Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 18 de abril de 2022

Buztina Espirituak arnastua Barro animado por el Espíritu: Jose Antonio Pagola

 


Joanek asko zaindu du Jesusek bere ikasleei gomendatu dien misioaren eszena. Garbi utzi nahi du zer den muina. Jesus dago elkartearen erdian, guztiak bere bakeaz eta pozaz blai egiten. Baina ikasleek misio bat dute egiteko zain. Jesusek ez die dei egin beraz goza dezaten bakarrik, baizik eta bera munduan presente egin dezaten.

Jesusek «bidali ditu». Ez die zehazki esan norengan joan, zer egin edo nola jardun zehazki: «Aitak ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet nik zuek». Jesusen egitekoa bera dute. Besterik ez: Jesusek Aitagandik hartu duena bera. Bera izan dena izan behar dute berek munduan.

Ikusi dute norengana hurbildu izan den Jesus, nolako tratua eman izan dien babesgabeei, nola eraman duen aurrera bizitza gizatiartzeko bere egitasmoa, nola erein dituen liberazio eta barkazio-keinuak. Beraren eskuetako eta saihetseko zauriek beraren guztizko buru-eskaintza dakarkiete gogora. Bere presentzia jendearen artean «berregin» dezaten bidaltzen ditu orain Jesusek.

Badaki, ordea, ikasleak ahulak direla. Behin baino gehiagotan harritu izan da beraien «fede txikiaz». Jesusen beraren Espiritua behar dute beren misioa betetzeko. Horregatik nahi du egin keinu berezi bat beraien gainean. Ez die eskurik ezarri, ez ditu bedeinkatu ere, gaixoekin eta txikiekin egin ohi zuenez: «Bere hatsa ufatu du ikasleen gainera eta esan die: Har ezazue Espiritu Santua».

Jesusen keinu honek beti ezin atzeman izan dugun indarra du. Tradizio biblikoaren arabera, Jainkoak Adam «buztinez» oratu zuen; ondoren «bizi-arnasa» ufatu zuen haren gainera, eta buztin-puska hura «bizidun» bilakatu zen. Horixe da gizakia: buztin-puska bat Jainkoaren Espirituak arnastua.

Fededun ahul eta fede txikiko: buztinezko kristau, buztinezko teologo, buztinezko apaiz eta gotzain, buztineko elkarte… Jesusen Espirituak bakarrik bihurtzen gaitu Eliza bizi. Jesusen Espiritua onartu ez duten zonak «hilik» gelditzen dira. Guztioi digute kalte egiten, zeren eta gure artean Jesusen presentzia bizia eguneratzea galarazten baitigute. Askori gerta dakioke ezin atzeman izatea gugan bakea, poza eta bizia Kristok berritua. Ez dugu bataiatu behar urez bakarrik, baizik eta Jesusen Espiritua ufatu behar dugu. Ez dugu egin behar maitasunaz mintzatu bakarrik, baizik eta Jesusek bezala maitatu.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Pazkoaldiko 2. igandea – C (Joan 20,19-31)

BARRO ANIMADO POR EL ESPÍRITU

Juan ha cuidado mucho la escena en que Jesús va a confiar a sus discípulos su misión. Quiere dejar bien claro qué es lo esencial. Jesús está en el centro de la comunidad, llenando a todos de su paz y alegría. Pero a los discípulos les espera una misión. Jesús no los ha convocado solo para disfrutar de él, sino para hacerlo presente en el mundo.

Jesús los «envía». No les dice en concreto a quiénes han de ir, qué han de hacer o cómo han de actuar: «Como el Padre me ha enviado, así también os envío yo». Su tarea es la misma de Jesús. No tienen otra: la que Jesús ha recibido del Padre. Tienen que ser en el mundo lo que ha sido él.

Ya han visto a quiénes se ha acercado, cómo ha tratado a los más desvalidos, cómo ha llevado adelante su proyecto de humanizar la vida, cómo ha sembrado gestos de liberación y de perdón. Las heridas de sus manos y su costado les recuerdan su entrega total. Jesús los envía ahora para que «reproduzcan» su presencia entre las gentes.

Pero sabe que sus discípulos son frágiles. Más de una vez ha quedado sorprendido de su «fe pequeña». Necesitan su propio Espíritu para cumplir su misión. Por eso se dispone a hacer con ellos un gesto muy especial. No les impone sus manos ni los bendice, como hacía con los enfermos y los pequeños: «Exhala su aliento sobre ellos y les dice: Recibid el Espíritu Santo».

El gesto de Jesús tiene una fuerza que no siempre sabemos captar. Según la tradición bíblica, Dios modeló a Adán con «barro»; luego sopló sobre él su «aliento de vida»; y aquel barro se convirtió en un «viviente». Eso es el ser humano: un poco de barro alentado por el Espíritu de Dios. Y eso será siempre la Iglesia: barro alentado por el Espíritu de Jesús.

Creyentes frágiles y de fe pequeña: cristianos de barro, teólogos de barro, sacerdotes y obispos de barro, comunidades de barro… Solo el Espíritu de Jesús nos convierte en Iglesia viva. Las zonas donde su Espíritu no es acogido quedan «muertas». Nos hacen daño a todos, pues nos impiden actualizar su presencia viva entre nosotros. Muchos no pueden captar en nosotros la paz, la alegría y la vida renovada por Cristo. No hemos de bautizar solo con agua, sino infundir el Espíritu de Jesús. No solo hemos de hablar de amor, sino amar a las personas como él.

José Antonio Pagola

2 Pascua – C (Juan 20,19-31)


No hay comentarios: