Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

lunes, 16 de septiembre de 2019

Sute baten oroitzapenak

Orain dela 100 urte, Andra Mari parrokian izandako sutea, ondoren egindako berreraikitzearen nondik norakoak eta Eleizondoko gune historikoa ezagutzera emateko ekitaldi batzuk antolatu dituzte urrian Zeanuriko elizatik, idazten dau gaur DEIAn Iker Ugartek.



Zeanuriko Andra Mari eliza gaur egun ikusita, duela ehun urte sute batek suntsitu zuela sinistea kosta egiten da. Baina bai, orain dela mende bat, 1919ko urriaren 29an, Andra Mari parrokian sute oso gogorra gertatu zen. Gertaera hura gogorarazteko, hau da, Andra Marin izandako sutea eta parrokiaren ondorengo berreraikitzea azaltzeko hainbat ekitaldi antolatu dira herrian, Eleizondo auzoaren inguruan. Beraz, mendeurrena ospatuko dute lau egunetan zehar bananduriko ekitaldi batzuekin. Zentzu honetan, hurrengo hilaren 19, 25, 26 eta 27an lau jarduera desberdin antolatu dira Zeanuriko Andra Mari Elizatik, Zeanuriko Udala, Gorbeialde eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin batera.

Urriaren 25ean, Sute baten historia bizia hitzaldia egingo da. 100 urte beteko direla, historia horren nondik norakoak ezagutuko dira;“sasoiko prentsa errekorteak, herri zatituan batzuek besteen kontra botatako bertsoak, parrokia barria egiteko planoak…”, azaltzen du Jose Mari Kortazarrek, Arratiako apaiza. Bizirik dago gaia, eta “honen hamaika xehetasun ezagutuko ditugu Ander Manterolaren eskutik”.

PUBLICIDAD
Urriaren 26an, aldiz, Kandelen gaua jarduera antolatu da. Ibilaldi musikatua izango da eta 100 perstona baino gehiago batuko dira “ibilaldi musikatu magiko hau gorpuztuteko sutearen 100. urtean”. Horrela, “kandelen argipean ibilaldia plazatik abiatuz Eleizondora bidea eginaz, kandelak eskutan, txistulariek lagundurik, Guridiren martxaren musikaz”.27an Meza Nagusia egingo dute Andra Marin, Joseba Segura Etxezarraga, Bilboko gotzain laguntzailea emango du meza. Katekesiko familia, bertsolari eta dantzariak ere egongo dira egun horretan.

Eleizondo 

Gainera, Eleizondoko gune monumentala balioesteko eta ezagutzera emateko ere, ibilbide gidatu bat antolatu da. Eleizondoko sekretuak plazara izenburuarekin, ibilbide honetan galdera batzuentzako erantzunak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek. Horrela, Zergatik da ulegorria Zeanuriko Andra Mari? Zenbat kilo ditu Nestor Basterretxearen gurutzeak? Zenbat kilometrotara entzuten dira parrokiko kanpai hotsak? Zeri deitzen zaio sekretua organoan? Zenbat urte ditu Zeanuriko organoak? eta bestelako gaiei buruzko informazioa eskeiniko da bisita honetan, Jon Urutxurturen eskuetan egongo dena. Urriaren 19an egingo dute ibilbidea, goizeko hamarretan hasita Eleizondon bertan.

Eleizondoko gune monumental eta historikoa oso garrantzitsua da. Andra Mari parrokiaz gain, Piedadeko ermita, Nestor Basterretxearen gurutzea eta herriko hilerreia daude han kokatuta. Gaur egun, eliza erabat zaharberrituta dago eta “bere barnean Bizkaiko erretaularik interesgarrienetarikoa gordetzen du, baina Andra Mari elizak hainbat gorabehera bizi izan ditu bere historian zehar eta batez ere oinarrien finkapen-arazoengatik baten baino gehiagotan itxi egin behar izan da”. Azkenean, 1994an lan sakonak egin ondoren, berriro ateak zabaldu zituen 2000. urteko abuztuaren 15ean.

No hay comentarios: