Artea
Arteako KTko taldeak lagundu dau parrokian Erramu Domekea ospatzen. Agustin abade klaterianoak zuzenduta, Jaunaren Nekaldia eta heriotza irakurri dabez. Jesus da gure liderra. Berari jarraitu gura deutsagu!
Jesusek
“jarraitu niri” esaten deusku.
Jesusekin
jarraitzen dot,
igandeko
Eukaristian parte hartzen dodanean.
Jesusekin
jarraitzen dot,
hobeto
ezagutu nahi badot, katekesira etorriz.
Jesusekin
jarraitzen dot,
besteak maite
eta laguntzen ditudanean.
Jesusekin
jarraitzen dot,
otoitz
egitean,
berarekin
hitz egin eta
berarengan
pentsatzen dodanean.
Igorre
Jesus da gure liderra. Jesusi jarraitu gura deutsagu. Erramu domekaz eta urte guztian zehar!
Jesus ez zan hil, hil egin eben. Guzurrekaz salatu, tortutatu, kurutzeanjosi. Ze pena!
Gure otoitz, bertso eta kantuz lagundu deutsagu Jesusi. Ez dogu bakarrik itxi gura. Pazko Domekan ospatuko dogu bere biztuera!
Zorionak antzespena prestatzen eta egiten lagundu daben guztiei! Eskerrik asko!
Zeanuri
Piedade ondoan bedeinkatu dira erramu adarrak Zeanurin eta eliz jiran joan da taldea, kitarren doinuaz lagundurik, Parrokiaraino.
Berton ere, KTko taldeak animatu dabe prozesinoa eta Jaunaren Nekaldia antzestu. Hona hemen, danak prest, ermita aurrean bedeinkazinoa hasi aurretik.
Bibiñe Pujanak zuzdendurik, hona hemen Pasinoaren ensaio bat, herriaren aurrean artezean antzestu aurretik.
Eta hemen talde osoa, kitarra joleak barne, lana amaitu etagero, lasai eta harro. Jesus da gure taldeko liderra. Guk berari jarraitu guradeutsagu, baina parrokia barrruan, bai etxean eta kalean. Bai domekan elizkizunean, bai egunean zehar. Hosana!
Erramu Domekea prestatzen
Igorren, zapatuan 7etan. Domekean 12:30etan. Artean domekean 11:00etan. Zeanurin domekean, 11:30etan.
Igorren, zapatuan 7etan. Domekean 12:30etan.
Artean domekean 11:00etan
Zeanurin domekean, 11:30etan.
Ez ahaztu erramua ekartzea bedeinkatu eta gero etxean edo baserrian ipintzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario