José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ustekabean,
lepradun bat «hurbildu zaio Jesusi».
Legearen arabera, halakoak ezin du izan harremanik inorekin. «Kutsatua» da eta bakan bizi beharra du.
Tenpluan ere ezin sartu da. Nolatan onartuko du Jainkok bere aurrean halako
izaki nazkagarri bat? Bazterturik bizitzea du bere zoria. Hori du legearen
agindua.




