Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 6 de febrero de 2015

Santa Ageda edurretan

Edurretan agertu zan Santa Ageda bezpera eta eguna. Hala ere zeaniztarrak ez ziran kikildu. Taldetxo bat ermitaraino joan zan Santeari bere debozioa agertu eta jaia ospatzeko asmotan. Balienteak benetan gure zeaniztarrak!



Santa Ageda santea, 
Muniketako lorea; 
martirioak pasau zenduzan 
zaindutearren fedea.


Esan beharra dago, atzo, Santa Agedara Zeanistarrak bakarrik ez zireala joan.
Igorretik  oinez joan ziran bertako biztanleak diran, Markos, Imanol, Manu, Txutxi eta Zeberioko, Ander.
Ermitaraino joan, bertan "mezako ardao" apurtxo bat edan, gero Isasian bazkaldu eta barriro Igorreraino oinez. Iluntzeko zortziterdietan heldu zirean Igorrera.


Txomin





Eta hona hemen zapatuan zelan dagoen ermitea:



Eta heldu zan errepetizio eguna, eta hona bizkeliza.org Elzibarrutiko webgunean egindako kronika polita:

Agate Deunaren egun izoztua

Joan dan eguenez, otsailak 5, Agate Deunaren eguna izan zan, baina Ipiñaburuko ermitan meza bertan behera itzi behar izan eben, edurte ikaragarria egoalako.


Atzoko egunez, domekea, Ander Manterola eleizbarrutiko abadea buru zala ospatu zan Eukaristian 100 lagun inguru batu zan. Honako honegaz batera agertzen diran argazkietan ikusten danez, hotza handia izan zan eta 50 zentimetro inguruko edurtza egoan. 
 
Ohitura  
Urtero, otsailaren 5aren aurreko zapatuan, ermitako auzokideek lanari ekiten deutse, Agate Deunaren egunerako dana prest izateko. Kanpoaldeak eta bideak garbitzen dabez, barrukaldea txukundu, lorak ipini… Bere aldetik, maiordomoa –baserrietakoek bozkatzen dabe zein izango dan eta aurton Sagarra baserrikoari tokatu jako- arduratzen da, besteak beste, garbiketan parte hartzen dabenentzako merienda –txorizoa, gazta, urdaia, ardaoa, txokolatea eta bizkotxoa- prestatzeaz.Otsailaren 5aren aurreko prestaketen ostean, Agate Deunaren eguneko eta hurrengo domekako –kasu honetan atzoko- ospakizunak izaten dira. Aurton, hasieran esan dan lez eguraldi txarrak behartuta, domekako errepikapena baino ez dabe egin.Udala arduratu zan bidea garbitzeaz eta alkatesak be parte hartu eban mezan. Edurrak estaltzen ebazan sabaileihoak eta, hori dala-eta, atzo ezin izan zan ermita barruan argazkirik atera. Aurton, lehenengo aldiz, santaren bizitza kantatzen dauan koruan 3 emakumezkok parte hartu dabe.Ospakizunaren ostean, bertaratutakoek gailetak, ardaoa eta salda bero-beroa hartu ebezan hotza astintzeko; gainera, inguruko produktuen zozketarako 400 txartel inguru saldu zan. 
 
Maiordomoaren egitekoak 
Berari jagoko, besteak beste, ermitako giltzak urte osoan gordetea; jaiaren aurreko zapatuan ermita eta inguruak garbitzera joateko deialdia egitea; merienda eta “hamaiketakoak” prestatzea; ospatuko dauan abadeagaz egotea eta koruagaz hitzordua egitea; ospakizunerako apainketaz arduratzea eta zozketaren eta “Panden” (hilen aldeko ospakizuna) dirua batzea eta ermitaren kontuan sartzea.
 

Santa Ageda bajo cero

El pasado jueves, 5 de febrero, se conmemoraba la festividad de Santa Ageda, pero en la ermita de Ipiñaburu, tuvo que suspenderse la misa por la cantidad de nieve acumulada.


A la celebración, que tuvo lugar ayer domingo y estuvo presidida por el cura diocesano Ander Manterola, acudieron unas 100 personas. Las imágenes que ilustran estas líneas sirven para hacernos una idea del intenso frío y los 50 cms. de nieve que les acompañaron. 
 
Tradición 
Cada año, el sábado anterior al 5 de febrero, vecinos y vecinas de la ermita se ponen manos a la obra para tenerlo todo listo para santa Ageda. Limpian los exteriores, los accesos, adecentan el interior y ponen flores… Por su parte, el mayordomo –figura que se va rotando entre los caseríos y este año correspondía al caserío Sagarra- se encarga, entre otras muchas tareas, de preparar la merienda para los que participan en la limpieza -chorizo, queso, tocino, vino, chocolate y bizcocho-Tras la preparación del fin de semana anterior al 5 de febrero, tienen lugar las celebraciones del día de santa Ageda y la repetición del domingo posterior –es decir ayer-, que en este caso ha sido la única que ha podido tener lugar debido al mal tiempo.El ayuntamiento se hizo cargo de limpiar el camino y la alcaldesa también participó en la misa. Con la intensa nevada se taparon las claraboyas por lo que no hay imágenes de ayer del interior de la ermita. Este año, por primera vez, han participado 3 mujeres en el coro que canta la vida de la santa.Tras la celebración, los asistentes tomaron galletas, vino y caldito bien caliente para entrar en calor, además, se vendieron casi 400 participaciones para una rifa de productos de la zona. 
 
Funciones del mayordomo
 Le corresponde, entre otras, guardar las llaves de la ermita durante todo el año, llamar a limpiar la ermita y los alrededores el sábado anterior a la fiesta, preparar la merienda y “hamaiketako”, contactar con el cura que vaya a celebrar y quedar con el coro, así como encargarse de toda la ornamentación de la celebración y recoger el dinero de la rifa y las “Pandak” (celebración por difuntos) e ingresarlas en la cuenta de la ermita.


No hay comentarios: