Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

domingo, 13 de octubre de 2019

Zeanuri: Burgoseko Miraflores eta Cardeña bisitatu dauz Parrokiko Ibilaldiak

Burgoseko Cartuja de Miraflores eta San Pedro de Cardeña bisitatu dauz Zeanuriko Parrokiko ibilaldiak aurten.

Klikatu hemen argazki bilduma ikusteko
Clic aquí para ver la colección de fotos


Goizean hamaiketako hartu dogu Burgos kapitalaren alboko parkean eta kafetxoa bertako kanpineko kafetegian.

Autobusean, Ander Manterolak ederto azaldu deuskuz kartujoen bizimodua, pelikula ederra gogoratuz:


Holan Cartuja de Miraflores bisitatu dogunean harriez aparte bertako espiritua antzemateko aukerea izan dogu.

Cid soldaduaren bidea jarraituz, San Pedro de Cardeñako monasterio ederra bisitatu dogu hurrengo eta mezea ospatu. Lekaideak egindako produktuak ezagutzeko aukerea be izan dogu.

Une hunkigarria izan da benetan, bisitari batek kontatu deuskunean bere aita preso egon zala Cardeñan gerra ostean. Aita Patxi eta beste 10.000 preso inguru egon ziran "kartzela" haretan.

Bazkari ederra egin dogu inguurko jatetxean, paseotxua, terraza eta iluntzean etxera.

Datorren urtera arte!

Zorionak antolatzaileei!

No hay comentarios: