Argiaren Jaia

lunes, 30 de octubre de 2017

Diotena ez dute egiten No hacen lo que dicen: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Haserre profetikoz mintzo da Jesus. Beraren hitzaldia, jendeari eta bere ikasleei zuzendua, Israelgo buruzagi erlijiosoei egindako kritika zorrotza da. Mateok laurogeigarren urte inguruan jaso du hori, kristau Elizaren gidariak antzeko jokabidean eror ez daitezen.


Ekar ote genitzake gaur gogora Jesusen akusazio horiek bakez, konbertsio-jarreraz, polemika antzuetarako gogorik gabe? Jesusen hitzak gonbita dira, gotzainek, apaizek eta eliz erantzukizunen bat dugun guztiok geure jarduerari berrikusi bat egin diezaiogun.

«Diotena ez dute egiten». Geure bekaturik handiena inkoherentzia dugu. Ez dugu bizi predikatzen duguna. Badugu botererik, baina aginpidea zaigu falta. Geure jokabideak gezurtatzen gaitu. Zuzendarien biziera ebanjelikoago baten etsenpluak giroa aldatuko luke kristau-elkarte askotan.

«Zama astun eta jasanezinak lotzen dituzte eta gizon-emakumeei lepoan ezartzen; berek, ordea, ez dute mugitzen hatz bat ere haiek eramateko». Egia da. Sarritan zehatz eta zorrotz izan ohi gara besteekin, ulerkor eta sentibera geure buruarekin. Jende xumea estutzen dugu geure eskakizunekin, eta ez diegu errazten Ebanjelioaren harrera. Ez gara Jesus bezalako, hura bere zama nola arinduko ibiltzen da, apal eta bihotz-xume da eta.

«Jendeak ikus ditzan egiten dute den-dena». Ezin ukatu dugu oso gauza erraza dela geure irudiari nola eutsiko bizitzea, ia beti besteen aurrean nola «ondo geldituko» bila. Ez gara bizi zokorik zokoena ikusten duen Jainko horren aurrean. Arduratsuago gara geure izen pertsonalaz.

«Lehen postuak dituzte atsegin eta lehen jarlekuak [...] eta kalean agur egin diezaieten eta maisu deitu diezaieten». Lotsa ematen digu aitortzea, baina hori dugu gustuko. Tratu berezia eman diezaguten nahi izaten dugu, eta bilatzen, eta ez anaia edo arreba gehiago bezala. Ba ote gauza barregarriagorik, Jesusen lekuko bat kristau-elkarteak bereizi eta adeitasunez har dezan bila ibiltzea baino?

«Ez utzi maisu esan diezazueten [...] ezta irakasle ere [...] zeren bat bakarra baita zuen Maisua eta zuen Irakaslea: Kristo». Ebanjelioaren agindua ezin izan da argiagoa: uko egin tituluei, Kristori itzalik ez egiteko; norabidetu fededunen arreta harengana bakarrik. Zergatik ez du Elizak ezer egiten hainbat titulu, hainbat onura-bide, hainbat ohore eta duintasun-adierazpen ezabatzeko, argiago agertze aldera Jesusen aurpegi apal eta hurbila?

«Ez deitu inori zeuen aita lurrean, bakarra baita zuen Aita: zerukoa». Jesusentzat, Aita titulua hain bakarra, sakona eta bihozkoia da, non inork ez bailuke hartu behar titulu hori kristau-elkartean. Zergatik uzten dugu erabiltzen?

NO HACEN LO QUE DICEN

 

Jesús habla con indignación profética. Su discurso, dirigido a la gente y a sus discípulos, es una dura crítica a los dirigentes religiosos de Israel. Mateo lo recoge hacia los años ochenta para que los dirigentes de la Iglesia cristiana no caigan en conductas parecidas.
¿Podremos recordar hoy las recriminaciones de Jesús con paz, en actitud de conversión, sin ánimo alguno de polémicas estériles? Sus palabras son una invitación para que obispos, presbíteros y cuantos tenemos alguna responsabilidad eclesial hagamos una revisión de nuestra actuación.
«No hacen lo que dicen». Nuestro mayor pecado es la incoherencia. No vivimos lo que predicamos. Tenemos poder, pero nos falta autoridad. Nuestra conducta nos desacredita. Un ejemplo de vida más evangélica de los dirigentes cambiaría el clima en muchas comunidades cristianas.


«Atan cargas pesadas e insoportables y las ponen sobres las espaldas de los hombres; pero ellos no mueven ni un dedo para llevarlas». Es cierto. Con frecuencia somos exigentes y severos con los demás, comprensivos e indulgentes con nosotros. Agobiamos a la gente sencilla con nuestras exigencias, pero no les facilitamos la acogida del Evangelio. No somos como Jesús, que se preocupa de hacer ligera su carga, pues es humilde y de corazón sencillo.
«Todo lo hacen para que los vea la gente». No podemos negar que es muy fácil vivir pendientes de nuestra imagen, buscando casi siempre «quedar bien» ante los demás. No vivimos ante ese Dios que ve en lo secreto. Estamos más atentos a nuestro prestigio personal.
«Les gusta el primer puesto y los primeros asientos [...] y que les saluden por la calle y los llamen maestros». Nos da vergüenza confesarlo, pero nos gusta. Buscamos ser tratados de manera especial, no como un hermano más. ¿Hay algo más ridículo que un testigo de Jesús buscando ser distinguido y reverenciado por la comunidad cristiana?
«No os dejéis llamar maestro [...] ni preceptor [...] porque uno solo es vuestro Maestro y vuestro Preceptor: Cristo». El mandato evangélico no puede ser más claro: renunciad a los títulos para no hacer sombra a Cristo; orientad la atención de los creyentes solo hacia él. ¿Por qué la Iglesia no hace nada por suprimir tantos títulos, prerrogativas, honores y dignidades para mostrar mejor el rostro humilde y cercano de Jesús?
«No llaméis a nadie padre vuestro en la tierra, porque uno solo es vuestro Padre: el del cielo». Para Jesús, el título de Padre es tan único, profundo y entrañable que no ha de ser utilizado por nadie en la comunidad cristiana. ¿Por qué lo permitimos?


31 Tiempo ordinario - A
(Mateo 23,1-12)

5 de noviembre 2017

Publicar un comentario