GAU DESBERDIN BAT
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Eguberri-jaiak sekretu bat du bere baitan; zoritxarrez, data horretan «zerbait», zehazki zer den jakin gabe, ospatzen dutenek ezagutzen ez duten sekretu bat. Ezin susmatu dute ezen Eguberriak eskaintzen digula gakoa geure existentziaren azken misterioa argitzeko.








