Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - C
KRISTAUEN BATASUNAREN ALDEKO OTOITZALDIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi
Jaunak bere mahai inguruan alkartu gaitu. Sinismenez eta
itxaropenez beterik parte hartu dagigun ospakizun honetan; gero, eguneroko
bizitzan Berari hurragotik jarraitu deiogun.
Aurtengo igande gehienetan Ebanjelioa, San Lukasen
liburutik hartuko dogu. Gaurko irakurgaiek argi adierazoko deuskue, zelako
garrantzia daukan Jainkoaren Hitzak.
Kristinauen
batasunaren aldeko otoitz zortziurrenean gagoz. Gainareko Eleiza eta eleiz
alkarteakaz bat egin eta otoitz egingo dogu.
Abestuz ekingo deutsagu
ospakizunari.
"Alkartu
danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun pekatari gareala; baina, aldi
berean, gogoratu dagigun Jaungoiko Aitaren seme-alabak gareala ere, eta Haren
parkamena itxaron geinkela:
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztion bila maitasunez
zabiltzana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna,
munduko ume guztiak
zeure inguruan batu nahi dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragartera etorri
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ne 8, 2-4a. 5-6. 8-10:
Jaunaren Berbeak bere asmoak agertzen deuskuz, bere
herriari bidea argitzen deutso eta entzuleak poztu egiten ditu. Entzun dagigun
arreta haundiz.
Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa
Jainkoaren Hitzari eta Legeari egindako gorespen-kantua
abestuko dogu.
"Zure hitzak, Jauna,
espiritu eta bizi dira."
1 Kor 12, 12-30:
San Paulok gogoratuko deusku, Elizea zati asko dituan
gorputz baten antzekoa dala, eta zati bakotxak bere eginkizuna daukala. Zuk eta
nik, bakotxak bere bokazinotik, Jesusen Eliza osoari lagundu behar deutsagu.
Lk 1, 1-4; 4, 14-21:
Gaurko Ebanjelioan Jesusen egitasmoa agertzen jaku, mundu
honetara zertarako etorri dan: gizaki guztiei, eta batez ere behartsuei eta
zapalduei, askatasun eta graziazko mezua iragartera.
Ebanjelioa entzuteko gertatu daigun gure bihotza "Aleluia" abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure
beharrizanak:
-
Gaurko ebanjelioan entzun dogu, Jesus, Espirituaren
eraginez bizi zala, Eleiza ere Jesusen
Espirituari jarraituz bizi daitela Barri Ona zabalduz batez ere behartsu eta zapalduen egonaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Kristauon batasunaren alde. Jainkoak sendatu daiala gure kristau
Eleizak atsekabetu eta banatu ebezan iraganeko gertaerak eta batasuna eta
alkarrenganako konfiantza ekarri daizala. Eskatu
deiogun Jaunari.
-
Gizarte honetan bazterturik aurkitzen diran pertsona guztien
alde: gure solidaritatea bitarteko dala, banatzen gaituen traba guztiak desegin
daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Otoitzean alkartu garanon alde: bakotxak geure bizitzeko
eran, Jainkoaren deia entzun eta erantzunez, Jesusen Barri Onaren mezulari izan
gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure eskariok, uste osoz zuzendu
deutsuguz eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gogoratu dagigun Espirituaren dohaiak alkarte osoaren
onerako dirala. Izan gaitezala, gure gizartean, bake eta batasun-egile eta
Jaungoikoaren maitasun salbatzailearen testigu.
"Jesus,
munduko Argia..."
ORACIÓN POR LA UNIDAD DE LOS CRISTIANOS
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Jaunak bere mahai inguruan alkartu gaitu. Sinismenez eta
itxaropenez beterik parte hartu dagigun ospakizun honetan; gero, eguneroko
bizitzan Berari hurragotik jarraitu deiogun.
Aurtengo igande gehienetan Ebanjelioa, San Lukasen
liburutik hartuko dogu. Gaurko irakurgaiek argi adierazoko deuskue, zelako
garrantzia daukan Jainkoaren Hitza entzuteak.
Estamos dentro del octavario de oración por la
unidad de los cristianos. Oramos junto a las demás Iglesias y comunidades
eclesiales cristianas, a todos se nos pide conversión a Cristo, encomendándonos
recíprocamente para que podamos cumplir en nosotros su voluntad y se haga
realidad la unión de los cristianos.
Abestuz ekingo deutsagu
ospakizunari.
"Alkartu
danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun pekatari gareala; baina, aldi
berean, gogoratu dagigun Jaungoiko Aitaren seme-alabak gareala ere, eta Haren
parkamena itxaron geinkela:
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztion bila maitasunez
zabiltzana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna,
munduko ume guztiak
zeure inguruan batu nahi dituzuna. K. E
- Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragartera etorri
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ne 8, 2-4a. 5-6. 8-10:
Jaunaren Berbeak bere asmoak agertzen deuskuz, bere
herriari bidea argitzen deutso eta entzuleak poztu egiten ditu. Entzun dagigun
arreta haundiz.
La lectura de la ley produce el milagro. La Palabra de
Dios mata nuestro pecado y nos hace don para los demás.
Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa
Jainkoaren Hitzari eta Legeari egindako gorespen-kantua
abestuko dogu.
El Padre se revela por su Palabra. Quien la escucha y la
pone en práctica llega a la felicidad.
"Zure hitzak, Jauna,
espiritu eta bizi dira."
1 Kor 12, 12-30:
San Paulok gogoratuko deusku, Elizea zati asko dituan
gorputz baten antzekoa dala, eta zati bakotxak bere eginkizuna daukala. Zuk eta
nik, bakotxak bere bokazinotik, Jesusen Eliza osoari lagundu behar deutsagu.
Todos los bautizados tenemos nuestros dones y carismas,
que debemos ponerlos al servicio de toda la Iglesia. Eso es lo que va a recordarnos
San Pablo en su mensaje.
Lk 1, 1-4; 4, 14-21:
Gaurko Ebanjelioan Jesusen egitasmoa agertzen jaku, mundu
honetara zertarako etorri dan: gizaki guztiei, eta batez ere behartsuei eta
zapalduei, askatasun eta graziazko mezua iragartera.
Jesús vino a sanar. Nos trae en nombre de su Padre la
libertad, la gracia de ser hijos de Dios
Ebanjelioa entzuteko gertatu daigun gure bihotza "Aleluia" abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure
beharrizanak:
Agertu deioguzan Jaungoiko
Aitari munduaren eta geure beharrizanak:
-
Gaurko ebanjelioan entzun dogu, Jesus, Espirituaren
eraginez bizi zala, Eleiza ere Jesusen
Espirituari jarraituz bizi daitela Barri Ona zabalduz batez ere behartsu eta zapalduen egonaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Por las Iglesias y comunidades cristianas para que superemos en la
caridad y la verdad lo que nos divide. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Por todas las personas que viven en los márgenes
de la sociedad, para que, con nuestra solidaridad, consigamos eliminar aquellas
barreras que nos separan y pronto no haya más excluidos ni excluidas.
Eskatu deiogun Jaunari.
-
Otoitzean alkartu garanon alde: bakotxak geure bizitzeko
eran, Jainkoaren deia entzun eta erantzunez, Jesusen Barri Onaren mezulari izan
gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure eskariok, uste osoz zuzendu
deutsuguz eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gogoratu dagigun Espirituaren dohaiak alkarte osoaren
onerako dirala. Izan gaitezala, gure gizartean, bake eta batasun-egile eta
Jaungoikoaren maitasun salbatzailearen testigu.
La Palabra de Dios ha iluminado nuestra vida y la
Eucaristía que hemos celebrado nos ha dado fuerza para vivir con fidelidad el
mensaje de hoy. Recibamos la bendición de Dios.
"Jesus,
munduko Argia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario