lunes, 9 de febrero de 2015

Jainkoak "kutsatuei" harrera egin Dios acoge a los "impuros": Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ustekabean, lepradun bat «hurbildu zaio Jesusi». Legearen arabera, halakoak ezin du izan harremanik inorekin. «Kutsatua» da eta bakan bizi beharra du. 
Tenpluan ere ezin sartu da. Nolatan onartuko du Jainkok bere aurrean halako izaki nazkagarri bat? Bazterturik bizitzea du bere zoria. Hori du legearen agindua.


Halaz guztiz, lepradun hau, etsirik, ausartu da arau guztiei desafio egitera. Badaki «oker» ari dela. Horregatik jarri da belauniko. Ez da arriskatu Jesusekin aurrez aurre hitz egitera. Lurretik erregutu dio: «Nahi baduzu, garbi nazakezu». Badaki Jesusek senda dezakeela, baina nahi izango ote du? Ausartuko ote da Jesus Jainkoaren izenean ezarria dioten baztertzetik ateratzen?

Harrigarria da lepraduna hurbil ikusteak Jesusi eragin dion zirrara. Ez du nazkarik sentitu, ez du egin atzera. Gizajo haren egoera ikustean «barneraino hunkitu da». Gainez egin dio bihotz-samurtasunak. Nolatan ez du, ba, nahi izango hura garbitzea, babesik txikiena eta mespretxurik handiena jasaten duten bere seme-alabekiko Jainkoak duen errukia bera bizi duelarik?

Duda txikienik gabe, gizon harengana «eskua luzatu» eta garbiek mespretxatzen duten haren narrua ukitu du. Badaki legeak debekatua duela hori egitean eta, keinu horrekin, lepradunak hasia duen lege-haustea baiesten ari dela. Jesusek, ordea, errukia bakarrik du gogoan: «Nahi dut: izan zaitez garbi».

Hona zer nahi duen Jesusengan haragitu den Jainkoak: Aita den aldetik bizi duen errukiaren aurka doazen baztertze guztietatik mundua garbitu. Bazterketak ez dira Jainkoaren gauza, baizik gure legeena, gure erakundeena. Inor marjinatzea ez dator Jainkoagandik, gugandik baizik. Aurrerantzean, denek izan beharko dute kontuan, ezin dela inor baztertu Jesusen izenean.

Inongo kutsaturen aurrean ez nazkatzea esan nahi du Jesusi jarraitzeak. Inongo «bazterturi» gure abegi ona ez ukatzea. Lehenengo gauza, Jesusentzat, sufritzen ari den pertsona da, eta ez araua. Lehentasuna arauari ematea da modurik hoberena mespretxatuen eta ukatuen aurrean Jesusen sentiberatasuna galtzen joateko. Modurik hoberena, errukirik gabe bizitzeko.

Gune gutxitan suma daiteke Jesusen Espiritua babesgabeko prostitutei eta guztiek ahaztuak dituzten hiesdunei sostengua eta adiskidetasuna eskaintzen, eta beren izaera duintasunez ezin bizi duten homosexualak... defenditzen dituzten pertsonen baitan bezala. Jainkoaren bihotzean guztiek dutela lekua gogorarazten digute halakoek.

DIOS ACOGE A LOS «IMPUROS»

José Antonio Pagola

De forma inesperada, un leproso «se acerca a Jesús». Según la ley, no puede entrar en contacto con nadie. Es un «impuro» y ha de vivir aislado. Tampoco puede entrar en el templo. ¿Cómo va a acoger Dios en su presencia a un ser tan repugnante? Su destino es vivir excluido. Así lo establece la ley.

A pesar de todo, este leproso desesperado se atreve a desafiar todas las normas. Sabe que está obrando mal. Por eso se pone de rodillas. No se arriesga a hablar con Jesús de frente. Desde el suelo, le hace esta súplica: «Si quieres, puedes limpiarme». Sabe que Jesús lo puede curar, pero ¿querrá limpiarlo?, ¿se atreverá a sacarlo de la exclusión a la que está sometido en nombre de Dios?

Sorprende la emoción que le produce a Jesús la cercanía del leproso. No se horroriza ni se echa atrás. Ante la situación de aquel pobre hombre, «se conmueve hasta las entrañas». La ternura lo desborda. ¿Cómo no va a querer limpiarlo él, que solo vive movido por la compasión de Dios hacia sus hijos e hijas más indefensos y despreciados?
Sin dudarlo, «extiende la mano» hacia aquel hombre y «toca» su piel despreciada por los puros. Sabe que está prohibido por la ley y que, con este gesto, está reafirmando la trasgresión iniciada por el leproso. Solo lo mueve la compasión: «Quiero: queda limpio».

Esto es lo que quiere el Dios encarnado en Jesús: limpiar el mundo de exclusiones que van contra su compasión de Padre. No es Dios quien excluye, sino nuestras leyes e instituciones. No es Dios quien margina, sino nosotros. En adelante, todos han de tener claro que a nadie se ha de excluir en nombre de Jesús.

Seguirle a él significa no horrorizarnos ante ningún impuro ni impura. No retirar a ningún «excluido» nuestra acogida. Para Jesús, lo primero es la persona que sufre y no la norma. Poner siempre por delante la norma es la mejor manera de ir perdiendo la sensibilidad de Jesús ante los despreciados y rechazados. La mejor manera de vivir sin compasión.

En pocos lugares es más reconocible el Espíritu de Jesús que en esas personas que ofrecen apoyo y amistad gratuita a prostitutas indefensas, que acompañan a enfermos de sida olvidados por todos, que defienden a homosexuales que no pueden vivir dignamente su condición... Ellos nos recuerdan que en el corazón de Dios caben todos.

6 Tiempo Ordinario - B
(Marcos 1,40-45)
15 de febrero 2015


Publicar un comentario