Abenduko izarrak

domingo, 6 de agosto de 2023

Paresi, Busturia: Edurretako Andra Maria

 

Paresiko Edurretako Ama, abuztuak 5

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz. 


Gogoeta eta bertsoak

(Sarrerako oharra): Paresiko Andra Mariaren jaia ospatuko dogu gaur.  Gure auzoak festagaitik bizi dauen giro berezi honetan gatoz Eukaristiara. Mariak gidatu daizala gure urratsak eta lagundu deigula fedearen lekuko izaten.

 

Damu otoitza

. Zu, mundura etorri zarena Mariaren Baietzari esker.

. Zuk, Andre Maria Zuriaren eskutik zure lehen urratsak emoten ikasi zenduanak

. Zuk, Ama lez itxi ginduzuzanak, kurutzearen oinean, Maria, Andra Maria Zuria

 

(Lehen irakurgaiari oharra):

Mariak lurrari mezu barri bat ekartzen deutso: bere herrian bizitzera datorren Jesus da. (Zakarias 2,14-17)

Abestu daigun salmoa danon artean

(Lukas 1, 46-55)

(Ebanjelioari sarrerea)

Mariak Jainkoari begira jartzen gaitu. Ebanjelioa entzun eta bizi hora hor gure zeregina ( Lk 11,27-28)

 

Herri otoitza

. Frantzisko Aita Santuaren eta Joseba gure gotzainaren alde, Jaunak sendotasuna eta asmetea emon deien Elizearen barruko misinoan. Eskatu deiogun Jaunari

. Gure agintariakaitik, gure herria justiziaren eta bakearen bideetatik eroaten asmatu daien. Eskatu deiogun Jaunari

. Gure gizartean premina handiena dabenakaitik: Mariak lez, euren bizitza besteen mesedetan eskaintzen dabenen laguntza eta zerbitzu eskuzabal baten beroa jaso daiela. Eskatu deiogun Jaunari

. Gazteen Munduko Jardunaldian Lisboan parte hartzen ari diran gazteakaitik, beren fedea barritu eta gaur egun Erresumaren lekuko izatera deituak senti daitezan.  Eskatu deiogun Jaunari

. Gure familiakaitik: bizitzaren zentzun kristinauari eutsi eta guraso eta seme-alaben artean sortzen diran arazoak eskuzabaltasunean konpondu daiezala. Eskatu deiogun Jaunari

 

(Agurra):

Paresi eta Busturia osoagaz bat egiten dogu festan, eta fedearen indarrak argitzen jarraitu deigula eskatzen dogu, beti be Mariaren, Edurretako Andra Mariaren, laguntzagaz.

 




Virgen Blanca   5 agosto  

  (Monición de entrada):  Celebramos hoy la fiesta de la Virgen Blanca en nuestra ciudad/pueblo/ermita. Venimos a la Eucaristía en este ambiente especial que vive nuestra ciudad por la fiesta. Que María guíe nuestros pasos y nos ayude a ser testigos de la fe.

 

Acto penitencial

. Tú, que has venido al mundo por el Sí de María, la Virgen Blanca

. Tú, que aprendiste a dar tus primeros pasos de la mano de María, la Virgen Blanca

. Tú, que nos dejaste como Madre, al pie de la cruz, a María, la Virgen Blanca

 

  (Monición a la primera lectura):   María trae un mensaje nuevo a la tierra: es Jesús que viene a habitar en su pueblo.   Zacarías 2, 14-17; 

El salmo responsorial: Lucas 1, 46-55

   (Monición al evangelio):  La visita de María a Isabel simboliza la humildad y entrega de María. No espera que la vengan a visitar: ella se adelanta y saluda a su prima Isabel, ensalzando a Dios.  Lucas 1, 39-47

  

Oración de los fieles

. Por el Papa Francisco y nuestro obispo Joseba, para que el Señor les conceda fortaleza y acierto en su misión dentro de la Iglesia. Roguemos al Señor

. Por nuestras autoridades, para que acierten a llevar nuestro pueblo por las sendas de la justicia y la paz. Roguemos al Señor

. Por los más necesitados de nuestra sociedad: que reciban la ayuda y el calor de un servicio generoso por parte de quienes, como María, consagran su vida en beneficio de los demás. Roguemos al Señor

. Por los jóvenes que participan en Lisboa en la Jornada Mundial de la Juventud, para que renueven su fe y se sientan llamados a ser testigos del Reino en nuestros días, roguemos al Señor

. Por nuestras familias: que mantengan el sentido cristiano de la vida y resuelvan en la generosidad y entrega los problemas que surgen entre padres e hijos. Roguemos al Señor

 

  (Despedida):     Nos unimos a toda nuestra ciudad en fiesta y  pedimos que la fuerza de la fe nos siga iluminando siempre con el apoyo de María, la Virgen Blanca


 



Irakurgaiak

Zakarais 2, 14-17

Jaunak dino:

«Egin poz-oihu, alaitu,

Sion uri eder hori,

Zuen artean bizitzera nator eta.

Egun hatan,

Herri asko alkartuko jataz,

Eta neure herri izango dodaz;

Zuen artean biziko naz».

Orduan jakingo dozu

Jaun ahalguztidunak

Bialdu nauela zuregana.

Jaunak bere ondaretzat

Hartuko dau Juda lur santuan,

Bere aukeratua izango dau

Jerusalem barriro.

Bego isilik izaki oro,

Jauna agirtzean,

Bere bizileku santutik ateratzean!

 

Salmoa Lukas 1,46-55

 

GORA TA GORA, DAUKAK BIHOTZA NIK KANTARI

GORA TA GORA, JAUN ONARI

Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa da-eta nire salbamena,
ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna. R/.

Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak,
handiak egin deustazalako Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenakana. R/.

Ondasunez bete ditu gose ziranak,
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen berbea emonda,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana. R/.

Ebanjelioa: Lukas 11,27-28

 

Jesusek gauza honeek esaten ziharduela, emakume batek jente-artetik deadarka esan eutsan:

– Zorionekoa sabelean eroan zinduzan eta bularra emon eutsun emakumea!

Baina Jesusek esan eban:

– Hobeto esan, zorionekoak Jainkoaren berba entzun eta beteten dabenak!

 

 

 

 

 

 

Gogoeta

 

Andra Mariaren basilika nagusia Sixto III.ak (432-440)sagaratu eban abuztuaren 5an. Holan, 431. Urtean Efesoko kontzilioak Andra Mariari buruz esandako oihukatuguraizan eben: Jainkoaren Ama dala Andra Maria.

Leiendak dino abuztaren 5-6 bitarteko gabaz egindako edurraz markatuta geratu zala elizaren planoa. Holan Andra Mari Zuria Bitorineodta Sancta Maria ad Nives, Edurretako Andra Maria, Paresi, Buzturioan. Leienda gehiago be badira baina egia esan, arkitektura bikaineko eta mosaiko ederrez apaindutako basilika da berau.

 

Ebanjelioan, Mariak, Jainkoaren berbea entzuteko deia egiten deusku.
Jesusek bere barri ona zabaltzeko.

Aita santuak, Ebanejlioaren poza idatzi ebazan duela 10 urte.

Anima gaitezen ba!

 

 

Himnoa

 

Andra Maria Paresikoa

Edurretan zu gorena,

zeu zara gure begi-bihotzen

poza eta mirespena.

Berbiztuaren aintza bizian

gorputz-gogo zagozena,

zu zara gure bideko argi,

zu zara itxaropena !

 

Paresin Ama zaindari zara,

zeuk dozu gureardura,

Egizu bizi gaitezen jator,

zeu bizi zinan modura.

Gure fedean beti argia,

alaitasuna, lilura,

sendo ta bizkor zabal dagigun

Barri Onaren kultura.


No hay comentarios: