Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 19 de mayo de 2022

Errogatiba bideak


Talibanak gerran Budaren gizaldietako irudiak zatitu eta txikitu ebezan. Irudi hareek apurtzea, budista izan ala ez, ondarearen aurkako atentatu bat legez hartu genduan. Irudien suntsipenak agertzen ebana ez zan erlijio kontua, kultura gaia baino.
Ondare materialaz gain, bada ondare ez materiala ere. Jaso eta jagon: ipuinak, ohiturak, dantzak, bideak…


Errogatibak be gure ondarearen parte dira. Errogatibak kristautasunaren aurrekoak dira eta kristau herrietatik harago ere badira. Erlijioa eta kultura, eta ondarea doguz.

Errogatibetan gizaldietako bideak doguz Arratiatik Urkiolara joateko: Dimatik, Igorretik, Zeanuritik, … 


Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen ibilbidea, adibidez, orain dela bi urte seinalizatu zan PR-BI 1  moduan; Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezagutzera emoteko aprobetxatzen da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiteko, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra)  ibilbide luzea jarraitzen da. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da. 

Errogatiba bideak beste gauza on bat dauka: helburua ez da besteari irabaztea, lasterka egitea, lehen heltzea. Alkarregaz heltzea baino. Horrek dauka bere grazia: bidea alkarregaz eta alkarri lagunduz. Lasterketak egiteko badira beste aukerak. Hau beste gauza bat da. 

         Urkiolagaz batera Aralar izan da errogatiba nagusien beste helmuga gure herrian. Hango ohiturak dirala eta, EH Bilduko Patxi Zabaletak argi idatzi dau: “Laikotasunak edozein sinismen edo sensibilidadeko formazino eta informazino jarduerak eta erritoak, ospakizunak edo adierazpen kultural eta sozialak errespetatu behar dauz” (gogoeta osoa irakurri gura dauenak arratiaeliza.blogspot.com  blogean dauka eskura).

           Ezbardinen arteko gizarte eta Arratia honetan, ez dakit nik, behar bada erratuta egongo naz, edadeko batzuk gazte batzuk baino askoz toleranteagoak dira.

           Bai. Ez da erlijio arazoa, kulturala  baino. Ala ez?

Jose Mari Kortazar

Frantziatik dator notizia:


Les pardons de Bretagne viennent d’être inscrits à l’inventaire national du patrimoine culturel immatériel français. Une reconnaissance officielle utile pour les bénévoles de ces rassemblements populaires, au carrefour de la sociabilité et de la ferveur religieuse.

  • Raphaël Baldos,
  • le 22/05/2020 à 08:35
 

No hay comentarios: