Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 11 de febrero de 2015

Santa Apolonia Dimako Bargondian

Santa Apolonia ermitea Dimako Bargondia auzunean dago. Dimatik Baltzolara doan bidearen ezkerrerantz egiten dauan bidezidorra hartuta aurkitzen da. XVI. gizaldikoa da. Apaindura gutxiko ermitea da eta Santa Apoloniaren irudia nabarmentzen da goikaldean.




Ohiturari jarraituz, Zezeilaren 9an Bargoandi auzuneak bere eguna ospatzen dau santuaren aldeko meza bategaz. Haginetako gaitzei kontra egiten laguntzen dauala uste dabe sinestunek. Dentisten zaindaria da.

Nati Bernaola

Argazkiak: Josune Gorospe

No hay comentarios: