Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
HIRUTASUN
GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - A
Klausurako
Bizierako Ordenen Eguna: «Itxaropena sortu»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur: Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.
Seme eta alaba lez sortzen
gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz
mundura bialtzen gaituan Maitasuna.
Gaur baita, klausurako biziera aukeratu dabenak gogoratuko
doguz. Esker onez ospatu daigun bokazino hau eta euren alde otoitz egin daigun.
Eskerrak emon daiguzan, itxaropenezko biziera honengaitik eta egin daigun
otoitz itxaropenaren iturri hori egunez egun gure artean hazi daiten.
Fede-alkarte hau osotzen dogunok, Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago Jaungoikoaren misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu deuskun maitasuna.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
- Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 34, 4b-6. 8-9:
Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak deuskun maitasunaren historia da.
Erantzun-Salmoa: Dn. 3, 52...
Jainkoa goratu, esker ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.
"Aintza ta gorespen Zuri gizaldietan"
2 Kor 13, 11-13:
San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.
Jn 3, 16-18:
Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe ikusten dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea eta poza agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun "Aleluia".
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
Ezbardin izan arren
bat etorkizuna,
bestearen aldea
argitzen deuskuna,
gure banaketaren
zu zara jostuna
Espiritu santua
lortu batasuna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:
- Eleizaren alde. Maitasun, parkamen, senidetasun eta bakean betierekoa dan Jainkoaren etenbako agerpen izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
- Lanean, otoitzean eta kontenplazioan bizi diranen alde. Klausuran bizi diranak itxaropen-iturri izan daitezan eta otoitzean oinarritutako fedetik Eleizaren sinodo-seneko bidean lagundu daien. Eskatu deiogun Jaunari.- Herri eta erakundeetako agintarien alde. Gobernu eta erakundeetako arduradunek zuzentasuna eta bakea sustatu daien gizabanakoen eta herrien artean eta beharrizanean dagozanez arduratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkartu garanon alde, bizi dogun egoeran aurrera egin dagigun. Hirutasun Deunak bultzatu gagizala alkar maitatzen eta batez ere beharrizanean aurkitzen diranei gure laguntza eskeintzen. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, zure Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA: Datorren domekan Caritasen kanpaina
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia amaitu dogu, eta, hasieran esan dogun
lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez, maitasun
horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez”
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - A
Jornada
de la Vida Consagrada Contemplativa: «Generar esperanza»
SARRERAKO OHARKIZUN
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur: Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.
Seme eta alaba lez sortzen
gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz
mundura bialtzen gaituan Maitasuna.
Hoy recordamos a quienes en la Iglesia han sido llamados a la vida
consagrada contemplativa. Pedimos por tantos hermanos y hermanas
nuestras que viven, oran y misionan en
monasterios. Agradecemos sus vidas entregadas, en el silencio habitado
de cada monasterio, casa de esperanza y lugar de acogida.
Fede-alkarte hau osotzen dogunok, Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago Jaungoikoaren misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu deuskun maitasuna.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
- Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 34, 4b-6. 8-9:
Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak deuskun maitasunaren historia da.
Dios es amor, misericordia y ternura. No ez juez sino
Padre. Ante Él sólo cabe una actitud: confianza.
Erantzun-Salmoa: Dn. 3, 52...
Jainkoa goratu, esker ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.
Nos unimos en esta oración al cántico de los tres jóvenes
que alaban y bendicen a Dios.
"Aintza ta gorespen Zuri gizaldietan"
2 Kor 13, 11-13:
San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure
alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.
Vivir en Dios Padre, Hijo y Espíritu debe reflejarse en
la paz, la alegría, el amor. Somos hermanos, una vida común nos une. ¿ Son nuestras asambleas, nuestras eucaristías
signos de esta realidad. ?
Jn 3, 16-18:
Dios no está lejos, El se ha
hecho por amor nuestro prójimo. El no habita en la lejanía, está en nuestro
corazón; su vida es nuestra vida. Somos los elegidos, no por nuestros méritos,
sino por amor, para ser su familia.
Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe
ikusten dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea
eta poza agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun "Aleluia".
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
Ezbardin izan arren
bat etorkizuna,
bestearen aldea
argitzen deuskuna,
gure banaketaren
zu zara jostuna
Espiritu santua
lortu batasuna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:
- Eleizaren alde. Maitasun, parkamen, senidetasun eta bakean betierekoa dan Jainkoaren etenbako agerpen izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Para que los hermanos y hermanas
que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa, con su oración y
ofrenda de su vida, sean fuente de esperanza y desde su fe orante, sostengan y
acompañen el camino sinodal de la Iglesia.
Eskatu deiogun Jaunari.
- Para que las autoridades de los gobiernos e instituciones busquen la justicia y la paz entre las personas y los pueblos y atiendan a quienes pasan más necesidad. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkartu garanon alde, bizi dogun egoeran aurrera egin dagigun. Hirutasun Deunak bultzatu gagizala alkar maitatzen eta batez ere beharrizanean aurkitzen diranei gure laguntza eskeintzen. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, zure Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
AVISO: El próximo domingo es la campaña de Cáritas
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
Nuestra vida cristiana debe ser expresión del misterio
que hoy hemos celebrado. Somos la gran
familia y Dios es comunicación y comunicación de
Amor.
"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez”



No hay comentarios:
Publicar un comentario