Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 7 de junio de 2021

Lemoako Corpus Christi eguneko mezea


  Korpuzti domekan, Lemoako parrokian urte askotan Karitaseko boluntarioak izan diranei bihotzeko esker ona eta omenalditxoa eskeini dautsegu.Hona omenduen zerrenda: Ana Mari Yurrebaso, Dulce Estandía,Imanol Barrenetxea, Maria Asun Atxa, Mari Tere Legarra, Rosa Mari Oiarzabal eta Rosario Bilbao.
 

  Omenaldiaren idea parrokiko pastoral batzordeak erabagi eban azken batzarrean.Omenaldia, Arratiako Karitaseko XXVgarren urtehurrenaren barruan kokatu dogu eta Korpuzti egunak solidaritzarekin daukan lotura kontutan izanda.
 
   Mezan  parte hartu dabe orain astebete bere lehen jaunartzea ospatu ebenak eta baita ere katekesiko ume eta gurasoak. Ospakizun ederra izan da eta jendea pozik irten da. Bestalde, Lemoako parrokira heldu dira Arratiako Karitasen XXV.garren urtehurrena dala -ta egin diran panel mugikorrak. Interesgarriak benetan!
 
X.E.

No hay comentarios: