Abenduko izarrak

domingo, 3 de abril de 2022

Juanjo Elezkano abade kantariak bere 13. diskoa aurkeztu dau gaur Zornotzan


Ordu bete inguruko kantaldi didaktikoa eskeini dau Juanjo Elezkano abade kantariak Zornotzako parrokian bere "Hego eta erro" azken diskoa aurkeztuz. Argazkian ikusi daitekenez, Zeanuriko KTko kitarra taldeak eta umeek be lagundu deutsoe kanta baten.
Atoan joan da ordu hori. Kanta batzuk, barriak, ikasi doguz, eta beste batzuen zatiak be kantatu doguz. Beti lez, meolodia errezak, erakargarriak, danak kantatzeko modukoak. Eta letrak ebanjelio askatzaile baten bidetik.

Nor zaitut? Errefuxiatu huts bat baino ez.... abestu dauenean, nire alboko batek esan dau: "Su ta gar!", doinu gogor eta rockero bat erabili dau eta errefuxiatuen aldeko gure kontzientzia astindu gurean.

Zeanuriko taldeak, kantaldi ostean, indarrak hartzeko, txokolatea txuroakaz jaten batu da arrasti zoragarri honi amaierea emon gurean.



Juanjo Elezkano: Hego eta erro



 Zeanuriko KTko koruak lagunduko deutso kanta baten. Apirilaren 3an, domekean, arrastiko 6etan izango da aurkezpen kantaldia, Zornotzako parrokian. Kantu barriak eta betikoak datoz CD honetan. Baina koruekaz eta laguntza musikalaz. Abade kantari honen ibilbide luzean, kaleratezn dauan hamahirugarren diskoa izango da, oraingoan CD formatoan.

Kantaldian CDaren kantak entzuteko aukerea izango dogu, eta erosteko ere bai, gustukoa bada. Kontuan hartu behar da, 10 eurotan saltzen dala, baina hortik euro bat Aita Mari itsasontziaren alde izango dala, itsas salbamenduan dabilen ontzi humanitarioaren alde.


El coro de KT de Zeanuri le acompañará en una canción. El recital tendrá lugar el 3 de abril, domingo, a las 6 de la tarde, en la parroquia de Zornotza.

Canciones nuevas y de siempre vienen en este CD. Acomapañdas con coros y arreglos musicales. A lo largo de su dilatada trayectoria, este será el decimotercer disco, esta vez en formato CD, de este cura cantautor.

En el recital tendremos la oportunidad de escuchar las canciones del CD y de comprarlas si nos gusta. Hay que tener en cuenta que se vende a 10 euros, pero de ahí un euro es en favor del barco Aita Mari, un barco humanitario de salvamento marítimo.



No hay comentarios: