Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

domingo, 6 de junio de 2021

Arratiako katekisten batzarra Lemoan

     Joan dan Ekainak 3an, Lemoako parrokian, Arrati aldeko parrokietako katekisten batzarra ospatu genduan. Bertan batu ginan Bedia, Lemoa, Igorre eta Zeanuriko ordezkariak.Otoitzarekin emon geuntsan hasierea batzarrari.Otoitza ostean honako gai zerrenda erabili genduan: 

     1.Ikasturtearen ebaluazinoa: alderdi positiboak eta ezkorrak parrokiz-parroki
     2.Aurreera begira agertzen diran erronkak.
     3.Katekesi material berrien aurkezpena (Esther Crespo bikaritzako arduradunaren eskutik).
      Azpimarratu genduzan puntuak: 
      .kurtsoa nahiko ondo joan da gagozan egoera kontuan hartuta
      .gurasoen inplikazioa ez da bardina izan parroki guztietan
      .Arratiko parrokien arteko koordinazinoa hobeagotu behar dogu ("sarean lan egin")
      .katekesiaren indarra gurasoengoen eta familietan jarri behar da
      .erronkarik nabariena: jaunartze osteko taldeak
      
      Pozik aitatu zan Zeanuri-Igorre  parrokietako gaztetxo talde batek ospatuko dauan "udako kolonia" Orduñan. Aurrerantzean ere ea horrelakoak ugaritzen doguzan.
 

      Eskertzekoa Lemoako katekistak egindako harrera eta eskeindutako kafea.

X.E.



No hay comentarios: