Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

martes, 22 de junio de 2021

Errogatibea 2021: Bideoa eta argazkiak


Arratia Urkiolan 2021


Egun gogoangarria bizi izan dogu Arratiako parrokiak Urkiolako errogatiban. Eguraldiak be lagundu dau oinez joan etorria egiteko eta giro gozoa Urkiolan bertan egoteko.
Arantzazuko parrokia izan da aurten arduraduna eguna antolatzen. Hona laguntzaile batzuk, estu eta larri, sakristinian, mezea hasi aurretik.
 
 
Mezatan, zermoi erdia abadeak egindau, domekako ebanjelioa komenttauz. Beste erdia parrikietako ordezkariek, Fartelli Tutti entziklikako pasarte batzuk azalduz herriko ezaugarri bategaz batera. Belaunaldi guztietako ordezkariek hartu dabe parte azalpena partekatzen.
 

Bilboko Basurtuko Beti Jai Alai taldekoak trebezia itzelaz aurkeztu dabe Begoña ezpata dantza. Lehen aldiz aurkeztu dabe Urkiolan mezatan, Begoñatik kanpo, dantza ikusgarri hau. Bideoan ikusi daikezu mezaren laburpena.

Begira zelako itxurea eukaz santutegian mezatan. Aforoa errespetatzearren, elizra sartu diran lehen 150 lagunei txartel bana emon jake, zenbakiduna. Meza ostean, kanpoan, zozketa bat egitez da eta hona txartel irabazleak:

146. zenbakia: Fermin Arza, Dimakoa, irabazlea.

060. zenbakia: ez da agertuoraindino irabazlea. Aste bete itxaroko jako.

046. zenbakia: Jose Mari Kortazar, Arratiakoa, irabazlea.

Aforoa zabaldu dala-eta, 200 lagun inguru batu gara mezatan. Laster argazki gehiago eta informazino osatua.

                                                         Hona txapeldunak harro harro!


200 peregrinos de Arratia en Urkiola
Una crónica de Sandra Martín en el Deia de hoy.
 

 


 
Las parroquias del valle de Arratia, listas para la rogativa a Urkiola
 
Un artículo de Susana Martín en el DEIA del domingo
 

 

 Aurten era murriztuan ospatuko dogu, autobus zerbitzuagaz eta 150 laguneko aforoagaz Santutegi barruan. El sábado 19 de junio se celebra la ancestral rogativa caminando o en bus

 

“Urkiola joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu…” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea be izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek.

Bagilearen 19ean, zapatuan, egingo da aurten  Paduako San Antonioren Urkiolako santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Aurten, Arratiako parrokiak autobus zerbitzua ipini dabe, baina aurretiaz hartu behar da txartela, bagilaren 13an dala azken eguna, 5 eurotan.

 

Oinez Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik

 

Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 07:00ean izango da urteerea; Igorren be ordu berean aterako dira San Antonioren ermitatik eta Zeanurin San Antonio txikerraren (plaza ondoan) ermitearen aurretik abiatuko dira,  07:30ean. Beti talde txikietan, seguridade neurri guztiak zorrotz zainduz.

Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen ibilbidea orain dela urte batzuk seinalizatu zan PR-BI 1  moduan; Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezagutzera emoteko aprobetxatuko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiten dira, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra)  ibilbide luzea jarraituz. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da.

 

Coronavirusen gaia Mezatan

 

Antolaketeagaz arduratzen dan parrokia, Arantzazukoa da eta aurtengo errogatibearen lemak “Pandemian ere… Danok neba-arreba ” izenburua daroa. Arratiako abadeak izango dira meza buru. Goizeko 11etan hasiko da eleizkizuna.

Egitarauari jagokonez, aurten ondo etorriko prozesinoa ez da egingo, arriskuak saihestuteko, eta Santutegi barruan 150 lagun sartuko da gehien jota. Besteak kanpotik entzun beharko dabe mezea.

Meza Nagusia izango dogu Jainkoari eskerrak emoteko Izurrite honetan geure ondo-ondoan somau izan dogulako (erizainen, garbitzaileen, garraiolarien, kobratzaileen…, eta, batez ere, ume txikiak daukezan amen, zerbitzuetan).

Bigarrenez: aldi honetan joandako guztien eta euren etxeko atsekabetuen alde egingo dogu otoitz.

Eta, azkenik, aurrera begira, senidetasun unibertsalaren beharra azpimarkatuko da, Frantzisko aita santuaren Fratelli Tutti entziklikaren mezuari erreparatuz.

 

Begoñako aurreskua Urkiolan

 

         Aurtengo nobedadea izango da, Bilboko Basurtuko Beti Jai Alai taldeak Begoñako aurreskua eskeiniko deutsola Jainkoari mezatan, Antonio Santuen bitartez. Lehen aldia da talde honetako dantzari eta musikariak, mezatan Begoñatik kanpo dantza hau eskeintzen dabela. Eta non eta Urkiolan baino leku hoberik? Dantza aurretik, Arratiako herrien ordezkariak, herri bakoitzeko ezaugarri bana eta entziklikatik ataratako esaldi bana eskeiniko dabez.

 

Hiru erosketa txartel zozketan

Santutegiko aforoa errespetatzeko, 150 lagun gehien jota, sarreran txartel zenbakidun bana emongo jake aforoa bete arte, errogatiba egunean Urkiolara doazenei. Zulaibar Arratiako lanbide ikastegiaren eskutik, hiru txartel saridunak izango dira: Arratiako merkatarien alkarteko edozein dendatan 50 euroko produkto edo zerbitzu erosteko saria!

Meza amaierean egingo da zozketea, talde argazkia egin ostean Santutegi aurreko eskileratan, eta hiru irabazleak hilabeteko epea izango dabe txartelon balioa erabiltzeko.

Arratiako herrietara itzultzeko autobusak 13:00etan urtengo dabe santutegitik.

+ info: www.arratiaeliza.blogspot.com

 

 

Arratia, de rogativa a Urkiola

 

El sábado 19 de junio se celebra la ancestral rogativa

caminando o en bus

 

El próximo sábado 19 de junio tendrá lugar la rogativa que desde tiempo inmemorial organizan las parroquias de Arratia al santuario de Urkiola, para presentar su vida y sus necesidades a Dios por mediación de San Antonio de Padua. Tradicionalmente, cada municipio del valle organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio, pero desde hace algunos años todas las parroquias de Arratia la realizan de manera conjunta. Este año, la organización  corresponde a la parroquia de Arantzazu.

Las parroquias de Arratia han dispuesto servicio de autobus para llevar a aquellos peregrinos que no se puedan desplazar  a Urkiola en su propio coche o andando y evitar, en lo posible, la masiva afluencia de peregrinos de otros años. 

 

Caminando desde Dima, Igorre y Zeanuri

 

Se han organizado tres marchas guiadas para todos aquellos que quieran acercarse a Urkiola caminando y conociendo tres de las numerosas rutas de peregrinación que parten de los municipios del valle. En este caso las rutas guiadas partirán desde la plaza de Dima, a las 07:00 horas; desde la ermita de San Antonio de Igorre a las 06:30 horas y desde la ermita de San Antonio txikerra de Zeanuri, sita junto a la plaza, a las 07:30 horas.

Se aprovechará la rogativa para dar a conocer el PR-BI  1 entre Zeanuri y Urkiola, que hace tres años señalizó la asociación Joko Alai, en colaboración con el Ayuntamiento de Zeanuri. El PR parte del casco urbano de Zeanuri, para pasar por Soloeta y Makaztui y dirigirse a Zumeltza; desde aquí, los 5,5 kilómetros que restan hasta el santuario se realizan siguiendo el GR 12 (senda de Euskal Herria). Es un recorrido que se puede realizar en tres horas y quince minutos, caminando a una marcha normal.

 

La pandemia condicionará la rogativa pero no puede con ella

 

         El programa de actos que se desarrollará en Urkiola respetará escrupulosamente las medidas sanitarias en vigor. El aforo no podrá superar los 150 asistentes y será controlado a la entrada del templo. Para evitar riesgos se ha eliminado la procesión de entrada y el hamaiketako al terminar la misa. La misa, presidida por todos los curas del valle de Arratia, se oficiará bajo el lema “También en la pandemia… todos hermanos” (Pandemian ere… Danok neba-arreba). Así, junto al tema que tanto preocupa de la crisis sanitaria, económica y social, como una voz de esperanza, los asistentes se harán eco de la última encíclica del Papa Francisco titulada Fratelli Tutti (Todos hermanos).

 

Aurresku de Begoña en Urkiola

 

Otra novedad de este año es que el grupo de bailes Beti Jai Alai de Basurto, Bilbao, acompañará este año a los peregrinos de Urkiola. Ofrecerán a Dios, por medio de los Santos Antonios, patronos de Urkiola el baile Begoñako aurreskua. Es la primera vez que este baile se ofrece en una misa fuera de Begoña y el marco incomparable de Urkiola bien lo amerita. Junto a dantzaris y músicos de este grupo, representantes de las parroquias asistentes ofrecerán un símbolo de su pueblo y una frase de la encíclica, tema central de la rogativa.

 

Sorteo de tres vales de compras

 

Para respetar el aforo del Santuario, como máximo 150 personas, se entregará un billete numerado a la entrada hasta completar el aforo. Por iniciativa del centro de formación profesional de Arratia, Zulaibar, tres boletos estarán premiados: ¡premio por valor de 50 euros para la compra de productos o servicios en cualquiera de los establecimientos de la asociación de comerciantes de Arratia!

El sorteo se realizará al final de la misa, al tomar la foto oficial en las escalinatas, y los tres ganadores tendrán un plazo de un mes para canjear el valor de las tarjetas.

A las 13:00 saldrán los autobuses que llevarán de vuelta a sus municipios a los peregrinos que se hayan desplazado en este medio de transporte.

 

Aforoa errespetatzeak saria dauko

Errogatiba egunean, Urkiolako aforoa jagoteko formula jator bat asmatu dau Zulaibar Ikastegiak. Sarreran txartel bana emongo jako ospakizunera doanari zenbakiagaz, 150 lagun askoz jota. Amaieran, txartelen zenbakiekaz 50 euroko hiru sari zotz egingo dira. Arratiako Merkatarien alkartean edozein gauza edo zerbitzu erosteko.
El día de la rogativa, Zulaibar Ikastetxea ha ideado una original fórmula para vigilar el aforo de Urkiola. A la entrada se entregará un boleto con el número de la persona que acuda a la celebración, hasta un máximo de 150 personas. Al final se sortearán tres vales de 50 euros con el número del boleto. Para comprar cualquier producto o servicio en la Asociación de Comerciantes de Arratia. 

 

 

 

Urkiolan izan da Arantzazuko taldea errogatibea prestatzen

Errogatibea eguna mimoz eta kariñoz prestatzen dabiz Arantzazuko parrokiakoak. Dana azken egunera arte itxi barik, asteon izan dira Urkiolan Santutegiko arduradunagaz egun horretarako detaileak prestatzen: aforoa eta zelan jagon aforoa, osasun neurriak, altabozak, non eta zelan egingo dan ofertorioko dantza, kantak etab. Gogoan izan ekainaren 13a dala azken eguna autobus txartela hartzeko. Oinez, bizikletaz edo kotxez be joan daiteke.

Los parroquianos de Arantzazu preparan el día de la rogativa con mimo y cariño. Sin dejar todo hasta el último día, esta semana han estado con el responsable del Santuario de Urkiola preparando los detalles para ese día: el aforo y cómo vigilar el aforo, las medidas de salud, los altavoces, dónde y cómo se va a hacer el baile del ofertorio, las canciones, etc. Recuerda que el 13 de junio es el último día para coger el billete de autobús. También se puede acudir a pie, en bicicleta o en coche.


 

Errogatibea 2021: 3 sari zotz egingo dira egunean bertan 

 

Santutegiko aforoa errespetatzeko, 150 lagun gehien jota, sarreran txartel zenbakidun bana emongo jaku aforoa bete arte, errogatiba egunean Urkiolara goazenoi. Zulaibar Arratiako lanbide ikastegiaren eskutik, hiru txartel saridunak izango dira: Arratiako merkatarien alkarteko edozein dendatan 50 euroko produkto edo zerbitzu erosteko saria!

Meza amaierean egingo da zozketea eta hiru irabazleak hilebeteko epea izango dabe txartelon balioa erabiltzeko.

Para respetar el aforo del Santuario, como máximo 150 personas, se entregará un billete número a la entrada hasta completar el aforo, el día de la rogativa a los que vayamos a Urkiola. Por iniciativa del centro de formación profesional de Arratia, Zulaibar, tres boletos estarán premiados: ¡premio por valor de 50 euros para la compra de productos o servicios en cualquiera de los establecimientos de la asociación de comerciantes de Arratia!

El sorteo se realizará al final de la misa y los tres ganadores tendrán un plazo de un mes para canjear el valor de las tarjetas.


Errogatibea 2021: hartu autobus txartela amaitu orduko!

 

Errogatibara autobusez joan-etorria edo etorria egiteko txartela hartzeko aukerea hasi da. Aurten aforoa mugatua danez, autobusean be lekuak mugatuta egongo dira. 5 euro plaza bakoitza, prezio berezia. Hartu txartela zure parrokian! Azken eguna ekainaren 13an edo  kupoa amaitzerakoan!


Comienza la posibilidad de coger el billete de ida y vuelta, o sólo de vuelta, en autobús a la Rogativa. Como este año el aforo es limitado, en el autobús también estarán limitadas las plazas. 5 euros por plaza, precio especial. ¡Toma tu billete en tu parroquia! ¡Último día el 13 de junio o al finalizar el cupo asignado!

BUS 1

9:00 Bedia 5 plaza
9:05 Lemoa gasolinera 10 plaza
9:10 Igorre, zubian, 30 plaza
9:15 Dima: 10 plaza

BUS 2

9:00 Arantzazu 10 plaza
9:05 Artea 10 plaza
9:10 Areatza 10 plaza
9:15 Zeanuri 25 plaza

 

 Errogatibea 2021: ekainak 19, zapatua, Urkiola

 

 Astiro astiro, Arantzazuko parrokia badoa lehen urratsak emoten aurtengo Arratiako errogatibea Urkiolara prestatzen. Eguna: ekainak 19, zapatua, goizeko 11:00etan Urkiolan. Santutegi barruan gehiengo aforoa 150 lagunekoa izango da, bertako arduradunek holan eskatuta. Hortik aurrera, kanpoan geratu beharko dira. Aurtengo gaia hauxe izango da: "Pandemian ere... Danok neba-arreba". Laster informazino zehatzagoa hementxe bertan.

Despacito, pero con buena letra,  la parroquia de Arantzazu va dando sus primeros pasos en la preparación de la rogativa de Arratia de este año a Urkiola. Día: 19 de junio, sábado, a las 11:00 de la mañana en Urkiola. El aforo máximo en el interior del santuario será de 150 personas, a petición de sus responsables. A partir de ahí, tendran que quedarse fuera si hubiera más asistentes. El tema de este año será: "También durante la pandemia... Todos hermanos". Pronto habrá una información más detallada aquí mismo.



No hay comentarios: