Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 12 de marzo de 2023

Garizumako kubo magikoa: Jesusegaz HOBE!

 


Gernikaldeko Kosnoaga taldekoak beste buelta bat emon deutsie atzo gure kubo magikoari. Kuboa egin eta hitz bakoitzari lotuta konpromiso txiki bat hartu. Hona adibidea!


Jolas hau katekesian, ikastetxean, ikastolan edo etxean egiteko jolasa da. Ume bakoitzak plantila bat eukiko dau eta katekistak, andereñok edo gurasoak Markosen ebanjelioa. Jesusen bizitzan egun bat zelakoa zan ikusiko dogu eta ea guk eta gura taldeak, ikasgelak edo familiak zer egin daikegun Jesusen antzeko izateko Garizuma honetan.

Jesus ikusten dogu bere herriko sinagogan (parrokian) eta mendian otoitzean (Mk 1,21.35). Zer egin behar dot nik holakoa izateko? Ez daigun ahaztu, Otoitzaren eta ospakizunaren O bat jarri dogu kuboan. Ondo? Aurrera ba! Abestu daigun zortziko txiki hori, otoitzari buruzkoa. Gura badogu doinua aldatuz. Youtuben daukagu: https://youtu.be/l8tGLhqwpGQ

Aurrera! Zer egiten dau Jesusek? Barri Ona, ebanjelioa, Hitza iragarri, zabaldu (Mk 1,22.38). Zer egingo dot nik? Eta katekesi taldeak, ikasgelak edo familiak? Garizuman ez ahaztuteko hau, kuboaren beste alde baten H handi bat daukagu. Zortzikoa be bai kantatzeko.

San Pedroren emaztearen ama (amagiñarreba) gaixorik dago. Beste gaixo asko dago. Jesusek lagundu egiten dautsie. Gaur egun ere lagun asko dago sufritzen. Caritasek laguntzen deutsie. Eta nik? Eta nire taldeak? Zeozer egin geinke? B handi batek behartsuak eta baztertuak gogoratzen deuskuez. Eta kantatzen dogun zortzikoak ere bai.

Gitxi falta jaku. Jesus ez da super man. Ez dabil bakarka. Lagunak deitu, taldea osatu, alkarregaz ibili (Mk 1,16-20.36). Zu ere Jesusen taldekoa zara. Elkartean gara Eliza. E handi bat dauka gure garizumako kuboak. Jesusek legez, guk be bide hau taldean egin dogu.  Abestu daigun azken zortzikoa! Osatu daigun kuboa!

Hartu dodazan konpromisoak, zeregin edo betebeharrak, papertxo baten idatzi eta sartu kubo barruan, alde guztiak itsasi aurretik. Hortxe egongo dira garizuma guztian. Eta zure katekista, irakasle edo gurasoak konforme badagoz, bialdu kuboaren argazkia bikario5@bizkeliza.org helbidera. Zure izena eta herria ahaztu barik gero!

Jesusegaz HOBE! Horixe da garizumea. Horixe dinosku kuboak. Egin dogu gurea? Eroan daigun famili mezatara. Emon beste bat aititari edo amamari. Egin zure argazki bat, kuboa eskuan, eta konpartitu zure parrokian, ikastetxean, familian. Ez ahaztu. Garizuman eta beti, Jesusegaz hobe!



 


No hay comentarios: