Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 11 de febrero de 2015

Arratia edurretan

Izotz-ondoko eguzki,
neguaren farre:
olerkariak noizbait
hiri goratzarre.
Emeki duk itxaroz piztu
garai-larre:
udaberri-lamiek
larreon batzarre.




 










Behetik nator,
ibarrak izoztuta utziak,
mendia jaiez dago
urrezko jantziaz.
Haren farrea dadat
irrika biziaz,
gozatua baitu gaur
ezti bereziaz.

Udalenak irria
oi du zoro ozena:
udak, haragikoia;
udazkenak, bena;
negu-gau ozkarbien
izotz-ondorena
guztiz, bakarra duzu:
denetan emeena!

Bai-baitatza
eria ogean, herio
atzapar itsusia
luzatzen ario:
berbizkunde-berria
maiteak jario:
hitzik ezin ta irria
hain ezti dagio!

Izotzak estali zuen
gure Euskalerria;
mintzo ozenak zabaldu
berbizkun berria.
Itzal-zokondoetan lore,
izotz-bitxia
baina haren gainetik
jauntzen eguzkia.


Xabier Lizardi

2015. eta 2013.otsaileko edurteetan jasotako argazkiz egindako aurkezpena.
Eskerrik asko lagundu douzen guztiei!

No hay comentarios: