Ondo etorri guztioi famili ospakizunera!
Eta bide batez, danok, guraso eta ume, Pobreziaren Egunean kantatuko dogun abestia ensaietako aprobetxatu dogu.
Joseba Segura Etxezarraga gotzain laguntzaileka lagundu deusku meza honetan: eskerrik asko!
Hurrengoa ospakizuna azaroan 10ean. Erdu!
Kurtso honetako lehen famili ospakizuna izan da Zeanurin.
Etxetik dadoak eginda ekarri doguz, Jesus non dagoan ondo ikasi daigun!
Pobreziaren eguna dala-eta, Igorren kantatu beharko odgun kanta be probatu dogu mezatan. Bagoaz astiro astiro hori be ikasten!
XXX OT 19-10-27
Zeanuriko Mezea
Ia inoiz istorio hau entzun dozuen:
Bazan behin baserritar edadetu bat, urte luzez soloan / lan asko eta
asko egin ebana. Egun batean, zaldiak hanka egin eutsan. Auzokoak, barria
jakiteaz batera, baserrira joan jakozan, esanez: “Kukuak makur jo dau!” Baina
berak / honan erantzun eutsen: “Auskalo!!!”.
Biharamunean, zaldia bueltatu zan, beste hiru zaldi basatigaz bueltatu
be. “Kukuak ondo jo dau!”, esan eben auzokoek.
Baina baserritar edadetuak esan eban: “Auskalo!!!”.
Biharamunean, zaldi basatietako bat hezi guran ebilen semeetako batek /
lurrera jausi / eta hanka apurtu eban. Auzokoek, nahigabetuta, esan eutsen:
“Kukuak makur jo dau!”, baina agureak erantzun eutsen: “ kalo!”.
Biharamunean, militarrak heldu ziran herrixkara / eta gazte guztiak
gerrara eroan ebezan. Gazte batek / hanka apurtuta ebala ikusita, ez eben eroan
eta herrian itzi eben. Auzotarrek aita zoriondu eben, baina honek… “auskalo!”,
esan eban.
Azkenik, Zeanurin, orain dala urte asko, eleiza eder bat / erre egin
zan. Auzokoek, nahigabez beteta, “kukuak makur jo dau”, iñoen. Baina,
“auskalo!”, gaur batu garan eleiza eder hau / itxuraz zoritxarra izan zan
gertaera haren emaitza be / bada-eta.
Zeozer ona ala txarra dan jakiteko, denporeak pasau egin behar dau,
gauzen esangura argitu dakigun. Ume berezi bat, itxaroten zana ez bezalakoa,
jaioten danean, zoritxar lez bizi daiteke hasieran, ezustean harrapatzean. Eta,
halanda be, askotan ikusi dogunez, persona desbardin horren presentzia /
poz-iturri eta alkartze-eragile bihurtzen da familian. Senide edo lagun
kutunaren galera / oso gogorra izan daiteke / eta, hala ere, arlo espiritualean
hazteko eta sendotzeko bultzada bihurtu. Kristau alkartearen makaltasuna
tristuraz bizi daiteke. Badakigu gaur gatxa dala / gure senide ta adizkideakaz
fedea bizitzea ta kompartitzea.. Baina jakinekoa da, baita be, errezagoa dala
Barri Ona, harrotasun baino, pobretasunean bizitzea.
Zeanuriko erretako eleiza ha, berreraiki egin zan, makina bat lagunen /
ahalegin eta ekarpenagaz. Gaur, beste Eleiza batek, harri eta teilaturik ez
daukanak, ezinbestekoa dau berregitea. Guk bizi dogunaren antzeko egoera
batean, Ageo profetak hauxe inoan: "zer ba, etxe dotoreetan bizitzeko
garaia ote da ba, nire etxe hau / lur jota dagoen bitartean? ... Ba, nire etxea
lur jota dagoelako, zuek denok / zeuen etxeekin saiatzen zareten bitartean.
(Ageo 1,4-9). Eleizeak / ez dau bere buruari begira / bizi behar. Barri Onaren
poztasuna eta indarra zabaltzeko balio ez badau, ez dau ezertarako balio.
Makaltasunak makaltasun, egun batean bere bitartez / jaso genduan Barri ona.
Zeanurin egon ziran abadeak, hobeago ala kaskarragoak, ez ziran eraginik
garrantzitsuena izan / gure fede bizitzan. Geure gurasoek, geure amama eta
aititek eta euren gurasoek eta euren gurasoen gurasoek… lagundu eben eleiza hau
eraikitzen, baina ez baliabide ekonomikoekin bakarrik, euren bizitza zintzo,
eskuzabal eta santuagaz baino eta batez be. Pentsatu eizue zuon familietan,
bakotxak berean, eta gogora ekarri senide maite horreen izenetako batzuk, gizon
ta emakume kutunak, aldatzen ari dan eta dagoeneko ia existitzen ez dan munduko
bizilagunak.
Gaur, sasoi bateko eleizak / handi geratzen jakuz. Beharbada, gaur
eraiki behar dogun Eleizak / ez dau parrokia Eleiza izan behar, ermita baino;
hau da, San Frantziskok, harriz harri, bere eskuz, jaso eban haren antzekoa,
Jaunaren etxe txikia, apala baina abegitsua. XII. gizaldian be / baegoan eleiza handi eta ederrik, baina
Kristoren etxe txikia konpondu barik egoan.
Zeanurik, parrokia eleiza eder eta handia dauka. Jaunak lagundu deigula
tenplu handi honen jatorrian dagoan / fede alkarte zintzo eta alaia berregiten.
Lehengo sasoiak / ez dira itzuliko. Baina etorkizunean be, izango dira,
gitxi-asko, gizon eta emakumeak, fedearen suari eutsiko deutsenak. Eta su
horrek, suntsitu ez ezik, itxaropen eta poza eragingo dau askorentzat.
Joseba Segura Etxezarraga, Bilboko gotzain laguntzailea
No hay comentarios:
Publicar un comentario