Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 27 de septiembre de 2019

Dima: San Migel txiki ermitean mezea zapatuan

Zapatuan, irailak 28, San Migel jai bezperan ospatuko da mezea 12:00etan.


Lamindaoko Idurgin gagoz
«San Migel Txiki» ospatzen...
San Migel Txiki ermitari buruz gehiago jakiteko klikatu berton



Goi-Aingeruen laguntza_ederra
urterik-urte eskatzen.
Otoitz apala deutsugu, Jainko,
sinismen guztiz egiten:
Goi-Aingeruen bitartekotzaz
gaituzulako entzuten.


Oparien gainekoa

Opari_eskeintza une honetan
deutsugu lana eskeintzen:
ostu deuskuen kanpairen ordez
barria deutsugu_aurkezten.
Dilin-dan hotsez gaitu batuko
eta jarriko zu gurtzen,
auzo hontako biztanle danok
alkar zerbitzua lantzen.


Jaunartze ondorengoa

Hitz ederra da «ESKERRIK ASKO»
danean gogoz esaten;
San Migel Txiki eguna_ospatuz
barruan dogu sumatzen.
Gure_inguruko behartsu danak
doguz arduraz ikusten:
San Migel Txiki lagun dogula
deutsegu guztiei eusten.

No hay comentarios: