Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 22 de junio de 2020

La rogativa de Arratia a Urkiola 2020: Bideoa eta argazkiak


L.I. eta I.E.Y. arratiarrak izan doguz gogoan, coronavirusek eragindako gaixoak hildakoak, beste hildako guztiak. Aldi berean eskerrak emon deutsaguz Jainkoari bere hurkotasunagaitik eta asteotan gure alde lan egin daben guztiak aintzat hartuz. Horretarako daukagun esker onezko ezaugarririk nagusia erabili dogu: eukaristia.
Ikusi berton kronikea eta argazkiak.


Hemos recordado a  L.I. e I.E.Y. arratianos fallecidos por el coronavirus, y a todos los demás muertos. Al mismo tiempo, hemos dado gracias a Dios por su cercanía y por todas las personas que han trabajado por nosotros estas semanas. Para ello hemos utilizado nuestro principal gesto de gratitud: la eucaristía.
Ver aquí la crónica y las fotos.

Lemoako parrokiaren antolakuntza zehatz eta atsegin bategaz, aurten be errogatibea ospatu dogu, mozal eta guztiz. Bildurrari arratiartasuna eta fedea gailenduko jakoz. Zeanuri, Artea, Arantzazu, Igorre, Dima eta Lemoako lagunak batu gaur egungo egoerari lotuta otoitz egiteko familia giroan. Eukaristiaren gidoi osoa dozu beherago eta argazki bilduma eder bat.


Con una organización minuciosa y amena a cargo de la Parroquia de Lemoa, este año hemos celebrado la rogativa con mascarilla y todo.. Al temor le han  prevalecido esta mañana y la fe y nuestro ser arratianos. Amigos de Zeanuri, Artea, Arantzazu, Igorre, Dima y Lemoa se han unido para rezar en un ambiente familiar, muy atentos a la situación actual. El guion completo de la Eucaristía y la colección de fotografías las puedes encontrar un poco más abajo.

 Klikatu hemen argazki bildumea ikusteko
Clic aquí para ver el archivo de fotos

Peñagarikanoren bertsoak



Zoritxarreko gaitz gogor batek
hementxe sortu daust lanak
besarkatu ezin, musu ezin emon
baina lehengo harremanak
milaka eta milaka asko
gaixorik egon diranak
eta milaka beste hainbeste
gure ondotik joanak
Urkiolako gain eder hontan
gogora daiguzan danak.

Beste urtetan hau betetzen da
gizonez ta emakumez
bai baina ezin daiteke etsi
somatzen dogun hutsunez                  
aurrera ere segi behar da
betiko baikortasunez
eta gu ere bildu gaitezan
betiko maitetasunez
danok egun bat ospa dagigun
San Antonio egunez.


 




Mezea

Sarrera-oharra

    Gogorra izan da, senideok, jasan dogun Izurritea; eta gogorra izaten jarraitzen dau sufritzen dihardugun bildurra, ez-jakina eta hildakoen kopurua…
    Eta urtero Errogatibarako alkartzen izan garanok otoitzean murgildu gura dogu Jainkoari eskerrak emoteko geure ondoan somatzen dogulako, eta hildako senide, ezagun eta enparauak bere altzoan somatzearen poza emoten deuskulako.
    Alkarregazko esker-otoitz honek (Eukaristiak) Jainkoagan uste on osoa jarriz, aurrera begira jarriko gaitu: normaltasun barria bilatzeko indartuko gaitu; geure buruari uko egin, eta alkarregazko lanera bultzatuko gaitu. Gartsuki esku hartu daigun.
     Reunidas para celebrar la acción de gracias, la eucaristía, y poniendo nuestra confianza en Dios, esta será una buena manera de mirar al futuro: de emprender la nueva normalidad con ánimo; renunciando a nuestros caprichos y enfocándonos en el trabajo cooperativo. Participemos con entusiasmo.

Sarrera kantua

    ZEIN GOZO TA EDER DAN ANAIOK ALKARTU
    ETA DANOK BATERA JAINKOA GORATU.



Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.
—Amen.

† Guztion Aita-Ama dogun Jainkoa,
Salbatzaile dogun Jesu Kristo
eta bizitz-emoile dogun Espiritu Santua / izan bediz zuekin.
—Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza
    Holango egoeretan errudunak bilatzea izaten da ohikoena. Baina guk errukiaren mezulari izan gura dogu. Horregaitik joten dogu Jainkoaren errukira:
    —Jesus Jauna, pekataria askatzen eta pekatua gaitzesten zenduana, erruki, Jauna.
    —Jesus Jauna, errukia eta maitasuna erakusten deuskuzuna, Kristo, erruki.
    —Jesus Jauna, Jainkoaren seme-alaba gura gaituzuna, erruki, Jauna.


OTOITZA

Zure seme-alabontzat
ona baino gura ez dozun Jainko on-ona:
onartu zuzentzen deutsugun esker oneko otoitza,
eta izurrite-egoera honetatik
alkarri esku emonda urtengo dogula
aintzat hartzera eroan gaizuz,
geure buruari uko eginez,
senideen ona baino bilatu ez daigun.
Zure Seme Jesu Kristo.


1 Ko 12, 7-13 (824)
    Zelango irakatsiak emon leiguzan izurriteak! Asko izan dira eurenik onena atara eta besteen zerbitzuan jarri dabenak. Irakurgai honetan entzungo doguna gauzatuz.


Hori guztia Espiritu batek berak egiten dau,
bere doeak nahi lez bakotxari banatuz.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik (1 Ko 12, 4-13)
    Senideok: Era askotakoak dira doeak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiengan guztia egiten dauana. Bakotxari danen onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren doeak.
    Gorputzak, bat izanik be, atal asko dau; baina atal guztiek, asko izanik be, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazotzen da Kristogaz be. Gu guztiok, judegu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beragan izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.
Jaunak esana

Argazkien aurkezpena
     Irakurgaian San Paulok esan deuskuna, guk argi eta garbi ikusi dogu konfinamendu garaian, han sido tantos quienes han puesto sus dones al servicio de los demás…
…/..



ERANTZUN SALMOA (Sal 26, 1. 4. 13-14)
    Jainkoaren hurtasuna eta haren huts egiten ez dauan laguntzaren barri emon gure dogu? Jo daigun alkarregaz salmo hau geure otoitz bihurtzera. Urten deigula barru-barrutik: Jauna dot argi eta salbamen.

R/.    Jauna dot argi eta salbamen.

El Señor es mi luz y mi salvación,
¿a quién temeré?
El Señor es la defensa de mi vida,
¿quién me hará temblar? R/.

Una cosa pido al Señor, eso buscaré:
habitar en la casa del Señor
por los días de mi vida;
gozar de la dulzura del Señor,
contemplando su templo. R/.

Espero gozar de la dicha del Señor
en el país de la vida.
Espera en el Señor, sé valiente,
ten ánimo, espera en el Señor. R/.


EBANJELIOA

    Zeozerk eragiten deusku ontzat daukagunaren kontra jokatzea. Hartu daigun gogoan, ba, Jesusek ebanjelio honetan esango deuskuna, harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ALELUIA!, ALELUIA!, ALELUIA!


Esan, esaten dabe, baina egin ez (521).

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik   (Mt 23, 1-4. 7-11)

    Aldi haretan, honan berba egin eutsen Jesusek jentetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen irakatsiak adierazoteko eginkizuna dabe. Ahalegindu zaiteze, beraz, hareek esaten daben guztia beteten, baina ez egin egiten dabena: esan, esaten dabe-eta, baina egiten ez… Gogoko dabe plazetan jenteak eurei agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.
    Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bat bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok senide zaree-eta. Eta ez deitu lurrean inori "aita", bat bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi inori "gidari" deitzen, bat bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias.

HITZALDIA


HERRI-OTOITZA (Eskariak)

    † Jainkoa bide-lagun dogu gure ekintzetan. Jo daigun beragana, gure beharrizanak hari aurkeztera, geure ondoan somatu daigun:

—Eleizearen alde: seme-alaba guztien heldutasuna landu daian, eta emakumeari bere lekua autortu deion, eskatu deiogun Jaunari.

Por quienes han dado lo mejor de sí mismos en esta pandemia, para que reciban el reconocimiento y agradecimiento que se merecen, eskatu deiogun Jaunari.

— Urteatan Urkiolara Errogatiban pozik etorri arren, aurten makaltasunagaitik edo bildurragaitik euren etxeetan gelditu baina bihotza geure artean dabenek bizi poza izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

Por quienes se han quedado sin puesto de trabajo o sin ingresos, y por las naciones con deuda externa, para que reciban la ayuda solidaria de todos los demás, eskatu deiogun Jaunari.

—Normaltasun barrirantzako ibilbidean, albo batera jaurti daiguzan lehengo kontsumo egarria eta lehengo ondo-izate iturriak, eta bilatu daiguzan guztien errespetuzko iturri eta era barriak, eskatu deiogun Jaunari.

    † Jainko on-ona: zeure Espirituak gogoratuazo deigula, ahazkorrak garan zure seme-alaboi, zeintzuk diran gure asmo onak, eta beteteko indarra emon deigula. Jesu Kristo.

Eske-batzerako oharra

    Eske-batzean ez dogu otzarea eskuri-esku erabiliko, Izurritea dala-ta.
    Eukaristian behartsuekaz bat egiten dogula iragarten dogu eske-batzeaz. Eta gaur, altara gainean jarriko doguz gure esker ona agertzeko erabiliko doguzan txartelak ere.

Oparien gaineko otoitza

Jauna, gure gauza eta eskeintzaririk ez,
geu gura gaituzula baino jakitean,
zure altaran geure burua jarten dogu opari lez,
Zeuk barritu gaizuzan
eta alkarrentzako opari bizi bihurtu. Jesu Kristo.




Prefazioa

† Jauna zuekin.
—Eta zure espirituarekin.

† Gora bihotzak.
—Jaunagan daukaguz.

† Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
—Egoki da eta zuzen.


Egoki da, ba, eta zuzen,
non-nahi eta beti zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz, santu,
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Eta zu bedeinkatzea eta onestea
aldi txarretan ere ez gaituzulako izten,
eta asko eta asko eurenik onena
besteen zerbitzuan jartera bultzatzen dozulako.
Gure eskerrik beroenak damotsuguz
zeure ontasunean bizi izateko asmoagaz,
hau egiteak geu ere bihurtuko gaitulakoan
zeure seme-alaba lez besteen zerbitzuan jartera.

Horregaitik, onartu egizu, Jauna,
aldi eta alde guztietako zure zerbitzari guztiekin
aho batez abesten deutsugun goratzarre hau:

    SANTU, SANTU, SANTUA…
† Nati Ziarrusta
Jaunartze ondorengo otoitza

Esker onezko sakramentu honetan
normaltasun barrirako gauzatu gaituzunok
emon ahal izan daigula neurria, Jauna,
kontsumoa murriztuz, ekonomia zirkularra bultzatuz,
berziklapena areagotuz
eta Izadiaganako eta senideenganako
errespetuz eta alkartasunez. Jesu Kristo.


TXARTELEN BANATZERAKO

     Badakigu Jainkoaren Espiritua zabal dabilela: izurrite honetan taldean zein banaka jokatu daben askorengan somatu dogu. Arratiako Eleizaren izenean bihotzez gure esker ona agertu gura deutsegu.
     Sabemos que en esta mención quedará más de uno en el tintero, pero merece la pena correr ese riesgo y hacer visible nuestro agradecimiento por esa entrega de amor y vida.

Eskerrik asko Arratiako egoitzetako langileoi

(Gure artean badago baten bat etorri mesedez, ostantzean bertara eroango deutsagu)

Eskerrik asko etxez etxe zaintza laguntza emoten dozuen langileoi

Eskerrik asko Osasun langile guztiei, garbitzaile, erizain, mediku…

Eskerrik asko Zulaibar ikastetxeari.

Eskerrik asko Gurutze Gorriko bolondres guztiei.

Eskerrik asko ume txikien ama eta aita telelangile animatuei

Eskerrik asko Arratiako Caritasekoei.

Eskerrik asko Horma bako parrokiak taldeari ekimena sortzearren.

Eskerrik asko ezer berezirik egin ez arren esaneko izan diran guztiei.





ESKER ONA AGERTZEA

     Errogatiba gauzatzea ahalbidetzen dozuen guztioi be eskerrak, izurrite osteko edo bitarteko sasoi honetan hemen zagozielako. Eskerrak Urkiolako arduradunei, Antoniori eta Felixi, gogo onez hartu gaituelako, pazientziaz gure galdera eta zalantzak argitu dabezalako, eta batez be ateak zabaldu.
Eskerrak aurtengo Errogatibaren nondik norakoak bide eta modu ezbardinetan zabaldu daben guztiei.
     Eskerrak Arratiako Mankomunitateari aurten be diruz laguntzeko prest egon dalako, Urkiolara errogatibaren balioa aintzakotzat hartuz.

AZKEN AGURRERAKO

     Esto no termina aquí. Tenemos tarea en ete tiempo de Pandemia. Dios nos envía a dar razón de lo que hemos expresado aquí: poner al servicio de los demás lo mejor de nosotros mismos; impulsar una economía circular y sostenible, respetuosa con la Naturaleza, y tomar en serio el reciclaje. No queremos comportarnos como hojas zarandeadas por el viento del Consumo, sino hijos/as de Dios que respetan y aman la Naturaleza. Dios nos envía a trabajar corresponsablemente en esta Sociedad y en nuestras Parroquias.




39)
Senideok: zelan ikusten dozue zeuen burua egoera honetan? Niri, behintzat, arraro egiten jat, tristurea emoten deust eta ondoeza sartzen deust barrura.

Errogatibea horixe da: erregu egitea; norbere burua behartsu aurkeztea Jainkoaren aurrean, eta harengandik beharrezkoa dana itxarotea.

Zer dogu beharrezko, senideok? Normaltasunera bueltatzea? Honen aurrean, hauxe da nik egin gura izango neuken hausnarketea: zeri deitu geikeo normaltasuna?

Otoitzean dihardugu, ba, normaltasun barri bati begira. Otoitz honetan, lehenengo ta behin, gure esker ona agertu gura deutsogu Jainkoari, une oro sentitu izan dogulako geure ondoan, geugaz batera sufritzen eta gure barruan dagoenik onena atarazoten.
40)
Bai, senideok: benetan sufritu dabenak dagoz gure artean; eta baita, euren bizitza, besteen aldeko lanetan, arriskuan jarri dabenak ere. Euren bitartez somatu dogu Jainkoaren hurtasuna, eta eskerrik beroena eta txalo-zaparradarik hunkigarriena luzatu gura deutsegu guztiei.

…/..

Ibilbide honetan, senideok, hainbatek galdu dau bizia, euren inguruan negarra, atsekabea eta hutsune handia itziz. Euren aldekoa izango da gure otoitza. Saminaren aringarri izan dakiela.

Eta, aurrera begiratzean, senideok, normaltasun barria bilatzean, atzera begiratzen dogu, ea lehenak zer irakatsi leigun aurrerantzerako.

Ez dogu sinplismoan jausi gura, eta Jainkoaren zigorra jasaten dogula uste izan, ez. Ez dogu zigortzen dauan Jainkorik sinisten, errukitsua dana eta, atsekabean dagoanagaz bat egiten dana baino.
41)
Geure pekatua autortu gura dogu, parkamen eskatu eta normaltasun barria ez daitela lehengora bueltatzea izan. Ezin daiteke-ta normaltzat hartu Izadia hondatzen jardutea: basoei su emoten egur-etekinak atarateko. Edo urak zikintzea, metalak garbitzeko edo ureztatze-negozioetan eralgiteko… Ez dira normaltzat hartu behar herrialde osoak suntsitzea, euren aberastasun guztiak lapurtuz, eta norbere herrialdeko ateak, mugak, ondo zainduta itxiz, inori sartzen itzi ez-eta. Ez da normaltzat hartu behar dirudunek diru gehiago egin eta metatzea, eta ondoan behartsua beharrizan gero eta gorriagoan iztea, hau lanetik, kulturatik eta oinarriko diran eskubideetatik baztertuz. Ez da normaltzat hartu behar Jainkoaren izena hain errez zikintzea eta garrantzirik txikienik ere ez emotea; edo gure eliz alkarteetan, gehiengo izugarria andrazkoena dan arren, erabagietan haren berbarik entzun ere ez egitea; edo abadea oraindino sagaratutzat eukitea; edo gazteek gure artean lekurik ez aurkitzea, edo, bildurpean edo lehenari kateatuta, barriztu eta gaurkotu beharrak eskatzen dauan hausnarketarik eta egitasmorik ez egitea…
42)
Normaltzat izan dogun horretara bueltatu gura ete dogu, senideok? Nik ez!

Nik beste normaltasun honetaraxe abiatu gura izango neuke: gure arteko senidetasunezko hartu-emonetara; apalenen lana ere eskertzen eta txalotzen dauan normaltasunera; ingurua errespetatzen dauan normaltasunera; kontsumokeria eta ekonomia eta ekoizpen lineala eta suntsitzailea baztertzen dauzana; Izadia errespetatzen eta hondakinak murrizten eta plastikoa baztertzen dauan normaltasunera; herrialde pobreen kanpo-zorra parkatzen dauan normaltasunera… Zelango lana eskatzen dauan guzti honek gizarte mailan eta Eleiza mailan: eta ardurakidetasunez jokatzea!
43)
Beste era batera esanda: Jainkoari nahinon eta noiznahi Aita-Ama konfiantza osoaz deitzea emongo leuskidan normaltasunean murgildu nahi dot, eta normaltasun hori eraikitzen somatu nahi dot neure ondoan Erreinua iragarri eta bere bizia hantxe emon dauan Jesus.

Otoitz honetaraxe gonbidatzen zaitut, senide.







Gonbidapena



Aurten be Arratiako errogatiba Urkiolara martxan da. Oinez edo kotxez, beharrezko osasun neurriak hartuta hantxe batuko gara datorren zapatuan, bagilaren 20an, goizeko 11etan Mezea ospatzeko. 

 Gaixotasun honek ekarri eta eroan deuskuna gogoratu eta aldi barrian itxaropenez egin daigun aurrera. Batzutan holan pentsatu arren, ez gagoz bakarrik Jainkoa gure artean dago eta alkartuta ikusi gura gaitu. 
Egoki baderitxozu, zabaldu mezu hau zure lagunen artean eta parrokian be. 

También este año está en marcha la rogativa a Urkiola. A pie o en coche y tomando las medidas de prevención necesarias. Así. nos reuniremos para celebrar la eucaristía el sábado que viene, 20 de junio, a las 11 de la mañana. Vamos a recordar lo que esta pandemia nos ha traido y lo que nos ha quitado, y sobre todo queremos encarar la nueva etapa con esperanza. Aunque a veces nos parezca que estamos abandonados, Dios nos acompaña y nos quiere ver juntos.
Si te parece comparte este mensaje entre tus amigos/as y en la parroquia.
Eskerrik asko,

 

 

 

Tendrá lugar el día 20, no contará con autobuses y se establecerá para la misa un aforo limitado a 150 personas, escribe Iker Ugarte en DEIA.

El próximo día 20 se celebrará la rogativa a San Antón en el santuario de Urkiola desde Arratia. Siguiendo la tradición, el sábado posterior al día de San Antonio es cuando realiza la rogativa la población arratiarra. No obstante, este año, dadas las circunstancias provocadas por el covid-19, se han tomado algunas medidas como no fletar autobuses desde Arratia, o el aforo limitado a 150 personas dentro del templo. 


Antes, cada localidad del valle organizaba su rogativa, pero en los últimos años todas las parroquias de Arratia acuden juntas a Urkiola. Este año, la organización ha pedido a la Mancomunidad que utilice el dinero de los autobuses que solían organizar para viajar hasta allí, a favor de los afectados por el coronavirus. Por eso, algunas personas irán en sus coches y otras, a pie. 


Un año más, habrá paseos guiados a pie desde Arratia a Urkiola que partirán desde Dima, Igorre y Zeanuri. En la plaza de Dima la salida será a las 7.00 horas; en Igorre saldrán a la misma hora de la ermita de San Antonio, y en Zeanuri partirán delante de la ermita de San Antonio Txikerra, junto a la plaza), a las 7.30 horas. 


Estas marchas a pie se harán "en pequeños grupos, cuidando estrictamente todas las medidas de seguridad", comentan desde la organización. El recorrido que une Zeanuri con Urkiola fue señalizado hace unos años como PR-BI 1 por un grupo de voluntarios de la Asociación de Joko Alai, con la colaboración del Ayuntamiento de Zeanuri. El día de la rogativa se aprovechará, nuevamente, para mostrar y dar a conocer este camino. 

Este recorrido parte de la plaza de Zeanuri, pasando por los barrios de Soloeta y Makaztui, "para dirigirse al área recreativa de Zumeltza, desde donde se recorren los 5,5 kilómetros que van al santuario, siguiendo el largo recorrido" del sendero de Euskal Herria, explican. Se trata de un recorrido que se puede realizar en tres horas y quince minutos.
 
Tras la misa, no se celebrará el habitual hamaiketako ni habrá música, con el fin de evitar ningún tipo de posible aglomeración. Este año tampoco se celebrará el concurso fotográfico, que anualmente organizaba Zulaibar Lanbide Ikastegia. 


150 personas

 La parroquia encargada de la organización este año es la de Lemoa y el lema de la rogativa de este año lleva por título Jesusen Jainkoa bidelagun. La misa, que comenzará a las 11.00 horas, estará presidida por el cura de Arratia, Mikel Azpeitia.


En cuanto a la programación, este año la procesión no se llevará a cabo para evitar riesgos de que se junten demasiadas personas y el Santuario de Urkiola contará con 150 personas como máximo en su interior. Si la afluencia a Urkiola es mayor, los más rezagados tendrán que escuchar la misa desde fuera. En la misa se recordará a quienes han fallecido durante estos meses a causa del covid-19 y se dará las gracias a todas las personas que han estado luchando contra la pandemia en diferentes ámbitos.



Ekainaren 20an Arratiako errogatibea Urkiolara

Arratiako Pastoral Batzordeak Urkiolako errobatiba mantentzea erabaki dau, ekainaren 20an ospatuko dalarik. Zapatua da.
Mezeak, goizeko 11etan, helburu bikoitza eukiko dau:



• Eskerrak emotea. Gaixoaldi honetan Jainkoa hurbil sentitu dogulako eta lagundu daben pertsonak guztiak eskertuz.
• Coronabirus dalako gaixoaldi honegaz, Arratiarrak ezezik Arratiatik kanpo hil diran Arratiarrak gogoratzea, eta familiekaz bat egitea otoitzean.

Errogatiba sinbolikoa izango litzateke, apala: autobus barik, kartel barik, hasierako prosezino eta amaierako  hamaiketako barik. Argazki lehiaketarik be ez litzateke egongo.

Parrokietako pastoral batzordekoentzat eta mendiz mendi oinez joaten diranentzat zuzenduta legoke batez be, baina zabalik.

Urkiolako arduradunakaz baieztatu ondoren, aforoa 150 pertsonakoa dala hartu behar dogu kontuan. Santutegiko korua ez da zabalduko.

Aurten Lemoako parrokiak eratuko dauala baieztatu da.

Arratiako Udalen Mankomunitateari eskertu egin jako hamar urteotan emondako laguntza, baina, aldi berean, aurten diru partida hori pandemiak kaltetuenganako bideratzeko proponidu jako.

Oharra: Gaixoa larrituko balitz, bertan behera geratuko litzateke errogatibea.




El Consejo Pastoral de Arratia ha decidido mantener la rogativa de Urkiola, que se celebrará el 20 de junio. Es un sábado.
La misa, a las 11 de la mañana, tendrá un doble objetivo:


• Agradecimiento. Porque en esta enfermedad hemos sentido a Dios cerca y agradeciendo a todas las personas que han ayudado.
• Recordar a los Arratianos que han fallecido en Arratia o  fuera de Arratia y unirse a sus familias en la oración.


Se trataría de una rogativa simbólica, modesta: sin autobuses, sin cartel, sin procesión inicial y sin hamaiketako final. Tampoco habría concurso de fotos.


Está dirigido a los miembros de la comisión pastoral de las parroquias y a los que van andando a Urkiola, preferentemente. Pero abierta a los que lo deseen.

Una vez confirmado con el responsable de Urkiola, debemos tener en cuenta que el aforo es de 150 personas. El coro del santuario no se abrirá.

Este año la organizará la parroquia de Lemoa.




Agradeciendo a la Mancomunidad de Municipios de Arratia la colaboración prestada durante estos diez años, al mismo tiempo  se le propone que este año destine esta partida económica a los afectados por la pandemia.

Nota: si la pandemia se agravara, la rogativa quedaría en suspenso.


No hay comentarios: