Espiritu Santua

miércoles, 2 de agosto de 2017

Jaunaren Antzaldatzea



2017. abuztuaren 6an

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 








JAUNAREN  ANTZALDATZEA A



SARRERAKO OHARKIZUNA

            Ondo etorri guztiok, Eukaristiaren ospakizun honetara.
           
            Jaunak “Beragaz egotera” eta neba-arrebakaz jai egitera konbidatzen gaitu. Jesus eta bere misterioa kontenplatzeko aukerea emoten deusku gaurko liturgiak. Jerusalemera bidean, bere lagunak bizi izan ebena biziteko aukerea izango dogu.
Jaungoiko Aita-amaren berbak  entzungo doguz: “Hauxe da nire Seme maitea; entzuiozue”

            Jai honek eroan gagizala Jesusengan daukagun fedea barriro autortzera eta Berari entzutera eta jarraitzera.

DAMU OTOITZA


            Senideok, geure barruko isiltasunean, Jaungoikoaren indarra, grazia eta parkamena eskatu dagiguzan:

-         Jesus Jauna:  Jaungoikoaren Seme maitea zareana. ERRUKI JAUNA

-         Jesus Jauna: Gizaki guztiak argitzen dituzuna. KRISTO ERRUKI

-         Jesus Jauna: Gure bidea, egia eta bizia zarean. ERRUKI JAUNA


HITZAREN LITURGIA




Irakurgaia: Dan, 7, 9-10. 13-14


            Daniel profeteak, berba misteriotsu batzuekin, Jesusengan agertuko dan Jaungoikoaren aintza, iragarten deusku.

Erantzun salmoa: 96. Salmoa


            Jaunaren erregetza betikoaren aurrean, kanta dagigun salmoa. Bera bakarrik da Jaun ahaltsua.
“Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari”


Irakurgaia: II Pe 1, 16-19


            Pedro apostoluak, argi itzi nahi deuski, apostoluen testigantza benetakoa dala, ez deuskula asmakizunik iragarri, Jesusek egin ebana eta Hari entzun eutsoena baino.




Ebanjelioa  A  Mt.  17, 1-9     

            Ebanjelisteak, Jesusen antz-aldatzearen barri emongo deusku orain. Prestatu gaitezan bere mezua geureganatzeko.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Senideok: gu guztiontzat bidea eta bizia dogun Jesusi, eskatu deiogun geure alde eta munsu osoaren alde:

-         Kristau guztion alde: fedeak emoten deuskuzan argitasuna eta poza, bizi dagiguzala geure bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Triste eta itxaropen barik bizi diran guztien alde: aurrera jarraitzen lagunduko deutsen norbait aurkitu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Jesukristo ezagutzen ez dabenen alde: Espirituak barrutik argi daizan eta Jesus ezagutzeak poztu daizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Eukaristia ospatzeko alkartu gareanon alde: hemen aurkitzen dogun Jesusek, gure bihotzak barriztau dagizala bere graziaz.ESKATU DEIOGUN JAUNARI

Entzun Jauna, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeik. JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ.

AZKEN AGURRA


            Gaurko ebanjelioan, Jaungoiko Aitaren abotsa Jesusi entzutera dei egin deusku. Elizatik kanpora ere, Jesusi entzuten ahalehindu gaitezan. Haren bidetik ibiliz, Bera izan daiten gure bizia.














JAUNAREN  ANTZALDATZEA  A



SARRERAKO OHARKIZUNA

            Ondo etorri guztiok, Eukaristiaren ospakizun honetara.
           
            Jaunak “Beragaz egotera” eta neba-arrebakaz jai egitera konbidatzen gaitu. Jesus eta bere misterioa kontenplatzeko aukerea emoten deusku gaurko liturgiak. Jerusalemera bidean, bere lagunak bizi izan ebena biziteko aukerea izango dogu.

Celebramos la Transfiguración del Señor. Lo mismo que los tres apóstoles recibimos la invitación del mismo Dios-Padre: «Éste es mi Hijo amado; escuchadlo». No es,  una simple sugerencia, sino una necesidad que afecta a toda nuestra vida, a nuestro ser de seguidores de este Jesús.

            Jai honek eroan gagizala Jesusengan daukagun fedea barriro autortzera eta Berari entzutera eta jarraitzera.


DAMU OTOITZA


            Senideok, geure barruko isiltasunean, Jaungoikoaren indarra, grazia eta parkamena eskatu dagiguzan:

-         Jesus Jauna:  Jaungoikoaren Seme maitea zareana. ERRUKI JAUNA

-         Jesus Jauna: Gizaki guztiak argitzen dituzuna. KRISTO ERRUKI

-         Jesus Jauna: Gure bidea, egia eta bizia zarean. ERRUKI JAUNA


HITZAREN LITURGIA


Irakurgaia: Dan, 7, 9-10. 13-14


            Daniel profeteak, berba misteriotsu batzuekin, Jesusengan agertuko dan Jaungoikoaren aintza, iragarten deusku.
            El profeta Daniel hace un anuncio de la presnecia de Dios en el Hijo del hombre, es decir en Jesús de Nazaret.

Erantzun salmoa: 96. Salmoa


            Salmisteaz bat eginda goratu dagigun gure Jauna,
            El salmo que vamos a escuchar canta la gloria de Dios y su poder

“Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari”



Irakurgaia: II Pe 1, 16-19


            Pedro apostoluak, argi itzi nahi deuski, apostoluen testigantza benetakoa dala, ez deuskula asmakizunik iragarri, Jesusek egin ebana eta Hari entzun eutsoena baino.
            Los apóstoles estuvieron con Jesús y le acompañaron en sus caminos. Nos han trasmitido lo que Jesús hizo y vivió.

Ebanjelioa  A  Mt.  17, 1-9     

            Ebanjelisteak, Jesusen antz-aldatzearen barri emongo deusku orain. Prestatu gaitezan bere mezua geureganatzeko.
            Jesús manifiesta a sus discípulos su dignidad humana, radiante de divinidad. El es el Hijo que ha venido a cumplir la voluntad del Padre.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Senideok: gu guztiontzat bidea eta bizia dogun Jesusi, eskatu deiogun geure alde eta munsu osoaren alde:

-         Kristau guztion alde: fedeak emoten deuskuzan argitasuna eta poza, bizi dagiguzala geure bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Triste eta itxaropen barik bizi diran guztien alde: aurrera jarraitzen lagunduko deutsen norbait aurkitu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-   Por los que no conocen a Jesucristo: para que el Espíritu Santo renueve su            corazón, y les de su gracia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Para que el encuentro con la comunidad en la eucaristía, nos sirva para iluminar la fe, y trabajar por el Reino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

Entzun Jauna, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeik. JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ.

AZKEN AGURRA


            Gaurko ebanjelioan, Jaungoiko Aitaren abotsa Jesusi entzutera dei egin deusku. Elizatik kanpora ere, Jesusi entzuten ahalehindu gaitezan. Haren bidetik ibiliz, Bera izan daiten gure bizia.
            Este momento que hemos vivido en la celebración la vamos a prolongar a lo largo de la semana. Dios nos irá hablando a través de los acontecimientos.






JAUNAREN  ANTZALDATZEA  A





Daniel Profetaren liburutik 
Dn 7, 9-10. 13-14

Begira nengoala, tronu batzuk jarri ebezan eta gizon zahar bat jesarri zan.
Haren soinekoa edurra baizen zuri,
buruko ulea artilea baizen garbi!
Haren aurkia eta gurpilak
sugar kiskalgarri!
Suzko ibai batek
Urteten eban haren aurretik.
Jendetza izugarria eban zerbitzari,
milaka eta milaka egozan haren aurrean zutik.
Auzia hasi
eta zabaldu ziran liburuak.
Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat ikusi neban zeruetako hodeietan etorten. Gizon zaharragana hurreratu zanean, beroni aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon eutsoezan: herri, nazino eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzen eban.
Haren agintea betierekoa,
ez da inoiz ere amaituko;
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko. 
Salmoa

Sal 96, 1-2. 5-6. 9 

R/. Errege da Jauna! Alaitu bedi lurra, poztu bediz uharte ugariak! 

Laino eta hodei baltzak ditu inguruan,
justizia eta zuzenbidea tronuaren oinarri. R/.

Mendiak argizaria lez urtzen dira Jaunaren aurrean,
lur osoaren Jabearen aurrean.
Zeruek haren salbamen-ekintza iragarten dabe,
herri guztiek haren ospea ikusten. R/.

Izan ere, Jauna,
Goi-goiko zara Zu lur guztiaren gainetik,
jainko guztien gainetik gorengo. R/. 
Irakurgaia 2

Guk geuk entzun genduan zerutik etorritako ahots hori. 

San Pedro Apostoluaren bigarren gutunetik 
2 P 1, 16-19 


Senide maiteok: Jesu Kristo gure Jauna ahalmenezko etorriko dan egunari buruz berba egin geuntsuenean, ez ginan oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baino, geure begiz ikusi genduan-eta haren handitasuna.
Jesusek bere Aita Jainkoagandik hartu zituan ohorea eta aintza, honan esan eutsan-eta Jainkoaren aintza bikainetik etorritako berbeak: Hau da nire Semea, nire maitea; honegan dot neure atsegina. Guk geuk entzun genduan zerutik etorritako berba hori, Beragaz mendi santuan gengozala.
Badogu profeten berbea ere, hitz guztiz sendoa, eta zuek ederto egiten dozue hitz horri adi-adi egonez: toki ilunean argi egiten dauan kriseilua lez da zuentzat, eguna zabaldu eta goizeko izarra zuen bihotzetan jagi arte. 
Ebanjelioa

Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon. 

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 
Mt 17, 1-9

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eroan zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Orduan, Pedrok esan eutsan Jesusi: «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera jausi ziran ikasleak, bildurraren bildurrez.
Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen: «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi eben, beste inor ez.
Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu eutsen: «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte». 


No hay comentarios: