Gora Zu gure Jauna gora!

viernes, 14 de septiembre de 2018

Areatza: Fiesta de la Dolorosa en la ermita de la Piedad


Irailak 15ean, Doloreetako Amaren egunean ospatzen da Areatzako Errukiñe ermitan jaia.
Fiesta en la ermita de la Piedad de Villaro por ser la fiesta de la Dolorosa. Misa a las 12:00.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

 Lecturas bilingües. 

ANDRE MARIA DOLOREETAKOA

AREATZAN ERRUKIÑEKO ERMITEAN



Hasierako agurra



           Senideok: Poztu gaitezen Jaunagan Doloreetako Andre Mariaren jaieguna ospatzean. Berau da, munduaren Salbatzailearen Ama izateko Jainkoak aukeratu eta graziaz bete eban emakumea. Berau, Jesusek gurutzetik gizon-emakume guztioi amatzat itxi euskuna eta, bere Semearen aintzan bizi dalarik, Elizaren Ama eta kristau-herriaren itxaropen eta poz-iturri doguna. Ospatu daigun, bada, eta eskertu Jainkoak bere Semearen eta guztion Ama dan Mariarengan agertu deuskun maitasuna.



V/.      Jaungoiko gure Aitak

           eta Jesukristo gure Jaunak 

           emon deizuela bere grazia eta bakea.

R/.      Bedeinkatua Jaungoikoa,

           Jesukristo gure Jaunaren Aita.



Damu-otoitza



Senideok: Gaurko jai honen pozean,

aurkeztu deioguzan geure buruak Jainkoari;

eta prestatu gaitezen,

Mariarengan bezala, guregan ere

Espirituak bizi barria ernatu azo ahal dagian,

Jaunari errukia eta gure pekatuen parkamena eskatuz.



-     Jesus Jauna, Jainkoaren Seme, / Maria Birjinagandik jaioa: Erruki, Jauna.

-     Jesus Jauna, zeure Ama gure Amatzat itzi deuskuzuna: Kristo, erruki.

-     Jesus Jauna, zeure Ama eta gure Ama, / zeruan aintzaz bete dozuna: Erruki, Jauna.



           Erruki dakigula...



Irakurgaia 1

Errukiñe ermitea Areatzan

Aprendió, sufriendo, a obedecer, y se ha convertido en autor de salvación eterna

Lectura de la carta a los Hebreos 5,7-9

Cristo, en los días de su vida mortal, a gritos y con lágrimas, presentó oraciones y súplicas al que podía salvarlo de la muerte, cuando en su angustia fue escuchado.
Él, a pesar de ser Hijo, aprendió, sufriendo, a obedecer. Y, llevado a la consumación, se ha convertido para todos los que le obedecen en autor de salvación eterna.

Salmoa


Sal 30, 2-3a. 3b-4. 5-6. 15-16. 20

R. Sálvame, Señor, por tu misericordia.

A ti, Señor, me acojo:
no quede yo nunca defraudado;
tú, que eres justo, ponme a salvo,
inclina tu oído hacia mí.

Ven aprisa a librarme,
sé la roca de mi refugio,
un baluarte donde me salve,
tú que eres mi roca y mi baluarte;
por tu nombre dirígeme y guíame.

Ebanjelioa


Triste contemplaba y dolorosa miraba del Hijo amado la pena

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Jn 19,25-27



Jesusen gurutzearen ondoan egozen haren ama, amaren ahizta, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria.

Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson amari: «Emakume, horra hor zure semea».

Gero, ikasleari esan eutson: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu eban.





Jainko-herriaren otoitza



           Senideok: Andre Mariaren jai honetan, zuzendu deioguzan geure eskariak bere Semearen Ama izan zedin emakume hau aukeratu eban Jainko Aitari. Elizaren Ama ere badanez, lagun izango dogu bera gure otoitzean.



-     Elizaren alde: Mariak bezala, munduari gizaki guztien Salbatzailea aurkeztu deiola, hitzez eta egitez, egoera guztietan, eskatu deiogun Jaunari.

-     Gure auzoaren eta herriaren alde: beste herri guztiekiko alkartasunean, lana, bakea eta bizikidetza pozgarria izan dagiguzala, eskatu deiogun Jaunari.

-     Gure parrokiaren alde: Andre Mariaren antzera, Jainkoaren hitzera eta behartsuenen zerbitzura irekita bizi gaitezela, eskatu deiogun Jaunari.

-     Gure herrian nahiz edonon sufritzen dagozenen alde; gaixorik nahiz bakardadean edo etsipenean dagozenen alde: Andre Mariaren babesean, Jainkoaren maitasunak argitu eta gozatu dagizala, eskatu deiogun Jaunari.

-     Hemen batuta gagozenon alde, gure familiak eta lagunak ere gogoratuz: kristau-fedearen pozean eta elkar maitasunean bizi gaitezela beti, eskatu deiogun Jaunari..



           Zuri, Aita, zuzendu dizkizugu gaur gure eskariak, Doloreetako Andre Mariaren jaia ospatzen dugun honetan: onartu eizuz Ama beraren otoitzez eta gorde gaizuz guztiok zeure maitasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.





Leyenda en la ermita de la Piedad de Villaro