Abenduko izarrak

sábado, 21 de octubre de 2017

31ª Día de la Iglesia de Arratia en Dima: 30 años de celebraciones de la palabra



El Día de la Iglesia de Arratia ha  llegado a  su 31ª edición, recordando los 30 años de las celebraciones de la Palabra en ausencia de Presbítero o cura.
44 celebrantes, veteranos y actuales, han sido homenajeados en esta jornada.

Argazki kronika ikusteko klikatu hemen Clic aquí para ver el reporte gráfico

31. edizioa da aurtengoa, ospatzaileen 30. urteurrena gogoratu eta ospatuz
Aurten Diman, urriak 20, barikua, arrastiko 7etan, bertako parrokian ospatu da Eguna.


31. aldiz ospatu da aurten Arratiako Elizaren Eguna. Andoni Gerrikaetxebarria bikario nagusi zala Bizkaian, sasoi haretan ospatu zan lehenengoz Arratiako eliztar guztien ospakizuna. Batzutan zapatuz, bestean domekaz, aurten bariku iluntzean. Hori bai, urtean urtean parrokia ezbardin batean, Arratia osoa zeharkatuz.

Aurtengo programatxoa hauxe izan da:

Eleizkizuna arrastiko 7etan, ondo etorria eta otoitzaldia.

Bertan, 1987. urriaren 4ean, San Frantzisko egunean, abade bako ospakizunak egiten hasi zirela kontuan hartu da ardatz moduan.

“Hildako ospatzailean izan doguz gogoan, eta 30 urte luzetan ibilitakoak eskertuko” dinosku antolatzaileetariko batek.

Bertan izan da, adibidez, Dimako Indusi auzoan, lehendabizi ospakizuna zuzendu eban Ana Mari Undagoitia, gaur egun be Igorreko liturgia taldeko kidea. Baina beragaz batera 44 ospatzaile inguru alkartu dira, Arratiako parrokietatik etorritakoak.

Asko eta asko, oraindik ere jardunean dabiz, abade bako ospakizunak animatzen, domeketan be.
Gai honi buruz, aurretik be izan da hitzaldi gogoeta bat Arratian, Ana Berrizbeitiaren eskutik: Jaunaren egunean, kristau batzarrak izenpean.

Eleizkizunaren ostean, herri afaria izan da Dimako plazako jatetxe baten, 80 lagunek parte hartuz. Gonbidatuak izan dira ekintza hau martxan hasi zaneko abade-moja taldea. Danak ezin izan dabe etorri. Batzuk hilda dira, beste batzuk Perun misiolari, Juanita Agirre legez, edota Madrilen, destino barrian, Mari Jose Aranaren kasua.

Gugaz izan dira sasoiko bikarioa, Roberto Unzueta, eta xabier Eskauriatza.



No hay comentarios: