Zoriontasunak

viernes, 12 de junio de 2015

Arratia, de rogativa a Urkiola



El tema de la rogativa: La mujer en la Iglesia: un camino por recorrer (Papa Francisco). También se inaugurará  el PR-BI 1 que une Zeanuri y Urkiola

miércoles, 10 de junio de 2015

945 euro Peruko umeen alde Arratiako umeak

Aspaldiko ohitura da Arratiako parrokia batzutan, lehen aldiz eukaristia ospatzen daben umeek alkartasunezko ezaugarri bat eukitea munduko umeen alde. Aurten Areatza, Igorre eta Zeanuriko umeek 945 euro batu eta Perura bialdu dabez.

lunes, 8 de junio de 2015

Hazi Txikiak Pequeñas semillas: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Albiste txarrek itorik bizi gara. Irratiak eta telebistak, albiste-emaileek eta erreportariek albiste-piloa botatzen digute gainera: gorrotoa dela, gerla, gosea eta indarkeria dela, eskandalu handiak eta txikiak direla. «Sentsazionalismoaren saltzaileek» ez dute aurkitzen nonbait gauza jatorragorik gure planeta honetan.

jueves, 4 de junio de 2015

Karidade Eguna 2015 bertsotan

Kepa Intxausti bertsolari igorreztarrak bertsook bialdu deuskuz aurtengo Gorpuzti edo Karidade Eguna girotzeko:

Emon ta hartu, hartu ta emon     
Beharrizanen katea
Holakoetan erakusten da
Dekogun borondatea

miércoles, 3 de junio de 2015

Igorre & Zeanuri: iKusi arTe KT 2014/2015

Txokolate beroa ondo sartu da Igorreko KTri aurtengoz agur esateko. Zeanurin be jolas eta jai giroan, merendola ederraz amaitu eben 2014/15 KT jardunaldia. Orain botak preparatu eta errogatibarako prest, herriko jaiak, San Inazio Gorbeian.... badagoz aukerak udan be KTn landutakoa ez ahaztuteko. Hona argazki batzuk...

martes, 2 de junio de 2015

Igorre Fiestas de San Antonio 2015

Badatoz Igorreko San Antonio Jaiak 2015. Prebisioak betetan badira, aurten mezea bere ermitean ospatu ahal izango dogu, ekainaren (bagilaren) 13an, zapatua, 12:30etan. Igorreko Udala arduratu da ermitea txukuntzeaz (barrukaldea pintatu, ateko eta sarrerako burdinak, kristalak, kanpokaldea, presbiterioa...). Eleiztarrek auzolanean garbitu eta txukundu beharko dogu dana beharginak euren beharra amaitu ostean.

Emile Larre hil da, liturgia euskalduntzen maisua

Emile Larre abadea hil da. Gaur egun liturgia liburuak euskeraz ditugu. Normaltzak emoten dogu. Hobetzeko aukerak be ikusten deutsaguz. Ba aukera horren oinarrian Larre eta hainbat fededun euskaltzaleen lan isila dago. Euretariko bat dogu Emile Larre. Hona beraren gaineko kronikea Bizkaie.biz webgunetik jaso doguna.

lunes, 1 de junio de 2015

Jaunaren afaria La cena del Señor: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ikerketa soziologikoek ezin ukatuzko datuz nabarmentzen dute: mendebaldeko gure elizetako kristauak alde batera uzten ari dira igandeko meza. Ospakizun hori, mendetan barna moldatuz joan den eran, ez da gai haien fedea elikatzeko, ezta Jesusen elkartearekin lotura egiteko ere.