Abenduko izarrak

domingo, 15 de diciembre de 2024

Famili Meza San Bartolome-Mertzede: Abendua: Abenduko izarra eta Harri bihotz


Abendualdia, gabonen ataria, bidea egiten goaz Jesus gurean jaiotzeko. Abenduko hirugarren domekean hona zer egin dogun:

SARRERA

Abenduldiko hirugarren domekeak aparteko alaitasun jarrera batera dei egiten deusku: Jaunaren etorrerea gainean dogulako pozik egotera.

Maite dogun norbaiten bisita itxaroten dogunean, ahalegin guztiak egiten ditugu, gure bisitaria pozik gelditu daiten.

Amaitu barri dogun Sinodoak dei egiten deusku “alkarregaz ibili, alkarregaz ebatzi” eta hau, alkartea eraikitzeko era ezin  hobea da.

Gaur ere, alkarte moduan hemen batu gara, familia-meza ospatzeko.

Eta gure buruari galdetuko deutsagu: Zeintzuk dira nire inguruan dauden ALKARTEAK? Gaurko egun honetan, bereziki, Gernikaldeko Pastoral Batzordea, herriko alkarteak eta gure parrokia gogoratuko ditugu. Abendualdi honetan, alkarte hauek dira guretzat, Jainkoarengana heltzeko bidea argitzen diguten IZARRAK.

Gu ere, alkarte moduan, izarrak bezala, argitasun izan gaitezela gure herrian.

                 Guk, kristauok, Mesiasen etorrera gertatzen dihardugu. Eukaristia bonetan, ospatu dagigun sentitzen dogun poz hau, geure anai-arrebakin alkartuta eta hasi dagigun ospakizuna abestuz.

 


           

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

·    Eleizearen alde: Espirituak argitu dagiala bidea eta eleiztar guztiekaz batera, Jesusek erakutsitakoa  jarraitu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·   Une honetan sufritzen dagozanen alde: gaixoak, batez ere,   eta momentuz osasunez aurkitzen garenok alkartasunez jokatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·   Hezitzaileen alde: Eskaut eta aisialdiko taldeetan neska-mutiko eta gazteen heziketan diharduenei euren ahalegina autortu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·   Eukaristia honetan alkarturik gagozanon alde: gure parrokiak sinodo erara eraiki dagiguzan, pastoral juntak eta batzarrak bultzatuz.  Eskatu deiogun Jaunari.


Azaroa: Famili Meza solidarioa: gure herria maite dogu, ogia eta bakea herri guztientzat


Familia talde handi bat batu gara gaur, Gernikaldeko hamaika herrietatik etorrita, gure fedea ospatzeko. Eguraldi onak eta giro ezin hobeak lagundu deusku egun hau ospatzen Ume solidarioaren egunegaz batera.

Jaunaren Hitza, kantak, partxisa.


Senegalen jaiotako Gissellek kontatu deusku hango umeen egoerea. Ez da izan kasualidadea. Aurten Ume Solidarioan batu dana, Seneglaeko umeen alde izango dalako.

Meza ostean, txistuen alaitasunagaz eta kale jiran plazra joan gara azokan parte hartzeko.



Misa Familiar Solidaria: Amamos nuestro país, pan y paz para todos los pueblos

Un nutrido grupo de familias nos hemos unido hoy, procedentes de muchos pueblos de Gernikaldea, para celebrar nuestra fe. El buen tiempo y el inmejorable ambiente nos han ayudado a celebrar este Día del Niño Solidario.

La Palabra del Señor, las canciones, el parchís...

Gisselle, nacida en Senegal, nos ha narrado la situación de los niños de Senegal. No ha sido casualidad. Lo que se ha recaudado este año en Ume Solidarioa, estará a favor de los niños de Senegal.

Tras la misa, con la alegría de la música del txistu, hemos acudido en kale jira a la plaza para participar en la feria.

Gogoeta

Danok bizi gara herri baten, bardin da handia zein txikia izan. Jesus ere herri baten hazi zan eta hortik dauka bere ezizena: Jesus Nazaretekoa. Guk ere gure herria ezagutu eta maitatu behar dogu, gurea dalako, ez onena dalako. Jesus ere herri txiki batekoa zan eta gauza handiak egin zituan.

 Guk ere gure herrian bakea zabaldu daikegu. Eta zelan badiran familia asko arazoekin, daukaguna banatzen ere ikasi behar dogu: Jatekoa ez bota eskolan edo etxean, gauzak aprobetxatu eta ez ibili beti eskatzen. Eta daukagun apur horretatik zeozer konpartitu.

 Kanta bat:

 Herrian bakea zabaldu. Danontzat ogia banandu!

 

Ebanjelioa:

 

Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion:

–Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zuten hura aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.

Natanaelek esan zion:

–Ezer onik atera ote daiteke Nazaretetik?

Felipek erantzun zion:

–Etorri eta ikusi.  Jn 1, 45-46

 




Famili Meza Urria: goazen, jarri bidean lagunakaz

El parchis tiene los cuatro colores de los ejes de nuestro Plan Diocesano de evangelización: S ervir/zerbitzua (gorria); comunidad/alkartea (horia); anunciar/iragarria (orlegia) eta celebrar/ospatu (urdina). El parchis es un camino en grupo, todas las fichas se ayudan hasta llegar al centro. Jesús, el faro que ilumina nuestro camino, él es el centro, helmuga, meta. Goazen! Jarri bidean! Nora? En la parroquia de San Bartolomé Errenteria un grupo de familias se han puesto en camino.

Familia meza honetan partxisaren irudia, Itsasargia eta txalupa ikus ditzakegu sinbolo moduan.  Partxisa, bidea da, gure eguneroko bizitza eta partxisaren helmugan Itsasargia dugu. Beraz, gutariko bakoitza, eguneroko bizitzan aurrera egiten ahalegintzen gara, batzuetan arin, puntu handiak atarata partxisean bezala ta beste batzuetan astiro, fitxa jan doskuelako… Baina guk bakarrik ezin dugu aurrera egin. Bata bestearen laguntza behar dugu, lagunak edukitzea ezinbestekoa da. Lagun artean eta alkartean gauzak hobeto egiten direlako.

Beraz, gaurko Ebanjelioak dinoskun moduan, partxiseko Itsasargira heltzeko, Jesusek bere taldekoak izatera gonbidatzen gaitu, alkartea eratzera eta bere Barri Ona mundu guztian zabaltzera. Gaur, Domund egun honetan, misioak ditugu gogoan eta Jaunak, “Bidera irten eta aurkitutako lagun guztiak gonbidatzera” animatzen gaitu. Gu ere Jesusen antzera, arrantzale misiolari eskuzabalak izan gaitezala, goazen lekura Jesusen Argia eramanez.

Goazen ba! Jarri bidean! Eta izan gaitezen misiolari gogotsu abestuz.




ESKAINTZAK:

Sarea: Sare honen bitartez bakoitzak ditugun birtute edo gaitasunak eskaintzen dizkizugu Jauna. Izan gaitezala, Jesusen antzera, errukior eta bihotz-onekoak. Goazen lekuan, giro ona sortu dagigula, denok anai-arrebak izanik, norgehiagokak baztertuz eta batasuna sortuz.

Farola: Itsasargia Jesus den bezala, guk ere gure farola aurkezten dizugu Jauna, bere argitasunaz argitu ditzagun gure lanak, gure ingurukoak, gure hartu-emonak…eta misiolariak izan gaitezen goazen lekura Zure Argia eramanez.

Ogia eta ardoak

ESKARIAK:

- Eleizearen alde: kristo lez misiolari izanda, munduko gizon eta emakume guztiok besteen zerbitzura egon gaitezen. Eskatu deiogun Jaunari.

- Misiolarien alde. Lehenengo misiolari bihurtu zan Mariak lez, berandu baino lehen jo daigun behartsuengana eta Jesusen deiari erantzun deiogun, misino-bokazinoak gehitzea eskatuz.  Eskatu deiogun Jaunari.

- Gaur hemen bildu garen guztion alde, guztiok misiolari on moduan bidean jar gaitezen eta  Itsasargiak lagunduta, gure inguruan Jesusen Barri Ona zabaldu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.





 Katekesian dagozan familientzat, katekesia egin daben familientzat, edozein familia eta eliztarrentzat. Ondo etorri. Jarri bidean! Ospatu Jainkoaren maitasuna, Ospatu gure arteko maitasuna.

Para las familias que andan en catequesis. Para las familias que terminaron la catequeis. Para chavales, padres y abuelos.  Para todas las familias y feligreses. Celebrar el amor de Dios y celebrar el amor mutuo.

Domingo 20 de Octubre, 12:00 San Bartolome Martzede parrokian. Erdu! 




Para las familias que andan en catequesis. Para las familias que terminaron la catequeis. Para chavales, padres y abuelos.  Para todas las familias y feligreses. Celebrar el amor de Dios y celebrar el amor mutuo.

Domingo 15 de Noviembre, 12:00 San Bartolome Martzede parrokian. Erdu! 


No hay comentarios: