Jesusen hitza

domingo, 17 de abril de 2022

Pazko Bijilia Arantzazun

 


Bart, Dima, Zeanuri, Artea, Igorre eta Arantzazuko 60 bat eleiztar batu dira Arantzazuko San Pedro Parrokian Kristo biztu dala ospatzeko.

Eskerrak emon behar jakez antolatzaileei eta parte hartzaileei. Eleizkizun bizia izan zan, gogotsu kantatu eta hartu eban parte Arratiatik etorritako jendeak.

Amaieran, pasta batzuk eta edariak banatu ziran, osasun neurriak ahaztu barik, gure fedearen iturria dan ospakizuna burutuz.

Kristo Jesus Biztua da,

heriotza bukatu da,

Kristo Jesus biztua da.

Kristoren berpizkundea

geuretzako gertatu da;

geuretzako gertatu da,

Kristo Jesus berpiztu da.




No hay comentarios: