Jose Angel Agirre Camerundik

jueves, 9 de marzo de 2023

Bermeoko Santa Eufemia eta Santa Mariako Pastoral Batzordea beharrean


 Bermeoko Santa Eufemia  eta Santa Mariako Pastoral Batzordea batu da atzo, martxoaren 8an, bikario eta guztiz. 

Iazko diru kontuen argitasunak zabaldu ziran. Eta lan potoloa izan zan Elementos para un proyecto de pastotal en la UP Bermeo-Mundaka(2015) gogoratzea.

Kideak bat etorri ziran landu zan agiria baliagarria dala, Bermeoko Elizaren alde lan egiteko gogotsu dagozala. Horretarako Pastoral Batzordea osatzea ona litzatekela, Parrokia bakoitzari bere nortasuna kendu barik.

Alkarrean daukazien puntuetan lan egitea beharrezkoa ikusten zan, ezbardintasunak konpontzen joateko, batasuna lortzeko.

Bikario barria ezagutzeko aukerea be izan eben, eta beste puntu batzuk ere jorratu ziran, giro ezin hobean, ia ordu biko batzar baten.

Eskerrik asko guztioi! 

No hay comentarios: