Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 27 de enero de 2022

Zorionak Ander Manterola!


 Zeanuriko seme dan Ander Manterola jaunak jaso eban Carmelo Etxenagusia ohorezko aipamena, Bilboko Elizbarrutiak emona. Zorionak Don Ander! (Argazkia: bizkeliza.org)

Beragaz batera jaso eban saria Juan Mari Uriarte gotzain izandakoak, Miren Josune Ariztondo Akarregik eta Angel Mari Unzueta Zamalloak, hau hil eta gero. Zorionak guztioi eta ekitaldiaren antolatzaileei! Bilbon euskeraz bizi eta osaptu daitekela oso ondo erakutsi zenduen eta! 

Ander Manterola Zeanuriko abadeak jasoko dau Etxenagusia aipamena datorren eguaztenean


Euskal kulturea eta fedea zabaltzen egin daben ahaleginagaitik saritu dabe.

Zeaniztarren autormena Ander Manterola abadeari


Arratia se adentra en la historia de las rogativas de la mano de Ander Manterola



Bilboko Eleizbarrutiko kultur erakundeen mahaiak aukeratu ditu Carmelo Etxenagusia aitamenaren hirugarren edizinoko sarituak. Ander Manterola, Juan Mari Uriarte, Miren Josune Ariztondo eta Angel Mari Unzueta dira. Azken honi hil osteko gorazarrea egingo deutse. Euskal kulturearen eta fedearen alde egindako ahalegina saritzen dau aitamenak, Carmelo Etxenagusia zanaren figurea gogoratzeaz gan.

Labayru Fundazinoaren sortzaile eta arimea da Ander Manterola, erakunde horretako zuzendaria hasikera-hasikeratik. Etnografian eta kulturan aditua, Euskal Bibliotekearen bultzatzailea, euskerea jagoten be ahalegin handia egin izan dau eta euskaltzain ohorezkoa da. Jose Miguel Barandiaranen lekukoa hartu eban Etniker proiektuan. 

Lau omenduei saria emoteko ekitaldia urtarrilaren 26an izango da, Bilboko BBK Salan, goizeko 11:00etan. 

Carmelo Etxenagusia aitamena 2015ean emon eben lehenengo aldiz. Aldi haretan, Benito Ansola, Felix Garcia Olano eta Gurutzi Arregi saritu zituen. Hurrengoan, 2018an, Jose Angel Ubieta, Begoña Andonegi eta Martzel Andrinua izan ziran omenduak. Aurtengoa hirugarren edizinoa da.  




No hay comentarios: