Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 5 de enero de 2022

Aurten be Erregeek ez dabe huts egingo Arratiara

 

Kanta: Pantxoa & Peio: Erregeak datoz

Erregeak Bedian 18:30etan. Igorren 17:00etan.
Errege bezperea da, eta Bedian dana prest dago arrastian hiru erregeak hartzeko Bediako frontoian, herriko umeakaz egon ahal izan daitezan. Aurten dana da ezbardina, horregaitik ez da kabalgatarik egingo, ez jentea pilotuteko ikuskizunik be. Baina erregeak frontoian egongo dira, umeak eta euren familiak hartzeko eta opariak eskatu ahal izateko.
 
 
Dana behar dan moduan egiteko, familiek aurretik hartu dabe ordua, ordenean pasetako frontoitik. Eta herriko familietara mugatuta dago, gainerako jarduera guztien moduan.

Ia datorren urtean barriro lehengora bueltetako moduan gagozan. Bitartean, neurri guztiak beteta, distantzian eta banan-banan, baina Bediako umeak aurten be erregeakaz egongo dira.
 

Urte barri on danori!!!

Igorre

Antzeko protokoloagaz, baina Lasarte Kultura Etxearen aretoan izango da, arrastiko 5etatik aurrera!

Erdu!

No hay comentarios: