José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Goiz
edo berandu, bizitzan kokatzeko arriskua bizi ohi dugu, lasai bizitzeko bidea
emango digun babesleku erosoa bilatuz, ezustekorik eta gehiegizko kezkarik
gabe, beste edozein ametsi uko eginez.
Lanbidean
arrakasta mailatxo bat eskuraturik, familia bideraturik eta etorkizuna, hein
batean, segurtaturik dugula, erraz uzten diogu konformismo eroso bati bere
sarean harrapa gaitzan, bizitza erarik gozoenean bizitzeko aukera emango
digunari, alegia.
Girorik
atseginena eta onargarriena bilatzeko unea izan ohi da. Giro zoriontsu batean
erlaxaturik bizitzeko unea. Etxea babesleku bihozkoi bihurtzeko unea, irakurri
eta musika ona entzuteko txoko bihurtzeko unea. Opor on batzuez gozatzeko unea.
Asteburu atsegingarri batzuk segurtatzeko unea...
Baina,
sarritan, orduantxe aurkitzen du pertsonak, beste inoiz baino erarik argiagoan,
zoriontasuna ez datorrela bat ongizatearekin. Bizitzan zerbait falta izaten
dugu, hutsik edo aserik gabe uzten gaituena.
Diruz erosi ezin den zerbait da,
bizitza eroso bat segurtatzen ez digun zerbait. Besterik gabe, poza falta
izaten dugu, gainerakoen arazoekin eta premiekin dardarazten denaren poza,
premia dutenekin solidario sentitzeko gai denaren poza, gizarteak tratu txarra
ematen dio jendearekin hein batean bizitzeko gai denaren poza.
Baina
bada, gainera, kokatzeko beste era bat ere, «kristau-ukituekin» faltsuki
indartu nahi izaten dena. Pedroren betiko tentazioa da, fededunok beti gainean
zelatan duguna: «mendi gainean kanpadendak eraikitzea». Hau da, erlijioan
bilatzea geure barne ongizatea, elkar bizitza gizakoiago bat bilatzeko geure
erantzukizun pertsonal eta taldekoiari uko eginez.
Eta,
halere, argia da Jesusen mezua. Eskakizun erlijioso bat ez da benetan kristaua,
baldin eta anai-arrebengandik isolatzen bagaitu, baldin eta bizitzan eroso
kokatzen eta premiarik handiena dutenengandik urruntzen bagaitu.
Jesusi
entzuten badiogu, geure konformismotik irtetera gonbidaturik sentituko gara,
agian eroso kokaturik gauden biziera egoista etetera gonbidaturik, eta geure
gizartean ezinduenak direnengandik datorkigun interpelazioari arretatsuago
bizitzen hastera gonbidaturik.
|
||||||||
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario