkarrizketak era bakarrizketak

Asier Astigarraga[1]

 

 

 

 Artikulu hau irakurri gura badozu, klikatu izenburuan

No hay comentarios: