Zeanuri 1919/2019 Andra Mariko sutearen mendeurrena

viernes, 4 de octubre de 2019

Iraila Alto Trujillon, Perun. Septiembre en Alto Trujillo, Peru

Laborategia Laboratorio
Hilabete igaro dogu Alto Trujillon, Probidentziako Andra Mariaren monjen alkartean. Bizitakoaz pozarren, esperientzia ahaztezin hau hitzez laburbildu dogu.
Hemos estado un mes en Alto Trujillo, en la comunidad de las monjas de Santa María de la Providencia. Muy contentos de esta inolvidable experiencia, la compartimos en estas líneas.


Hilabete berezia izaten da iraila: ikasturteari ekin beharra, udazkenari ondoetorria… Aurtengo honetan, gainera, uda aparteko lez borobildu dogu. Perun egon gara; Trujillo hiriaren kanpoaldeko Alto Trujillo deritxon auzoan. Egonaldia iaz berbatu genduan Juanita Agirre misiolari igorreztarragaz, eta esperientzia sano gogobetegarria izan da.

Eskolako ikasleak. Artxibo argazkia
Juanitak 16 urte daroaz Probidentziako Andra Mariaren monjek Alto Trujillon daben alkartean. Alkarte honek sistema publikoan txertatuta dagoan “Fe y Alegría” mugimenduko ikastetxea sortu eban eta, ordutik hona, zuzendu egiten dau. Hasieran 70 ikaslegaz hasitako proiektuak egun milatik gora ume eta neraberentzako hezkuntza eskaintzen dau. 

Horrelako zentro bat aurrera eroateko lan ona eta lantalde handia behar dira. Alto Trujillo auzo barria eta apala danez, baliabideak murritzak dira, eta ilusioa eta ekina ezinbestekoak. Holan ba, “Fe y Alegría Nº 63 - Santa María de la Providencia” 90.000 biztanle inguru daukazan basamortuko lorategietako bat dala esan daiteke, eta guk berau ezagutzeko aukera izan dogu.


Barrio y colegio

Bertako zein inguruko errealitatea ezagutzeko egunerokoan parte hartzearen garrantziaz kontu hartuta, ikastetxeko laborategia martxan ipintea hartu genduan egitekotzat. Laborategi honetan ministerioak emondako material piloa egoan, baina gehiena gitxitan edo erabili bakoa. Izan be, irakasleen lanaldian saio lektiboek daben pisu handiak eta taldeetako ratio altuek asko zailtzen dabe aparteko ekintzak prestatzea.

Holan ba, hautsa kendu, kutxak zabaldu, inbentarioa egin, irakasleakaz batzartu, materiala prestatu… eta umeak laborategira sartu orduko 12 egun igaro ziran. Begiak zabal-zabalik eta zalapartaka heldu zan lehenengo taldea eta, egia esan, oso gustura amaitu genduan. Hurrengo hiru asteetan umeen joan-etorria handiagotuz joan zan, azkenengo egunetan ia etenbakoa izateraino.

Alto Trujilloko etxeak


Nahiz eta talde guztiak igarotzeko astirik ez izan, etorritakoakaz itzel ibili gara. Umeek gune barri baten esperimentazioan jarduteko aukera izan dabe, euren ikasgaietan sakondu eta alkarlanean jardunez. Aldi berean, irakasleek planteatutako saioen bideragarritasuna ebaluatu, bildur posibleak kendu, eta aurrerantzean zelan moldatu daitekezan behatu ahal izan dabe. Honez gain, saio honeek umeak ezagutzeko eta jolastorduetan eurekaz olgetako pizgarri izan dira: begirada txundituak, galderak, irribarreak…




Bigarren hezkuntzakoakaz, ordu lektiboetako laborategiko praktikez gain, beste ekintza batzuk be izan doguz. Batetik, matematikako errefortzu saioak antolatu dira, ikasleen etxerako beharrak bideratu eta ikasgelan landutakoa berrikusteko; eta bestetik, azken mailakoakaz laborategiko praktika boluntarioak izan doguz. Azken honeetan, egun bakotxean zientziaren alderdi bat landu genduan modu esperimentalean eta sano polita izan zan: ikasleek euren eskola osteko bizitzaz eukiezan zalantzak azaleratzen ziran eta alkar motibatzeko balio izan eban.

Ikastetxetik kanpo, auzoa ezagutzeko aukera izan genduan: Alto Trujilloko hare arteetako bizimodua, Euskal Herriko egunerokotasunagaz zerikusirik ez daukien hainbeste xehetasun… Beste asko geure begiakaz ikusi ez genduan arren, Juanita, Leonilda, Rocío, Marisabel eta beste hainbestek kontatutakoak dakarguz buruan bueltaka. Zenbat injustizia eta bidebakokeria? Zenbat min eta burukomin?

Holantxe da, bai. Eta halanda be, lorategi deritxogun ikastetxean umeek irribarre egiten dabe, gurasoak berbetan gustura igarotzen dabez bitarteak, nortasunaz harro etorkizuna eraikitzeko gogorik ez da falta. Horren erakusle dira, hilabete honetan Alto Trujillok udal-barruti izateko baimena jaso izana, porlana eta adreilua hartuta astelehenetik domekara arte familiak etxetxoak egiten ibiltzea, eta gurasoek euren seme-alaben garapenean gero eta arreta handiagoa jartzea.


Modu honetan, apurka-apurka gaur egun bakanak diran lorategiak hedatuz joango ei dira eta txoriak Alto Trujillo osoan entzungo. Eta hori gertatzean, hau beti holan izan ez dala dakienek harro eta esker onez gogoratuko dabe jorratutako bidea. Eskerrik asko, hortaz, geure gitxian orain hau ezagutzeko aukera emon deuskuzuen guztioi! Bueltara arte!
Joseba eta Mikel

Septiembre en Alto Trujillo

Hemos estado un mes en Alto Trujillo, en la comunidad de las monjas de Santa María de la Providencia. Muy contentos de esta inolvidable experiencia, la compartimos en estas líneas.



Septiembre es un mes especial: el comienzo de curso, la llegada del otoño… Este año, además, hemos acabado el periodo estival de una manera diferente. Hemos estado en Perú, en Alto Trujillo; un barrio periférico de la ciudad de Trujillo. Apalabramos la estancia con la misionera igorreztarra Juanita Agirre hace un año, y la experiencia ha resultado altamente satisfactoria. 

Juanita lleva 16 años en la comunidad que las monjas de Santa María de la Providencia tienen en Alto Trujillo. Esta comunidad creó y, actualmente, dirige un colegio del movimiento “Fe y Alegría” integrado en el sistema público. Este proyecto que en su comienzo contaba con 70 alumnos hoy ofrece educación a más de mil niños y adolescentes. 

El centro educativo funciona gracias al buen trabajo de un amplio equipo humano. Siendo Alto Trujillo un barrio nuevo y humilde, los recursos son escasos, por lo que la ilusión y la perseverancia son indispensables. Así pues, “Fe y Alegría Nº 63 - Santa María de la Providencia” es un jardín en un desierto que ronda los 90.000 habitantes, y nosotros hemos tenido la oportunidad de conocerlo. 


Participar en el día a día es primordial a la hora de conocer un nuevo entorno, por lo que nos comprometimos a poner en marcha el laboratorio del colegio. Había muchísimo material proporcionado por el ministerio, pero la mayoría estaba poco o nada utilizado. En efecto, la gran carga lectiva del profesorado y los altos ratios en las aulas dificultan mucho este tipo de actividades. 

Comenzamos quitando el polvo, abriendo las cajas, haciendo el inventario, reuniéndonos con los docentes, preparando el material… y así trascurrieron 12 días sin ver niños en el laboratorio. El primer grupo llegó alborotado y entusiasmado y, a decir verdad, terminamos muy a gusto la sesión. A lo largo de las tres semanas siguientes las visitas fueron aumentando, llegando a completar el horario los últimos días. 

Hubiéramos querido disponer de más tiempo para que todos los grupos pasaran por el laboratorio, ya que la experiencia ha sido genial. Los alumnos han tenido la posibilidad de experimentar en un espacio nuevo, profundizando en sus temarios y trabajando en grupo. Del mismo modo, el profesorado ha podido evaluar la viabilidad de las sesiones planteadas, deshacerse de los posibles miedos y animarse a hacer uso del laboratorio. Además, estas sesiones han servido para acercarnos a los niños y como estímulo para después jugar con ellos en el recreo: miradas sorprendidas, preguntas, sonrisas… 


Con los de secundaria, hemos llevado a cabo otras actividades, además de las prácticas en horario lectivo. Por un lado, se han organizado sesiones de refuerzo en matemáticas, para guiarlos con las tareas y revisar lo trabajado en el aula; y por otro lado, los de último curso han podido asistir a prácticas voluntarias de laboratorio. En estos últimos, cada día nos centramos en una rama de la ciencia y resultaron unas sesiones especialmente bonitas: los alumnos llegaron a expresar dudas sobre su vida tras el colegio y sirvieron para motivarse unos a otros.

Más allá del colegio, pudimos conocer el barrio, el modo de vida en los arenales de Alto Trujillo, tantos detalles que contrastan con la vida en el País Vasco… Otros muchos no pudimos apreciarlos con nuestros ojos, pero recordamos con inquietud los contados por Juanita, Leonilda, Rocío, Marisabel y otros tantos. ¿Cuánta injusticia y desigualdad? ¿Cuánto dolor y malestar?



Así es, sí. Y sin embargo, en este colegio los niños sonríen, las madres y los padres charlan alegremente en los ratos libres, orgullosos de su identidad no falta voluntad para construir el futuro. Muestra de ello son que este mes Alto Trujillo haya recibido el permiso para ser distrito municipal, que de lunes a domingo las familias no paren de construir sus casitas de hormigón y ladrillo, y que los padres y las madres presten cada vez una mayor atención al desarrollo de sus hijos. 


De esta manera, los jardines que hoy en día son escasos poco a poco se extenderán y los pájaros cantarán en todo Alto Trujillo. Y cuando esto ocurra, aquellos que sepan que esto no siempre fue así recordarán el camino recorrido con agradecimiento y orgullo. ¡Muchas gracias, por tanto, a todos los que nos habéis brindado la oportunidad de conocer este presente! ¡Hasta la vuelta!
Joseba y Mikel

1 comentario:

Marisol Guisasola dijo...

Qué magnífica y necesaria labor!!! Me siento muy orgullosa, como eibarresa y como alumna del colegio de Aldatze!!!