Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 4 de abril de 2022

Bizi izan bezala hil zan Murió como había vivido Jose Antonio Pagola

 


Nola bizi zituen Jesusek bere azken orduak? Zein izan zuen bere jarrera erail zuten unean? Ebanjelioak ez dira luzatu haren sentimenduak analizatzen. Soil-soilik gogorazi digute bizi izan zen bezala hil zela. Lukasek, esaterako, Jesusek azkeneraino agertu zuen onberatasuna azpimarratu du, sufritzen zutenekiko hurbiltasuna eta barkatzeko zuen gaitasuna. Lukasen kontaeraren arabera, maitatuz hil zen Jesus.

Gurutzera bidean kondenatuak igarotzean begira dagoen jendetzaren artean, emakume batzuk hurbildu zaizkio Jesusi negarrez. Ezin jasan dute hura sufritzen ikustea. Jesus «haiengana itzuli» eta begira-begira jarri zaie samurtasunez, aspalditik egin ohi zien bezala: «Ez negar egin nigatik, negar egizue zeuengatik eta zeuen seme-alabengatik». Horrela doa Jesus gurutzerantz: gehiago pentsatzen du ama gajo haiengan bere sufrimenduan baino.

Ordu gutxi falta dira azkenerako. Gurutzetik batzuen irainak eta gurutzean direnen oinaze-oihuak bakarrik entzuten dira. Bat-batean, gurutzekoetako batek Jesusi diotso: «Gogoratu zaitez nitaz». Berehala erantzun dio Jesusek: «Nik diotsut: gaur nirekin izango zara paradisuan». Beti egin izan du gauza bera: beldurra kendu, Jainkoarekiko konfiantza isuri, esperantza kutsatu. Hori egiten jarraitu du azkeneraino.

Gurutzean iltzatzearen unea ahantzezina da. Soldaduak gurutzean iltzatzen ari diren bitartean, Jesusek diotso: «Aita, barka iezaiezu, ez dakite-eta zer ari diren». Horrelakoa da Jesus. Horrela bizi izan da beti: bekatariei Aitaren barkazioa eskainiz, merezi ez badute ere. Lukasen arabera, Jesus hil, Aitari bera gurutzean josten ari direnak bedeinkatuz jarrai dezan erregutuz hil da, guztiei, bera erailtzen ari direnei ere, bere maitasuna, bere barkazioa eta bere bakea eskainiz jarrai dezan.

Ez da harritzekoa Tartsoko Paulok Korintoko kristauei egin dien gonbita, Gurutziltzatuagan den misterioaren bila saia daitezen: «Mundua berekin adiskidetzen ari zen Jainkoa Kristogan, gizon-emakumeen hausturak kontuan hartu gabe». Horrela dago Kristo gurutzean: ez guri geure bekatua leporatuz, baizik eta bere barkazioa eskainiz.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Erramu igandea – C (Lukas 22,14—23,56)

MURIÓ COMO HABÍA VIVIDO

¿Cómo vivió Jesús sus últimas horas? ¿Cuál fue su actitud en el momento de la ejecución? Los evangelios no se detienen a analizar sus sentimientos. Sencillamente recuerdan que Jesús murió como había vivido. Lucas, por ejemplo, ha querido destacar la bondad de Jesús hasta el final, su cercanía a los que sufren y su capacidad de perdonar. Según su relato, Jesús murió amando.

En medio del gentío que observa el paso de los condenados camino de la cruz, unas mujeres se acercan a Jesús llorando. No pueden verlo sufrir así. Jesús «se vuelve hacia ellas» y las mira con la misma ternura con que las había mirado siempre: «No lloréis por mí, llorad por vosotras y por vuestros hijos». Así marcha Jesús hacia la cruz: pensando más en aquellas pobres madres que en su propio sufrimiento.

Faltan pocas horas para el final. Desde la cruz solo se escuchan los insultos de algunos y los gritos de dolor de los ajusticiados. De pronto, uno de ellos se dirige a Jesús: «Acuérdate de mí». Su respuesta es inmediata: «Te lo aseguro: hoy estarás conmigo en el paraíso». Siempre ha hecho lo mismo: quitar miedos, infundir confianza en Dios, contagiar esperanza. Así lo sigue haciendo hasta el final.

El momento de la crucifixión es inolvidable. Mientras los soldados lo van clavando en el madero, Jesús dice: «Padre, perdónalos, porque no saben lo que están haciendo». Así es Jesús. Así ha vivido siempre: ofreciendo a los pecadores el perdón del Padre, sin que se lo merezcan. Según Lucas, Jesús muere pidiendo al Padre que siga bendiciendo a los que lo crucifican, que siga ofreciendo su amor, su perdón y su paz a todos, incluso a los que lo están matando.

No es extraño que Pablo de Tarso invite a los cristianos de Corinto a que descubran el misterio que se encierra en el Crucificado: «En Cristo estaba Dios reconciliando al mundo consigo, no tomando en cuenta las transgresiones de los hombres». Así está Dios en la cruz: no acusándonos de nuestros pecados, sino ofreciéndonos su perdón.

José Antonio Pagola

Domingo de Ramos – C (Lucas 22,14—23,56)

No hay comentarios: