Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 18 de marzo de 2023

Gazte topaketea Gernikan zapatuan: Jesusegaz HOBE!

 



400 gazte eta gaztetxo inguru batu dira zapatuan Gernikan “Jesusegaz HOBE!” lemapean. Cerca de 400 jóvenes se han reunido este sábado en Gernika bajo el lema “MEJOR con Jesús!”


10:30etan mezea ospatu da Andra Mari parrokia gaztez beterik. Joseba Segura gotzaina izan da mezaburu. Bertan izan dira Lea-Artibai, Ermua-Elorrio, Durango, Zornotza, Arrigorriaga, Galdakao eta Gernikako parrokia taldeak. Baita Durango, Galdakao, Arrigorriaga, Mungia eta Getxoko eskaut taldeak.

Meza ostean, adinaren arabera, gazte batzuk Mertzede Ikastetxean batu diran bitartean, beste batzuk San Fidel Ikastolan alkartu dira. Jolas pedagogikoak erabiliz atoan joan da goiza.


 Bazkaria San Fideleko polikiroldegian izan da. Argazkian Gernikako Kosnoaga taldeko gaztetxo batzuk indarrak hartzen. Zertarako?

Gero dantzak eta erromeria (hobe esanda eromeria) barruan, eta kanpoan jolasak.

Dana garbitu, agur eskauta eta datorren ustera arte! Non izango da? Ezetz igerri!

Eskerrik asko monitore guztiei eta, batez ere, Bikaritza mailako XVII. topaketa hau prestau daben guztiei!




 

No hay comentarios: