Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 19 de enero de 2022

Simona Artetxe Petralanda, Sor Natividad hil da


Simona Artetxe Petralanda Zeanuriko Altzustan jaio zan eta 20 urtegaz musika ikasketak Artean egin ondoren, Kexanako konbentura joan zan.  Bere ahizta, Mari, moja dominikarra zan
eta berak ere gura eban moja izatea. Sor Natividad izena hartu eban alkartean.

Kexanan, organista izan zan,  50 urte inguru.  Ondoren, Kexanan 5 moja
bakarrik geratzen ziran  eta handik Donostira, Santo Domingo monastegira.

Azken urteetan geixorik egonda, baina pozik, beti alai eta komunitatea
alaitzen. Hori diñoe konbentuan.

Bere familiaren artean, harremanak indartzen ahalegindu da,
komunikazioaren bidez.

"COVID"aren ondorioz hileta meza mojak bakarrik egin dabe.

Mezea Zeanuriko Andra Mari parrokian, urtarrilaren 30ean, 11:30etan ospatuko da.


Jaime Artetxe Esparta.

No hay comentarios: