Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 21 de marzo de 2023

Garizumako 5. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  


                                


 

                                             GARIZUMAKO V. DOMEKEA - A

Jesusegaz   HOBE    ELKARTEA

Caritasen kanpaina “Zaindu, eskutik heldu. Cultiva cuidados”

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren eguna, kristau-alkarte honetan ospatzeko asmoz etorri zareen guztioi:

            Gaurko ospakizunean, Lazaroren biztueraren pasarte biziaz berba egingo jaku eta bizia eta berbizkundea bizitzera deituko. Jesus heriotza baino indartsuagoa da; bizia emonez, eta ugari emon be, heltzen da bere bizitzaren azkenera.

            Caritasek baita, gaur gogoratzen deusku:  zaintza alde batera izten dauan bizimoduaren ondorioak larriak dirala: pobretasun handia, desbardintasuna, gizarte bazterketa, ingurumen-arazo larriak… Horren aurrean, zaindu behar doguzala dinosku: gertukoak eta urrinekoak zaindu,  gure barnekotasuna eta bizi-sena zaindu, gure ingurua zaindu…

            Aldi berean, garizuma honetan darabilgun gaia: Jesusegaz HOBE, azkenengo hizkia E Elkartea dogu. Elkarte honetan, Jesus gure erdian jartzen badogu, ziur BERAGAZ  HOBETO izango dala gure ELKARTE  BIZITZA, gure alkarrenganako, gure ingurumenarekiko konpromisoa.

           

             Eukaristi honetan, ohartu gaitezan Jesusengan emoten jakun BIZITZAZ eta eskertu daigun dohai hau.

 

Abestia:


HITZAREN LITURGIA

 

Ez 37, 12‑14:

 

            Israeldarrak atzerrian aurkitzen dira sufritzen, herri lez hilten..., bizia dan Jaungoikoagandik urrundu diralako. Jaungoikoak euren lurraldera eroango ditu barriro; bere Espiritua emongo deutse eta biziko dira.

 

Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa 

 

            Kristau alkarteak, bere pekatua ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela

 

"Jaunagan dago errukia..."

 

 

 

Erm 8, 8‑11:

 

            Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.

 

Jn 11, 1‑45:

 

            Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.

 

             "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 Homili ondoren

 

Beti ura barria

iturri zaharra

bertan otoitza, kanta,

eme eta harra.

Alkartean ibiliz, 

danok plan bakarra

haren deia jarraituz

dagigun batzarra.

 

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:

 

- Elizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan  Kristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Caritasen alde. Etenbarik eskatu deigula gure bizimodu eta kontsumoan aldaketa txiki eta esanguratsuak egitea, legamiaren antzera, eraldaketa handiagoen sustatzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Egoera larrian bizi diran guztien alde: nondik bizi ez daukenak, gaixoak, drogazaleak,              espetxeratuak, gorrotoaren edo bildurraren menpean bizi diranak...  euren ezbeharrean             lagun onak hurrean ikusi dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Eukaristia honetan parte hartzen gagozan guztion alde:  gure bizitzan Kristori jarraitzeak,  dakarren bizikera barria gozatu dagigun eta Beragan emoten jakun BIZITZA eskertu, jakinik Jesusegaz hobeto egingo dogula gure ibilbidea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

 

DIRU BATZEARI OHARRA

            Gogoratu, gaur batzen dan dirua, Caritasen bidez, beharrizanean dagozenei bideratuko dala. Eskerrik asko.


 JAUNARTZE OSTEKO ISILTASUNEAN

Jainko ahalguztiduna,

mundu osoan eta izakirik txikienengan zagozana.

Dan guztia zeure samurtasunaz inguratzen dozuna,

isuri gure gainera zure maitasunaren indarra,

bizia eta edertasuna zaindu daiguzan.

Bete gaizuz bakeaz, neba-arreba lez bizi gaitezan inor kaltetu barik.

Behartsuen Jainkoa, lagundu eiguzu zure begietara

hain baliagarri diran mundu honetako baztertu eta ahaztuak askatzen.

Sendatu gure bizitzak, munduaren babesle izan gaitezan

eta ez harrapakari,  edertasuna erein daigun eta ez kutsadura eta suntsiketa.

Ikutu behartsuen eta lurraren kontura bakarrik irabaziak bilatzen dabezanen bihotzak

Ezagutu daigula gauza bakotxaren balioa,

begietsi daigula miresmenez,

zure argi infiniturako bidean izaki guztiakaz bat eginda gagozala autortu daigula.

Eskerrik asko gugaz zagozalako egunez egun.

Adore emon, arren, zuzentasun, maitasun eta bakearen aldeko borrokan.                                                                                                       Frantzisko Aita Santua

 

 Oharra

Martxoak 29 marzo, eguaztena/miércoles. Otoitzaldia/Oración. Gernikako Andra Mari parrokiko kapilan, 19:30.

AZKEN AGURRA

 

            Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.







 
                                         

GARIZUMAKO V. DOMEKEA – A

Jesusegaz   HOBE    ELKARTEA

Campaña de Cáritas – Cultivar cuidados

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren eguna, kristau-alkarte honetan ospatzeko asmoz etorri zareen guztioi:

            Gaurko ospakizunean, Lazaroren biztueraren pasarte biziaz berba egingo jaku eta bizia eta berbizkundea bizitzera deituko. Jesus heriotza baino indartsuagoa da; bizia emonez, eta ugari emon be, heltzen da bere bizitzaren azkenera.

            Cáritas, hoy nos invita a luchar contra la pobreza, la desigualdad, la exclusión social. Los graves problemas ambientales son consecuencias de un estilo de vida que se ha olvidado del cuidado como eje fundamental para la sostenibilidad de la propia vida. Es la invitación a cultivar cuidados: cuidar de las persona cercanas y lejanas,  cuidar nuestra interioridad y sentido vital, cuidar el mundo que nos rodea.

            Aldi berean, garizuma honetan darabilgun gaia: Jesusegaz HOBE, azkenengo hizkia E, Elkartea dogu. Elkarte honetan, Jesus gure erdian jartzen badogu, ziur BERAGAZ  HOBETO izango dala gure alkarte-bizitza, gure alkarrenganako, gure ingurumenarekiko konpromisoa.

           

             Eukaristi honetan, ohartu gaitezan Jesusengan emoten jakun BIZITZAZ eta eskertu daigun dohai hau.

 

Abestia:

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ez 37, 12‑14:

            Israeldarrak atzerrian aurkitzen dira sufritzen, herri lez hilten..., bizia dan Jaungoikoagandik urrundu diralako. Jaungoikoak euren lurraldera eroango ditu barriro; bere Espiritua emongo deutse eta biziko dira.

 

            Israel en el desierto, era como un pueblo muerto; pero Dios les ofrece la vida. La Iglesia pueblo de Dios, a pesar de todos los males, revive siempre por el Espíritu de Jesús.

 

Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa 

            Kristau alkarteak, bere pekatua ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela

 

            La bondad con que Dios perdonó a su pueblo en el destierro, da una gran confianza a todos los que sufren por su culpa. Es un grito de arrepentimiento y un grito de esperanza.

"Jaunagan dago errukia..."

Erm 8, 8‑11:

 

            Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.

 

            El Espíritu de Dios está en nuestra vida. Es un don que debe llenar toda nuestra vida y debemos comunicarlo a todos.

 

Jn 11, 1‑45:

 

            Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.

            Jesús es el enviado de Dios; El es la Resurrección y la Vida. La esperanza es posible, porque confiamos en Dios Padre, fuente de la vida.

 

             "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 

Homili ondoren

 

Beti ura barria

iturri zaharra

bertan otoitza, kanta,

eme eta harra.

Alkartean ibiliz, 

danok plan bakarra

haren deia jarraituz

dagigun batzarra.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:

 

- Elizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan   Kristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Caritasen alde. Etenbarik eskatu deigula gure bizimodu eta kontsumoan aldaketa txiki eta esanguratsuak egitea, legamiaren antzera, eraldaketa handiagoen sustatzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Que los pueblos se empeñen en organizar la economía de forma que no produzca una realidad de exclusión social y desigualdad, dejando de garantizar los derechos fundamentales de las personas y de los pueblos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Para que Jesús sea el centro en esta comunidad parroquial y desde Él seamos trasmisores de vida, de paz, amor y esperanza.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

 

 

 

 

ANTES DE LA COLECTA

La colecta de hoy será destinada a Cáritas. Gracias por vuestra aportación

 

 

EN EL SILENCIO DESPUÉS DE LA COMUNIÓN

Dios omnipotente,

que estás presente en todo el universo

y en la más pequeña de tus criaturas.

Tú, que rodeas con tu ternura todo lo que existe,

derrama en nosotros la fuerza de tu amor

para que cuidemos la vida y la belleza.

Inúndanos de paz, para que vivamos como hermanos y hermanas

sin dañar a nadie.

Dios de los pobres, ayúdanos a rescatar a los abandonados

y olvidados de esta tierra que tanto valen a tus ojos.

Sana nuestras vidas, para que seamos protectores del mundo

y no depredadores, para que sembremos hermosura

y no contaminación y destrucción.

Toca los corazones de los que buscan solo beneficios

a costa de los pobres y de la tierra

Enséñanos a descubrir el valor de cada cosa,

a contemplar admirados, a reconocer que estamos profundamente unidos

con todas las criaturas en nuestro camino hacia tu luz infinita.

Gracias porque estás con nosotros todos los días.

Aliéntanos, por favor, en nuestra lucha por la justicia, el amor y la paz.                                                                                                                                                   Papa Francisco

 

 OHARRA

Martxoak 29 marzo, eguaztena/miércoles. Otoitzaldia/Oración. Gernikako Andra Mari parrokiko kapilan, 19:30.

AZKEN AGURRA

 

            Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.

             Que nuestras relaciones sean fraternales, que hagamos la vida más fácil, más agradable a nuestros hermanos y que la esperanza de la vida eterna nos de fuerza para caminar haciendo el bien.           







GARIZUMAKO V. DOMEKEA

Neure espiritua ezarriko dot zuekan,
eta bizibarrituko zaree.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 37, 12-14)

            Honan berba egiten dau Jaunak: «Neuk edegiko ditut zuen hilobiak, atararazoko zaituet zuen hilobietatik, nire herri, eta Israelgo lurraldera eroango.
            Eta zuen hilobiak edegi eta horreetatik atararazoko zaituedanean, nire herri, orduan jakingo dozue Neu nazala Jauna. Neure espiritua ezarriko dot zuekan, eta bizibarrituko zaree. Zeuen lurraldean ezarriko zaituet, eta jakingo dozue, Nik, Jaun honek, esandakoa bete egiten dodala». Holan dino Jaunak.




Erantzun-salmoa Sal 129, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8.

Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna.

      Barru‑barrutik Zeuri dagitsut oihu, Jauna,
entzun, Jauna, nire deadarra.
Begoz adi zure belarriak, nire oihu‑eskarira.

      Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutik, Jauna?
Baina parkamena Zeugan daukazu, Israel‑en Jainko,
Zu begirunez zerbidu zaiguzan.

      Jaunagan itxaroten nago,
nire barrua Haren hitzaren zain dago.
Gau‑mutila goiz‑argiaren zain dago:
nire gogoa Jaunaren zainago.

      Gau‑mutila goiz‑argiaren zain dago
Israel Jaunaren zain holan bego.
Jaunagan dago errukia, Beragan askatasun ugaria.
Berak utziko dau Israel askaturik, egin dituan hoben guztietatik.







Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua
zuekan bizi da.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 8, 8-11)

            Senideok: Grina txarren menpean bizi diranak ezin izan gogoko Jainkoari. Zuek, ostera, ez zaree grina txarren menpean bizi, Espirituaren menpean baino Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta.
            Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena. Kristo zuekan baldin badago, barriz, gorputza pekatuagaitik hilik egon arren, espirituak badau bizia Jainkoaren salbamen-indarrari esker. Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hilen artetik biztu ebanak berak biziarazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan Espirituaren bitartez.


.

Neu naz biztuerea eta bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 11, 1-45)

            Aldi haretan, [gizon bat, Lazaro izenekoa, gaixo egoan. Betaniakoa zan, Maria eta honen ahizta Martaren herrikoa. (Maria hau —gaixo egoan Lazaroren arrebea— Jesus ukenduz igurtzi eta oinak bere ule-adatsez xukatu eutsozana zan)]. Lazaroren arreba biek albiste hau bialdu eutsoen Jesusi: «Jauna, zure adiskidea gaixorik dago». Jesusek, hori entzutean, esan eban: «Gaitz hau ez da hilteko gaitza, Jainkoaren aintza azaltzeko baino, gaitz honen bidez Jainkoaren Semearen aintza azaldu daiten».
            Jesusek oso adiskide zituan Marta, honen ahiztea eta Lazaro. Hau gaixorik egoala jakinda ere, egoan lekuan gelditu zan Jesus beste egun bitan. Ondoren, esan eutsen ikasleei: «Goazen barriro ere Judeara».
            [Ikasleek esan eutsoen: «Maisu, oraintsu juduek harrika egin gura eutsuen, eta hara joan behar al dozu barriro?» Jesusek erantzun eutsen: «Ez al ditu egunak hamabi ordu? Egunez dabilenak ez dau estropezu egiten, eguzkiak argitzen deutso-eta bidea; gauez dabilenak, ostera, estropezu egiten dau, argirik ez dau-eta». Eta jarraitu eban: «Lazaro gure adiskidea lo dago; baina banoa esnatzera».
            Ikasleek esan eutsoen: «Jauna, lo badago, osatuko da». (Jesusek Lazaroren heriotzaz esan eban hori; baina ikasleek ohiko loaz ziharduala uste eben).
            Orduan, Jesusek garbi esan eutsen: «Lazaro hil egin da eta pozten naz han ez izanaz, zuen onerako izango da-eta, holan sinistu dagizuen. Goazen, bada, haren etxera». Tomasek, Bikia eritzonak, esan eutsen ikaskideei: «Goazen gu ere, Beragaz hiltera».]
            Jesus heldu zanean, ordurako lau egun eroiazan Lazarok hilobian. [Betania hurrrean dago Jerusalemdik, hiru bat kilometrora. Eta judu asko etorri zan Marta eta Mariagana, nebeagaitik doluminak emotera.]
            Martak, Jesus etorrela entzun orduko, bidera urten eutson; Maria, barriz, etxean gelditu zan. Martak esan eutson Jesusi: «Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo. Halan ere, badakit eskatu deiozun guztia emongo deutsula Jainkoak».
            Jesusek erantzun eutson: «Biztuko da zure nebea». Eta Martak: «Badakit biztuko dala azken egunean, hildakoen biztuerakoan».
            Jesusek esan eutson orduan: «Neu naz biztuerea eta bizia; Nigan sinisten dauana, hilda ere, biziko da, eta bizi dana, Nigan sinisten badau, ez da betiko hilgo. Sinisten al dozu hori?» Martak erantzun eutson: «Bai, Jauna, sinisten dot Zeu zareala Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortekoa zana».
            [Ondoren, bere ahizta Mariari deitzera joan zan Marta, eta esan eutson isilka: «Maisua hemen dago eta dei egiten deutsu». Hori entzutean, bat-batean jagi eta Jesusegana joan zan. Jesus artean herrian sartu barik egoan, Martak topatu eban lekuan bertan. Etxean Mariari nahigabean laguntzen egozan juduek, harek bat-batean jagi eta urten egin ebala ikustean, jarraitu egin eutsoen, negar egitera hilobira joialakoan.
            Mariak, Jesus egoan tokira heltzean, ikusi ebaneko, oinetan ahuspez jarri eta esan eutson: «Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo».]
            Maria eta haregaz etorritako juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin eutson Jesusi eta, zehatz hunkiturik, itaundu eban: «Non ipini dozue?» Erantzun eutsoen: «Jauna, zatoz eta ikusi». Jesusek negarrari emon eutson.
            Han egozan juduek esan eben: «Begiratu zein maitea eban!» Baina hareetariko batzuek esan eben: «Itsuari begiak edegi eutsozan Honek, ez al eikean hau hiltea galarazo?»
            Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurreratu zan. Haitzuloa zan, harlauzaz estalduta. Jesusek esan eban: «Kendu harlauzea!»
            Hildakoaren arreba Martak esan eutson: «Jauna, kiratsa botako dau, lau egun baditu-eta». Jesusek erantzun eutson: «Ez al deutsut esan, sinisten badozu Jainkoaren aintza ikusiko dozula?»
            Kendu eben, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan eban: «Aita, eskerrak Zuri, entzun deustazulako. Nik badakit beti entzuten deustazuna; baina inguruan dodan jenteagaitik dinot, Zuk bialdu nozula sinistu dagien».
            Hau esanda, oihu egin eban sakon: «Lazaro, zatoz kanpora!» Eta hildakoak urten egin eban. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapiz estalduta zituan. Jesusek esan eutsen: «Askatu egizue eta itzi joaten».
            Jesusek egina ikusi ebenean, Maria ikustera joandako judu askok sinistu eban Haregan.



 


No hay comentarios: