Welcome to Gernikaldea 2023/24

lunes, 24 de agosto de 2020

Entierros, velatorios y funerales

 

Yo también me quede sorprendido. Lamentablemente no tengo una captura de pantalla del titular. Un Gaur egun, informativo de EITB en euskera, daba cuenta de las nuevas normas sobre la relaciones sociales para detener la segunda ola del coronavirus. Cito de memoria. Hiletak: aforoa 30 lagun. Me extrañó. No podía ser verdad.

Ya se que en verano hay mucho becario trabajando de peridodista. Ya se que en una sociedad no confesional no se puede pedir que el becario haya hecho catequesis. Ya se que en los infromativos se trabaja con prisas. Pero también pienso que hay que pedir un poco de cultura. Si no es cultura religiosa, un poco de cultura general, al menos. Y algún responsable que repase los titulares.

Tan extrañado con la noticia del titular, que la repitió luego en presentador, acudí a repasar la normativa oficial. (La copio al final de esta reflexión). Allí se destinguen de forma exquisita entierros, velatorios y funerales. Los traductores automáticos distinguen con exquisita precesión los tres conceptos. Y sus aforos distintos. Solo para ETB da la mismo un entierro, con un máximo de 30 asistentes, que un funeral, con un aforo del 75% del templo. Si hubiera sido un titular sobre política sindicatos o fútbol, tal vez hubiera habido alguna disculpa o rectificación. 

Mucha gente de nuestros pueblos pequeños ha quedado confundida y desorientada, sin acudir a la misa funeral de la vecina ni mostrar su solidaridad con la familia. 

Entiendo que las personas tengan que tomar sus vacaciones. Incluso en un agosto en el cual el virus no descansa. Un alcalde, por ejemplo, puede descansar unos días. Pero no un ayuntamiento. Para eso está el teniente alcalde. Nuestras tasa e impuestos tampoco descansan en vacaciones. Ni el sueldo del alcalde, allí dónde cobra sueldo. Por eso me llama la atención que el responsable de informativos ( o su suplente) o algún ayuntamiento (no todos) estén desaparecidos en estas semanas tan importantes.

 

Ni ere harrituta geratu naz. Tamalez, ez daukat titularraren pantaila-kapturarik. "Gaur egun" euskerazko EITBko albistegi batek koronabirusaren bigarren olatua geldiarazteko gizarte harremanen inguruko arau barrien barri emoten eban. Buruz aipatzen dot. Hiletak: aforoa 30 lagun. Harrituta geratu nintzan. Ezin egia izan.

Badakit udan bekadun asko dagoela peridodista lanetan. Badakit gizarte ez konfesional batean ezin dela eskatu bekadunak katekesia eginda eukitea. Badakit infromatiboetan presaka lan egiten dala. Baina kultura pixka bat ere eskatu behar dala pentsatzen dot. Kultura erlijiosoa ez bada be, kultura orokor pixka bat, bai behintzat. Eta titularrak errepasatuko dituen arduradunen bat.

Titularraren albistearekin hain harrituta, gero aurkezleak errepikatu ebana, araudi ofiziala errepasatzera joan nintzan. (Gogoeta honen amaieran, kopiatzen dot.) Lur emote edo ehorzketak, beilak eta hileta-elizkizunak bereizten dira bertan, argi eta garbi. Itzultzaile automatikoek prezisio handiz bereizten dituzte hiru kontzeptuak. Eta edukiera desberdinak. ETBrentzat bakarrik emoten dau bardin dala ehorzketa bat, gehienez 30 lagunentzat, edo hileta bat, tenpluaren %75eko aforoarekin. Sindikatuen, futbolaren edo politikari buruzko titularra izan balitz, agian parkamen edo zuzenketaren bat egongo zan.

Gure herri txikietako lagun asko nahastuta eta noraezean geratu da, auzokidearen hileta-mezara joan gabe eta familiari alkartasuna adierazi gabe.

Ulertzen dot pertsonek oporrak hartu behar izatea. Baita birusak atsedenik hartzen ez dauen abuztu batean ere. Alkate batek, adibidez, atseden hartu leike egun batzuetan. Baina ez udaletxe batek. Horretarako dago alkateordea. Gure tasa eta zergek ere ez dabe oporretan atsedenik hartzen. Ezta alkatearen soldatak ere, soldata kobratzen dauen horreetarikoa nada. Horregatik harritzen nau haibeste albistegietako arduradunak (edo haren ordezkoak), edo udal batzuk, ez danak, hain aste garrantzitsu honeetan desagertuta egoteak. 

.....................................................


Hauxe dino hitzez-hitz atzo, abuztuak 19, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osasun Sailburuak argitaratutako Aginduak Beilak eta ehorzketak eta kultu-lekuen eta ezkontza eta zeremonien inguruan:

 "- Beilak eta ehorzketak.

3.2.1.– Beilak mota guztietako instalazio publikoetan zein pribatuetan egin ahal izango dira, behar bezala gaituta badaude, eta gehienez ere 30 pertsona egon ahalko dira une bakoitzean aire zabaleko espazioetan edo espazio itxietan, bizikideak izan zein ez. Bertaratuen gehieneko kopuru hori aldi berean edo ez aldi berean zenbatuko da. Beraz, aipatutako beilara ezin izango dira joan adierazi dena baino pertsona gehiago. Bertaratuen kopurua txikiagoa bada, ezingo da gainditu baimendutako edukieraren % 60.

3.2.2.– Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, ekitaldia leku irekian egiten bada. Gainera, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko dagokion konfesioko kultu-ministroak edo antzeko pertsona batek ere parte hartu ahal izango du. Leku itxian egiten bada, baimendutako gehieneko edukieraren % 60 errespetatuko da beti, eta pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko zaio beti.

3.3.3.– Kasu guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea denbora guztian.

- Kultu-lekuak

3.3.1.– Kultu-aretoetara joaten direnek ez dute hartuko lekuaren edukieraren % 75 baino gehiago. Kulturako erabiltzen den espazioko ikusteko moduko toki batean erakutsi beharko da gehieneko edukiera.

3.3.2.– Eraikinen kanpoaldea edo bide publikoa erabiltzen bada kultu-ekitaldietarako, dagokion udal-agintaritzak onartu beharko du. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan.

- Ezkontza-zeremoniak eta beste ospakizun erlijioso edo zibil batzuk.

3.4.1.– Zeremonia edo ospakizun horiek kultu-lekuetan egiten badira, edukiera-arauak eta higiene- eta prebentzio-neurriak aplikatu beharko dira agindu honetan berariaz jasotako erlijio-kultuko ekitaldiak egiteko".


No hay comentarios: