Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 16 de febrero de 2015

Dima: San Balendin jaia



Izen bereko auzunean dago. Obako bidean. XVIII. gizaldikoa. 
 


Barrualdean erretaula txikia baina interesgarria. Hamabi apostoluak dagoz eta alboetan ama birjina eta San Balendinen irudiak. Egun hau otsailaren 14an ospatzen da.

Nati Bernaola

Oharra: Jai hau Zeanuriko Piedadean be ospatzen da. Klik berton



SAN BALENTINEN BIOGRAFIA

Erromatar Martirologioak Valentin izenagaz bi santu aitatzen dauz: bata, abadea da eta bestea, gotzaina. Beharbada, nahasketa bat egon daiteke, eta pertsona berberari buruzko bi historia izan daitekez. Bata, Terni-ko San Valentin da; Interamnako (gaur egungo Terni) gotzaina izan zan. Ospetsua izan zan ebanjelizatze lanagatik, sendatzeengaitik eta mirariengaitik. Aureliano enperadorearen jazarpenetan gartzelaratu eta burua ebakita hil egin  eben K. o. 273an. Bere gorpua Terniko katedralean dago.

Bestea, Erromako San Valentin da. Klaudio Godoa enperadoreren jazarpenak jasaten ebezanei laguntzen eutsen. Baina bera be gartzelaratua eta torturatua izan zan, eta burua ebakita hil egin eben, 268ko zezeilaren 14an. Bere erlikia gehienak Santa Praxades elizan dagoz.



No hay comentarios: